Euskal kultura sustatzeko eta hedatzeko jarduerak euskararen eremu geografikotik kanpo garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duena. 2017ko deialdia.
Etxepare Euskal Institutua
Etxepare Euskal Institutuaren legezko jarduera-eremuarekin bat etorrita ere, haren ohiko deialdien babesean diru-laguntzarik jaso ezin duten kultur proiektuak 2017. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo burutzeko diru-laguntzak emateko modua finkatzea.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Bizilekua izatea Euskal Autonomia Erkidegoan lanaren komunikazio-hitza euskara denean, komunitateak euskararen eremu geografikoa.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
- Zerga betebeharrak betetzen direla
-
Pertsona juridiko pribatuak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Helbidea Euskadiko Autonomia-Erkidegoan izatea edo zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, euskararen eremu geografikoaren komunitateak
- Legez eratuta egotea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ebazpen honen babesean aurkeztuko diren jarduerak 2017ko urtarrilaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra bitartean garatu beharko dira.
-
Jardueraren objektuaren arabera baztertzeak
Informazio xehatua
- Etxepare Euskal Institutuak ezarritako beste ebazpen espezifikoago baten bidez bideratu behar direnak:
- Eskaerak aurkezteko epea itxita duen beste deialdiren batera biltzeko modua izango zuten programak edo jarduerak, baina eskatzaileak dagokion epean berariazko deialdi horien bitartez bideratu ez dituenak.
- Euren izaeragatik edo xedeagatik Etxepare Euskal Institutuaren beste deialdi espezifiko batera oker bildutako programak edo jarduerak deialdi honen barne hartu ahal izango dira, baldin eta deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea irekita badago eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horrelako kasuetan, Etxepare Euskal Institutuak hartuko du bere gain eskabideak ebazpen honetara bideratzeko ardura, baita entitate interesdunari jakinaraztekoa ere.
- Politika, erlijio, giza zein kultura mailako efemerideak gogorarazteko egin ohi diren antzezpenak edo errepresentazio bizidunak, hala nola, Erdi Aroko azokak eta antzekoak berregitea egitea xede dutenak.
- Ikasketa-bidaiak, ibilaldiak, txangoak, elkartrukeak, aisialdia edo antzekoak egitea xede dutenak.
- Xedea hezkuntza arautuarekin, gizarte ekintzarekin, ingurumenarekin, nekazaritzarekin eta, azkenik, bitxigintza, urregintza zein artisautzarekin zerikusia dutenak.
- Gastronomia, kirola eta turismoarekin zerikusia duten jaduerak.
- Etxepare Euskal Institutuaren beste edozein deialdi espezifikoagotara biltzeko aukera egonda ere, horietatik kanpo geratzen direnak.
- Etxepare Euskal Institutuak ezarritako beste ebazpen espezifikoago baten bidez bideratu behar direnak:
- Jarduerako aurrekontuaren arabera baztertzeak: aurkeztutako aurrekontuaren edozein zati inbertsioak egitera edo ibilgetu-elementuak finantzatzera bideratzen dutenak.
-
Entitate eskatzailearen arabera baztertzeak
Informazio xehatua
- Honako entitate mota hauek aurkeztutakoak merkataritza entitateek, baldin eta euren kapitalaren gehiengoa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarena bada.
- Honako entitate mota hauek aurkeztutakoak alderdi politikoek, hauteskunde-koalizioek, sindikatuek edo elkargo profesionalek, baita horiekiko lotura organikoa duten fundazioek eta elkarteek ere.
- Deialdi honetako diru-laguntzak bateragarriak izango dira beste erakunde publikoek helburu berbererako emandakoekin, betiere gain-finantzaketarik gertatzen ez bada. Gain-finantzaketarik badago, diru-laguntzaren zenbatekoa murriztu egingo da, dagokion gehienezko mugaraino.
- Diru-laguntza adierazitako helburu zehatzerako erabiltzea, eta diruz lagundutako jarduera 2017. urtean burutzea.
- Diru-laguntzak horrela emateko, aurkeztutako eskabideak erkatuko dira, finkatutako aukeraketa eta balorazio-irizpideen arabera hurrenkera jakin batean jartzeko.
- Esleipen-ebazpena argitaratzen den egunetik aurrera, katalogo, programa, iragarki-kartel, argazki eta argitaratzen diren gainerako material grafiko zein soinudunetan, Etxepare Institutuaren logoaren bitartez babesa jaso dutela adieraztea. Nolanahi ere, diru-laguntza diru-laguntza esleituz eman beharreko ebazpena eman aurretik gauzatutako egitasmoak betebehar hori betetzetik kanpo egongo dira.
- Onuradunak, diruz lagundutako proiektuarekin lotutako materiala eta irudiak erabili ahal izateko baimena bermatzea EEIri, horrek informazioa hainbat euskarritan zabal dezan.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Kultur programa, jarduera edo emankizun baterako jaso ahal izango den gehienezko zenbatekoa honakoa izango da:
- 1.200 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bi mila (2.000) euro.
- 1.200 eta 5.000 km arteko tokietan burutzen diren ekintzetarako: hiru mila bostehun (3.500) euro.
- 5.000 km-tik haragoko tokietan burutzen diren ekintzetarako: bost mila (5.000) euro.
Eskaerak aztertzeko irizpideak eta ebazpen-proposamena:
Eskatzailearen kultur ibilbidea | % 20ra arte |
Eskatzailearen kultur ibilbidea | 20 puntu |
Proiektuaren ezaugarriak | % 50era arte |
Jardueraren ezaugarriak | 15 puntu |
Espazioaren ezaugarriak | 10 puntu |
Espazioaren nazioarteko oihartzuna | 15 puntu |
Proiektuaren autofinantziazio maila | 10 puntu |
Etxepareren ezaugarriak eta helburuetara egokitzea | %30era arte |
Euskal kulturaren nazioarteko zabalkundeari egiten dion ekarpena | 20 puntu |
Euskararen presentzia proiektuan | 10 puntu |
Balorazioan lor daitezkeen puntuen % 50 lortzen ez duten proiektuak ez dute diru-laguntzarik jasoko.
EEIk diruz laguntzen dituen gastuak:
- Joan-etorria eta ikuskizuna jendaurreko egingo den tokiko ostatua.
- Azoketan, akreditazioa eta stand alokairua.
- Artisten katxetak eta nominak ez dira diruz lagunduko.
- Ez da gastu amortizagarririk diruz lagunduko
Laguntzen zenbatekoak:
- Ostatuetarako eta dietak gehienezko gastuak, pertsonako eta eguneko: Espainian, hirurogeita hamabost (75) euro ostaturako, eta berrogeita bitarako (42) euro dieta kontzeptuko.
- Espainiatik kanpora, ehun eta hogei (120) euro ostaturako, eta hirurogeita hiru (63) euro dieta kontzeptuko.
- Hurrengo dietak onartuko dira: jarduera egunak, eta joan etorrirako egun batean.
- Automobila erabiliz gero, zero koma hogeita bost (0,25) euro km-ko gehi autopista eta parkinga.
- Furgoneta erabiliz gero, zero koma hogeita hamabost (0,35) euro km-ko. Kilometro kopurua kalkulatzeko, diru-laguntza eskaera egin duen pertsona fisiko edo juridiko pribatuaren errolda edo sozietate egoitza hartuko da abiapuntutzat.
- Ibilgailua alokatua denean, alokairuaren faktura.
- Hegazkina, trena edo bestelako garraio publikoren bat erabiliz gero, soilik maila arrunteko txartela onartuko da.
Baloraziorik altuenak lortzen dituzten eskabideetatik hasita esleituko dira diru-laguntzak, proportzionalki lortutako puntuazioaren arabera, harik eta horretarako diru-baliabideak amaitu arte, beti ere, gutxieneko 50eko puntuazioa lortuta.
Ebazpen honetan oinarrituz emandako diru-laguntzen ordainketa bi zatitan egingo da honako prozedurari jarraituz:
- % 75 diru-laguntza onartzen den egunetik kontatzen hasi eta hilabeteko epean.
- % 25 jarduera amaitu, justifikazioa egin eta gehienez ere sei hilabeteko epean.
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskatzaile bakoitzak proiektu bat aurkez ditzake deialdi honetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Laguntza Onartzea
Ebazpena Eusko Jaurlaritzako iragarki-taula elektronikoan argitaratzen den egunetik kontatzen hasi eta hamabost eguneko epean onuradunak berariaz uko egiten ez badio, diru-laguntza onartu egin dela ulertuko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jasotako diru-languntzak justifikazioa
Ebazpen honetan ezarritako diru-laguntzen onuradunek 2017ko Abenduaren 31ra arteko epean aurkeztu beharko dituzte jarraian zerrendatzen diren agiriak. Salbuespenez, abenduan egindako jardueren kasuan, 2018ko urtarrilaren 31ra arte luzatu ahal izango da epea.
Pertsona jurikoek justifikazioak bide elektronikoa erabiliz aurkeztuko dituzte, aurretik adierazitako helbide elektronikoan. Iparraldeko Euskal Herri Elkargoko pertsona juridikoek, justifikazioak, aurrez aurre ere aurkeztu ahalko dituzte.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa ekarpena
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Azken batez erabakia:Epe hori igarota, Etxepare Institutuko zuzendariaren ebazpenez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratuko da.
Eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik kontatzen hasita, gehienez lau hilabeteko epean eman eta jakinaraziko dira modalitateetako ebazpenak.
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Etxepare Euskal Institutua
Andre zigarrogileen Plaza1
Tabakalera eraikina 3. Solairua
20012 Donostia
Alex Aginagalde
a-aginagaldelopez@etxepare.eus
943012306