Arte eszenikoak sustatzera bideratutako programak garatzeko diru-laguntzak. Dantza prestakuntza (2018)

[ARTE ESZENIKOAK - PRESTAKUNTZA (DANTZA)]

Deskribapena


Xedea

2018. urtean arte eszenikoak sustatzera bideratutako prestakuntza, sustapen eta erakusketa programak  garatzeko diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.

Diruz lagun daitezkeen arloak

Modalitate hau 2018an egiten diren dantzako  profesionalentzako etengabeko  prestakuntza eta laguntzako jardueretara zuzenduta dago.

Modalitate honetan kontuan hartuko diren jarduera zehatzak honako hauek izango dira:

  • Dantzako  profesionalei  espresuki  zuzendutako  etengabeko  prestakuntzarako  ikastaro edo tailerrak.
  • Ekoizpen eta sorkuntza profesionala laguntzeko jarduerak, adibidez, arte-egoitzak, laguntza administratiboa, teknikoa edo zabalkunderako laguntza. Honelako jarduerek gutxienez bi konpainia profesionali zerbitzua eman eta haien abala izan beharko dute.

3.- Jarduera hauek ez dira diruz lagunduko:

  • Dantzaren praktika edo formakuntza aisia jarduera gisa.
  • Berez aurre-profesionalak diren ikastaroak, arautuak izan ala ez.

Bi kasuotan, ikastaroen maila, estiloa edo formatua gorabehera.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000

Prestazio ekonomikoa

Onuradun batek jaso dezakeen gehienezko diru-laguntza 20.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

  • Diru-laguntzaren % 75 esleipen-ebazpena eman ondoren ordainduko da.
  • Gainerako %25a diruz lagundutako jarduera gauzatu dela egiaztatu eta jarduera osoa aurkeztutako aurrekontuaren arabera justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso: diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako ezein egoeratan dauden pertsona edo entitateak.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0095108

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera (pertsona fisikoak besterik ez)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenenen Erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2018ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk