Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galerientzat standak alokatzeko diru-laguntzak: ARCO (2018).

[ARCO]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek, euskal artisten lana bultzatzeko, 2018an zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

36.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

a) Nazioarteko ARCO azokan parte hartzeko (Madril. Espainia), gehienez ere, hamasei mila (16.000) euroko kopuru osoa bideratuko da.

Galeria bakoitzeko emango den diru-kopurua standaren alokairurako kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), beti ere zortzi mila euroko (8.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

b) Espainiako Estatutik at antolatzen diren eta jarraian zerrendatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko diru-laguntzetarako: hogei mila (20.000) euro gehienez ere.

- Ameriketako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia).

- Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), baina diru kopuru hori gehienez ere hamar mila (10.000) eurokoa izango da Ameriketako azoken kasuan eta zortzi mila (8.000) eurokoa Europako azokenean.

c) Aurreko letran aipatzen ez diren beste nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko diru laguntzak a) eta b) letretako diru-kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira.

Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehuna izango da (% 100), beti ere lau mila euroko (4.000) kopuru maximoa gainditu gabe.

Ordainketa-modua:

Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Bizilekua Euskal Autonomia-Erkidegoan izatea | Eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko, errolda-agiria aurkeztu beharko da.

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

  • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea | Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatu beharko da,dagokion agiriarekin
  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan, arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.

Persona juridiko pribatua

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea

  • Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko, dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira.
  • Erakundea legez eratuta egotea | Erakundea legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko, dagozkion agiriak aurkeztu beharko dira.

  • Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan, arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.

Betekizunak

  • Legez debekatuta ez izatea laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea, berariaz aipatuta sexu-bazterkeriagatik ezarritako zehapenak.
  • Diru-laguntza eta laguntza publikoak lortzea galarazten dion zigor penalik edo administratiborik ez izatea.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri ematea.

  • Eskatzaileak ez izatea zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
  • Dagokion azokara joan(go) zarela egiaztatzea. | Azokaren kudeaketa-organoak parte hartzea onartu duela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko da horretarako.

Kontaktu-informazioa


Alberto Irazu a-irazu@etxepare.eus

Jendeaurreko arreta:

  • Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua. Tabakalera eraikina. Andre zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia-San Sebastián
  • Harrera ordutegia: 10:00-14:00

Telefono bidezko arreta:

  • Telefonoa: 943 023402
  • Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Esleipen-ebazpena eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik gehienez bi hilabeteko epean emango da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.

Diru-laguntza justifikatzeko epea 2018ko abenduaren 31n amaituko da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakiak
  • Beste finantziazio iturriak edo eta diru-laguntzak erabili badituzu, inprimaki hau aurkeztu beharko duzu justifikaziorako dokumentazioarekin batera.

Beste tramite batzuk