Berrikuntza+Ikerketa+Osasuna Euskal Fundazioaren, BIOEF, Roche "Stop fuga de cerebros" doktoretza ondorengo laguntzak
[stop_fuga_cerebros_roche]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea oinarri arautzaileak zehaztea eta ikertzaile doktore bat kontratatzeko laguntzen deialdia egitea da, lehiakortasun konkurrentzia baldintzan, publizitate, gardentasun, objektibotasun, berdintasun eta ez baztertze printzipioetan oinarrituta, oinarrizko ikerketa, translazionala edo orokorreko (ez klinikoa) proiektu bat egiteko Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Ikerketa Institutu bateko edo Euskadiko osasun sistemari dagokion zentro bateko ikerketa taldeetako lan programen ildoan.
Programaren xedea ikertzaile gazteak Euskal Autonomia Erkidegoko eremuan mantentzea da, eta gaixoari zein hiritarrei zuzendutako ikerketa erraztea, oinarrizko ikerketako proiektu translazional edo orokor baten bidez (ez klinikoa).
Deialdi honetarako, ikerketa eta garapena ordaingabeko jardueratzat hartuko dira eta Europar Komisioak ezarritako baldintzak bete beharko dira Ikerketako eta Garapen eta Berrikuntzako Estatuko Laguntzei buruzko Batasuneko Esparruan (EBren Egunkari Ofiziala, C 198, 2014.06.27koa).
Aurrekontuko zuzkidura
60.000 €Prestazio ekonomikoa
- Kontratua
Laguntzaren xedea lan-kontratuaren kostuak ordaintzea izango da, edozein motatako kontratua bada ere, indarrean dagoen araudiaren arabera.
Aipaturiko kontratua sinatuz, ikertzaile doktoreak Osasun Sailburuordearen Ebazpen bidez eman zaion laguntzari dagokion ikerketa proiektua soilik egiteko konpromisoa hartuko du.
- Iraupena
Kontratuak hemezortzi hile iraungo ditu, laguntzaren hasierako egunetik hasita zenbatu behar dena.
Aldi baterako ezintasunek, haurdunaldiko arriskuek, amatasunek, adopzioek edo haurrak hartzeak, edoskitzeko arriskuek edo aitatasunek, ikertzailearen kontratuaren indarraldia etengo dute. Kasu horretan, etendako denbora berreskuratu ahal izango da, interesatuak aurretik eskatuta, laguntzaren esleipenaren 18 hilak igarotakoan, uko egin edo ezeztatu ez denean, Ikerketa Zuzendaritzak aurretik baimendu badu, eta gutxienez 60 eguneko berreskuratze-aldiak edo luzeagoak direnean, aurrekontuek ahalbidetzen badute.
- Zenbatekoa
Laguntza ordainketa gordinerako eta ikertzaileen Gizarte Segurantzako enpresa-kuota ordaintzeko erabiliko du erakunde onuradunak.
Ordainketa-modua:
Laguntzaren erakunde kudeatzaileak berehala transferituko dio erakunde onuradunari emandako laguntza.
Erakunde onuradunak, arrazoi sendoengatik, finantzatutako ikerketa proiektua bukatzerik ez badu, berehala jakinaraziko dio organo kudeatzaileari eta proiektuaren garapen zientifikoaren eta balantze ekonomikoaren egoerari buruzko txostena ere bidaliko dio.
Organo kudeatzaileak espedientea aztertuko du eta Osasun Sailburuordeari proposatuko dio laguntza kitatzeko ebazpena onartzea, eta itzuli beharreko kantitateak zehaztuko ditu, itzuli beharrekoak daudenean.

Nori dago zuzenduta
Euskal Osasun Sistemako zentroak edo Euskal Osasun Ikerketa Institutuak. Euskal Osasun Sistematzat ekainak 26ko 8/1997 Legearen, Euskadiko Antolamendu Sanitarioarena, 5. artikuluak ezarritakoa ulertuko da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzea erlaitzetan zehazten diren bideetako edozein erabiliz abiarazi daiteke (presentziala eta elektronikoa). Izapidetzea bide batetik edo bestetik abiarazteak ez du esan nahi izapidetzearekin bide horretatik jarraitu behar denik. Izapidetzearen jarraipena, hautatutako bidea presentziala baldin bada, fitxa honetan zehazten da.
"1. Izapideari buruzko informazioa" urratsan esaten denez, mezu elektronikoa bidali baino lehen ezinbestekoa da eskaerak bidali behar diren helbide elektronikoak aurretik ematea. Baieztapena jaso arte, ezin da bidali eskaera mezu elektroniko ziurtatu sistemaren bidez.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
a) Aurretiko izapidea:
- Kanal elektronikoaren bidez eskaera bidaltzeko, mezu elektroniko ziurtatu sistema erabiliko da.
- Eskaera doan bidali ahal izateko, ezinbestekoa da eskaerak bidali behar diren helbide elektronikoak aurretik ematea. Aurretiko izapide hau, komunikazio ziurtatuko alta inprimakia (XLSX, 11 KB) betez egin beharko da. Inprimakia mezu elektroniko bidez bidali beharko da investigacion-san@euskadi.eus helbidera, erabiliko diren posta elektronikoen helbideak zehaztuz.
- 24 ordu inguruko epean, eskaera mezu elektroniko ziurtatu sistemaren bidez bidali daitekeenaren baieztapena jasoko duzu, betiere aurretik emandako helbide elektronikoetatik bidaliz gero.
b) Eskaeraren bidalketa:
- Hurrengo atalean dauden dokumentuak deskargatu.
- Dokumentuak bete eta ordenagailuan gorde.
- Dokumentuak inprimatu eta derrigorrezkoa den atal guztietan sinatu.
- Dokumentu guztiak, aurretik emandako helbide elektroniko batetatik investigacion-san@euskadi.eus.rem.izenpe.net helbidera bidali. Eskaera ez da bidalitzat joko, aurretik eman eta baieztatua izan ez den helbide elektroniko batetatik bidaltzen bada.
- Lehenik, sinatutako mezu elektroniko bat jasoko duzu. Bertan, bidalitako mezua jasoko da sortutako denbora-zigiluekin batera.
- Ondoren, bidalitako mezu elektronikoaren ebidentzia jasotzen duen sinatutako mezu elektronikoa jasoko duzu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hartuko den ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da Agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hileko epean
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua