Euskal sortzaileen mugikortasuna sustatzeko diru-laguntzak: antzerkia (2018)

[antzerki_sortzaileak]

Deskribapena


Xedea

Deialdiko modalitateak:

  • Arte plastiko eta ikuskizkoak:

2018. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…). Ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere, erakusketa iraunkorrak kasu. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.

  • Musika:

Honakoak izango dira diruz lagun daitezkeen jarduerak: musika birak eta kontzertu bereziak

  • Honakoa hartuko da musika biratzat: euskararen eremu geografikotik kanpo, urte osoan, gutxienez 5 kontzertu jotzea 3 plazatan.
  • Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea.

Ondokoetarako ez da diru-laguntzarik emango, musika bira nahiz kontzertu berezia izan:

  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.
  • Dantza:

Dantza-biratzat hartuko da urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan. Salbuespen modura, nazioarteko dantza-azoka profesional batean parte hartzea biratzat onartuko da.

Ondokoetarako ez da diru-laguntzarik emango:

  • Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.
  • Herriko festetako programetan sarturiko emanaldi eta berbenetarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.
  • Antzerkia:

Honakoak izango dira diruz lagundu daitezkeen jarduerak: antzerki birak eta denboraldiak.

  • Honakoa joko da antzerki-biratzat: gutxienez emanaldi bat egitea 2018. urtean zehar nazioarteko jaialdi batean.
  • Honakoa joko da antzerki-denboralditzat: antzoki berean gutxienez 7 emanaldi egitea jarraian.

Ondokoetarako ez da diru-laguntzarik emango:

  • Izaera amateurra duten erakustaldi edo jaialdietarako.
  • Kalean kontraturik gabe eta antzeko egoeretan egiten diren emanaldietarako.
  • Eskola emanaldietarako.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuzko hornidura osoaren xehatzea:

Arte plastikoak eta ikusizkoak      55.000 euro
Musika birak eta kontzertu bereziak
      Birak110.000 euro
      Kontzertu bereziak15.000 euro
Dantza40.000 euro
Antzerkia130.000 euro
Aurrekontuzko dotazio osoa  350.000 euro

Eskaeren ebaluazio irizpideak eta ebazpen proposamenak:

Eskatzaileen ibilbide profesionala%20 arte
Kide kopurua            3 puntu
Taldearen antzinatasuna3 puntu
Sorturiko kultur ekoizpenen berritasuna6 puntu
Azken 3 urtean atzerrian burututako ekitaldi kopurua8 puntu
Jarduera garatuko den espazioa/gertakizuna% 50 arte
Birako ikuskizun kopurua (arte plastikoetan izan ezik)10 puntu
Hiriak eta herrialdeak 10 puntu
Antzoki, areto ala espazioaren ezaugarriak, nazioarteko programazioa eta izaera profesionala 20 puntu
Proiektuko autofinantziazio maila 10 puntu
Proiektuaren ezaugarriak eta Etxepareren helburuekin duen lerratze maila Hasta 30%
Jasotako sariak eta kritika espezializatuak, autore edo taldearen proiekzioa10 puntu
Euskeraren presentzia proiektuan10 puntu
Proiektuak euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena10 puntu

Balorazioan lor daitezkeen puntuen %50 lortzen ez duten proiektuak ez dute diru laguntza jasoko.

Diruz laguntzen diren gastuak:

  • Dagokion jaialdi edo jardueran parte hartzekoak: joan-etorria, ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko muntaia-gastuak, eszenografia edo materialaren garraioa, ostatua eta dietak.
  • Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
  • Gastu amortizagarririk ez da onartuko.

Diru laguntzaren zenbatekoak:

1. Laguntzen zenbatekoak:

  • Gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, ostaturako hirurogeita hamabost (75) euro, eta dieta-kontzeptuko berrogeita bi (42)euro.
  • Espainiatik kanpora, ostaturako ehun eta hogei euro(120), eta dieta kontzeptuko hirurogeita hiru euro (63).
  • Hurrengo dietak onartuko dira: emanaldi egunetakoak, eta joan-etorrietako beste egun bat.
  • Arte-plastiko eta ikusizkoen erakusketen kasuan, soilik joan-etorrietako, eta muntaia eta inauguraziorako dietak onartuko dira. Astebeteko dietak onartuko dira gehienez ere.
  • Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga.
  • Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren errolda edo sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.

2. Arte plastikoak eta ikusizkoak jardueren diru kopuruak:

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila eta bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

  1. Ez da inbertsio amortizagarririk onartuko.
  2. Joan-etorri bati dagozkion gastuez gain, egoiliar proiektu bakoitzeko eman daitekeen gehienezko zenbatekoa lau mila eta berrehun (4.200) eurokoa izango da eta hilabeteko gehienez ere 700 eurokoa.

3. Musika jardueren kasuan diru kopuruak:

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete. Halere, musika talde bakoitzeko bira bakarra eta kontzertu berezi bakarra hartu ahal izango da kontuan, eta jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango ondoko kopuruak baino handiagoa:

  • Hamabi mila bostehun (12.500) euro taldeko.
  • Musika birako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:
    • Espaniar Estatuko biretarako: bi mila eta bostehun (2.500) euro.
    • 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
    • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.
  • Kontzertu berezi baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa (materialen garraioa eta tokiko muntaia gastuak barne), honakoa izango da:
    • 1.200 km arteko tokietarako: bi mila (2.000) euro.
    • 1.200 eta 5.000 km arteko tokietarako: lau mila (4.000) euro.
    • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: sei mila (6.000) euro

4. Dantza jardueren kasuan diru kopuruak:

Eskatzaile bakoitzak nazioarteko birako eskabide bakarra aurkez dezake.

Distantziaren arabera, honakoa izango da dantza bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

  • Estatu Espainiarreko biretarako: bi mila eta bostehun (2.500) euro.
  • 5.000 km arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

5. Antzerki jardueren kasuan diru kopuruak: 

Eskatzaileek nahi beste eskabide aurkez ditzakete, baina eskatzaile bakoitzak jasotako diru-laguntza guztien batura ez da inoiz izango hamabi mila bostehun (12.500) euro baino handiagoa.

Distantziaren arabera, honakoa izango da antzerki-bira bakoitzeko jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa:

 

  • 5.000 km-ra arteko tokietarako: sei mila eta bostehun (6.500) euro.
  • 5.000 km-tik haragoko tokietarako: hamabi mila eta bostehun (12.500) euro.

 

Antzerki denboraldietan, honakoa da jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa: zortzi mila (8.000) euro.

Ordainketa-modua:

Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:

  • % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean. 
  • % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin  eta gehienez ere sei hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Pertsona juridiko pribatuak

Betekizunak

  • Errolda edo Egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea. Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, errolda edo egoitza soziala euskararen eremu geografikoan dutenak ere aurkeztu ahal izango dira.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunera izatea.

  • Eskaerak aurkezteko epea bukatzen denerako alta emanda egotea Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, egingo den jarduerari dagokion epigrafean, arte plastiko eta ikusizkoak modalitatean salbu
  • Pertsona juridikoak legez eratuta egon behar dira

  • Ez da onartuko nagusiki kapital ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, fundazioen, eta dagokion modalitateko sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.
  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi beharko da, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.
  • Egungo zerga-ekitaldian eta aurreko bi zerga-ekitaldietan eskatutako eta, hala badagokio, jasotako beste «de minimis» laguntza batzuk jakinaraztea.
  • Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publikoek helburu berbererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
  • Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte.
  • Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2017. urtean burutzea.
  • Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea. Nolanahi ere, diru-laguntza diru-laguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.
  • Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.
  • Arte plastiko eta ikusizkoen modalitatean, egoiliar proiektutzat honakoa hartuko da: gutxienez bi asteko iraupena izango duen prestakuntza artistikoa hobetzeko egonaldia. Egoiliar zentroak helburu horretarako prestatutako tokia izan beharko du.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Ebazten duen erakundea

  • Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua

Kontaktu-informazioa


Musika eta arte plastiko eta ikusizkoen modalitateetan
Alberto Irazu
a-irazu@etxepare.eus
Teléfono: 943023402

Antzerki eta Dantza modalitateetan
Alex Aginagalde
a-aginagaldelopez@etxepare.eus
Teléfono: 943-023406

Jendaurreko arreta: 

    Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre Zigarrogileen plaza 1, 20012 Donostia - San Sebastián.

    Harrera ordutegia: 10:00-14:00 

Telefono bidezko arreta: 

    Ordutegia: 10:00-14:00

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1032506

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Bira edo proiektuko eskabide bat aurkeztuko da.

Eskatzaile berak eskabide bat baino gehiago aurkeztuko badu, nahikoa izango da eskatzaileari buruzko administrazio-dokumentazioa behin aurkeztea.

 

Lau pausu jarraitu beharko dira:

  1. eskabidea bete
  2. dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
  3. eskabidea sinatu
  4. bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak.
    Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabidea kanal presentzialatik aurkeztu nahi baduzu, eskabide-orria betetzeko bi aukera dituzu:

1. Aukera:

  1. Eskabide-orria ordenadorean bete
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. inprimakia inprimatu,
  4. eskuz bete eta sinatu,
  5. eta aipatutako lekuetan aurkeztu beharko duzu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.

2. Aukera:

  1. Eskabide-orria bete gabe inprimatu, eskuz bete eta sinatu,
  2. datuak eta dokumentu beharrezkoek, Administrazioaren sistema informatikoan gorde,
  3. eta aipatutako lekuetan aurkeztu, inprimakiak aurkezteko deialdiak ezarritako epean.
  • Aukera hau erabiliz, zure eskabide-orria Administraziora heltzen denean dagoenekoz zure datuak tramitazio-bulegoaren eskutan egongo dira, horrela espedientearen tramitazioa erraztuz.
  • Administrazioak eskabide-orriaren datuak hilabete batean gordeko ditu eta Administrazioak datu hoiek bakarrik erabiliko ditu baldin eta zuk paperezko eskabidea goian aipatutako lekuetan epe barruan aurkezten duzun.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskaerak aurkezteko epea amaitu eta gehienez hamar egun balioduneko epean, Eusko Jaurlaritzaren Iragarki Taula elektronikoan onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda argitaratuko da.
Epe hori igarota, Etxepare Institutuko zuzendariaren ebazpenez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira modalitateetako ebazpenak.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Diru-laguntza onartzea


Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egongo dela onartuko da

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Diru-laguntza onartzeko inprimakia

Jasotako diru-laguntzak justifikazioa


Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek 2018ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2019ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.

Pertsona juridikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek justifikazioak bide presentzialaz ere egin ahal izango dituzte

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Justifikatzeko inprimakia

Beste tramite batzuk