Enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-langutzen deialdia. 2017

[orientazio-zerbitzuak]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xede dira, 2017ko ekitaldian, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak enplegurako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzeko eman ditzakeen laguntzak. Laguntza horien hartzaileak, berriz, jarduera hori Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuarekin batera gauzatzeko baldintzak betetzen dituzten erakundeak izango dira.

Aurrekontuko zuzkidura

2.996.250 €

Prestazio ekonomikoa

Deialdi honen xede diren laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 2.996.250 eurokoak dira, horietatik 1.498.125  euro Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren 2017eko aurrekontuko ordainketa-kreditukoak, eta 1.498.125  euro 2018ko konpromiso kreditukoak.

Orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak gauzatzeko diru-laguntzen gehienezko zenbatekoa orduko 34 eurokoa izango da; kopuru hori jarduerari lotutako gastu arrunt zuzenetarako eta zeharkakoetarako izango da, betiere, kontuan izanik jarraian ezartzen diren mugak deialdi honen bidez diruz lagundutako erakunde guztientzat:

  • Ekintza indibidualak:       Gehienezko arreta-denbora pertsona/egun: 1,5 ordu
  • Taldeko ekintzak:       Gehienezko iraupena, eguneko: 4 ordu
  • Gehienezko arreta-denbora pertsona bakoitzari urtean: 18 ordu

Azken diru-laguntza baldintzatuta egongo da; lan-munduan txertatutakoen ehunekoa betetzearen araberakoa izango da (lan-kontratuak edo autonomoen jardueran hastea), deialdiko II. eranskinean adierazitako ehunekoari erreparatuko baitzaio

Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoaren berdina edo handiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa % 100 izango da, ekintzetan eta zerbitzuetan emandako orduei dagokien neurrian, hau da, 34 euro orduko.

Harrera izan duten pertsonak kontuan hartuta, lan-munduan txertatzeko (lan-kontratu bidez edo autonomo gisa) helburuen betetze-maila deialdiko II. eranskinean adierazitakoa baino txikiagoa bada, diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez % 10eraino minorizatuko da, deialdiaren II. eranskinean adierazitako lanbideratze-emaitzari begira izan den desbideratzearen arabera. Minorizazio-ehuneko zehatza eragiketa honen emaitza izango da: 0,10 bider desbideratze-ehunekoa.

Langileen gastu zuzenen % 140koa izango da diru-laguntzaren gehieneko kopurua.

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak egiten dituzten langileen soldata-kostuak eta Gizarte Segurantzakoak izango dira langileekin egiten diren gastu zuzenak; horretarako muga lanaldi osorako kontratatutako langile bat izango da, 1.500 orduko.

Lanbidek ezarritako orientazio-ekintza eta -zerbitzu presentzialek jaso ditzakete deialdi honetako laguntzak, baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak erakunde laguntzaileen premia baldin badu haiek emateko. Haiek I. eranskinean adierazitako eran emango dira, han zehazten baitira lurralde-eremuak edo, dagokionean, azpieremuak zein diren eta zenbat orientazio-ordu eman behar diren.

Diruz lagundutako orientazio-ekintzak eta -zerbitzuak hilabeteko epean hasiko dira, deialdi honen ebazpena jakinarazteko dataren hurrengo egunetik hasita, 8.6. artikuluan aurreikusitako terminoetan. Gainera, ekintza eta zerbitzu horiek 12 hilabetean gauzatu beharko dira, deialdi honen ebazpena jakinarazteko dataren hurrengo egunetik hasita, 8.6. artikuluan aurreikusitako terminoetan.

Erakunde onuradunek taldeko ekintzak eskaini beharko dituzte esleitutako eremu edo azpieremu bakoitzean. Talde bakoitzean, lau parte-hartzaile egongo dira gutxienez, eta iraupena 3 ordukoa edo gehiagokoa izango da. Ekintzen helburua enplegua bilatzeko ekintzen berri ematea izango da, baita beste gai espezifiko batzuei buruzko informazioa ematea ere, hala nola emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunari buruzkoa.

Enpresa edo erakunde onuradunak egin behar ditu diruz laguntzen diren orientazioko ekintzak eta zerbitzuak, eta ezin dira haiek hirugarrenekin azpikontratatu. Enpresen edo erakundeen elkarte edo talde bat baldin bada onuraduna, ez da azpikontrataziotzat hartuko haien kideek osorik edo zati batean gauzatzea ekintzak edo zerbitzuak.

Orientazio-ekintza eta -zerbitzuetan, erakunde esleipendunek parte hartzen duten pertsonak laneratzeko helburu eraginkorrak lortu beharko dituzte (pertsonek lan-kontratua lortzea edo autonomo-jarduerari hasiera ematea), deialdi honetako II. Eranskinean ezarritako terminoak eta betetze-ehunekoak kontuan hartuta.

Eskabideak ebaluatzeko eta diru-laguntza esleitzeko irizpideak.

Horrela jokatuko da araututako baldintzak betetzen dituzten eskabideak ebaluatzeko eta orientaziorako ekintzei eta zerbitzuei dagozkien diru-laguntzak esleitzeko:

1.- Lurraldeko jardun-eremuan edo -eremuetan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den kopuruaren berdina edo hori baino txikiagoa bada, eskatu dituen orientazioko ordu-blokeen araberako diru-laguntza emango zaio entitate bakoitzari.

2.- Lurraldeko jardun-eremuan edo -eremuetan eskatutako orientazioko ordu-blokeen guztizko kopurua diruz lagunduko den gehieneko kopurua baino handiagoa bada, eskabideak baloratu egingo dira, honako irizpide hauek kontuan hartuta:

a) 2 puntu emango dira erakunde eskatzaileek –edo, dagokionean, elkarte edo erakunde eskatzaileko kide diren erakunde guztiek– 2010-2016 aldian zehar froga dezaketen ibilbide-urte bakoitzeko (baina gehienez 10 puntu emango dira), pertsona langabeei enplegurako orientazio-ekintza zuzenak eta azpikontrataziorik gabeak ematen, jarduera hauetakoren bat eginez:

- Enplegua lortzeko orientazioa eta enplegurako eta/edo autoenplegurako motibazioa.

- Laneratzean laguntzeko prozesuak.

Jarduera horiek deialdi honetako 5.3. artikuluan deskribatutako programa hauetakoren baten laguntzarekin eginak izan behar dute:

b) III. eranskinak adierazitako moduan, jardun-eremuaren edo -azpieremuaren barruan, gehienez 10 puntu emango dira zerbitzua emateko instalazioak jartzeko aukeratutako udalerriarengatik. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, jardun-eremu horretan punturik gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.

c) Lau puntu emango dira, erakundeak kokapen bat baino gehiago baditu jardun-eremuaren edo -azpieremuaren barruan, betiere, kokapen horiek 5.4.1. eta 5.4.2. puntuetan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Kokapen horietan, erakundeak eremu edo azpieremu horretan ematen dituen ordu guztien % 25 edo gehiago diruz lagundutako ekintzetarako izango dira.

d) Puntu bat emango da baldin eta esparru osagarri bat badago pertsona erabiltzaileen eskura, enplegua bilatzeko tresna eta materialak erabiltzeko aukera ematen duena; horien artean, Interneterako sarbidea eta WIFI konexioa dituen ordenagailu bat, gutxienez. Erakunde batek kokapen bat baino gehiago badu jardun-eremuaren barruan, puntuatzeko orduan, b) idatz-zatian puntu gehien lortzen duena baino ez da hartuko kontuan.

3.- Eskabideak aurreko atalaren arabera baloratu ondoren, diru-laguntza banatzeko eta esleitzeko honako prozedura hau erabiliko da:

a) Entitate eskatzaile bakoitzari eman zaion puntuazioari dagokion ehunekoa kalkulatuko da, jardun-eremu edo -azpieremu berean parte hartzen duten entitate guztiek lortutako guztizko puntuazioaren arabera.

b) Jardun-eremu edo -azpieremu bakoitzean banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopuruari aplikatuko zaio lortutako ehunekoa, zenbaki oso hurbilenaren arabera biribilduta. Entitate eskatzaile bakoitzari egokitu zaion bloke-kopurua esleituko zaio handienetik txikienerako hurrenkeran lortutako puntuazioaren arabera

c) Behin aurreko banaketa egin ondoren, esleitu gabeko blokerik geratzen bada eremuren edo azpieremuren batean, banatu beharreko ordu-blokeen guztizko kopurutzat hartuko dira bloke horiek, eta ordena honen arabera esleituko:

- Lehenik, b) atalaren arabera eremu edo azpieremu berean blokeren bat esleitu zaien entitateen artean, baldin eta eskaturiko bloke-kopuru guztiak eskuratu ez badituzte. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) ataletan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.

- Bigarrenik, orientazioko ordu-blokerik esleitu ez zaien entitateen artean. Banaketa hori egiteko aurreko a) eta b) ataletan aurreikusitako prozedura bera erabiliko da berriro.

d) Ordu-blokeen esleipenean berdinketarik badago guztizko puntuazioetan, lehentasun-hurrenkera honetan egingo da esleipena:

- Lehentasuna izango dute ordu-bloke gutxien esleitu zaizkien entitateek. Banaketa hori egiteko, aurreko banaketetan erabilitako prozedura bera erabiliko da.

- Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.a) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

- Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.b) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

- Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.c) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

- Aurreko irizpidea bete ondoren puntu-berdinketak bere horretan badirau, artikulu honen 2.d) atalean puntuazio handiena lortu duten erakundeek izango dute lehentasuna.

- Puntu-berdinketak bere horretan badirau, lehentasuna izango dute, honako ordena honetan, udalaz gaindiko administrazio publikoek, toki-administrazioek, araututako prestakuntza-zentro publiko edo pribatuek, enplegu-agentziek eta gainerako erakundeek.

- Puntu-berdinketak bere horretan badirau, eskaeraren sarrera-erregistroa lehenago duten erakundeek izango dute lehentasuna.

e) Azkenik, baldin eta eremuren batean ordu-blokerik sobera bada ordu-blokeak aurreko ataletan adierazitakoaren arabera esleitu ondoren, bloke horiei dagozkien orduak zati berdinetan banatuko dira eremu edo azpieremu horretan gutxienez bloke bat esleituta daukaten entitateen artean; baldin eta ez badute lortu eskaturiko guztizko bloke-kopurua, edo eskabidean onartu badute orientazio-ordu gehiago egitea aurreko atalean aurreikusitakoa gertatzen den kasurako

Ordainketa-modua:

Diru-laguntza bi zatitan ordainduko da:

- Lehendabizi, 2017ko ekitaldian, ebazpena argitaratu ondoren, emandako diru-laguntzaren % 50 ordainduko da. Diru-laguntzaren zati hori jasotzeko, entitate onuradunak ziurtagiri bidez egiaztatu behar du kontratatutako pertsonen identitatea, eta Lanbidek ziurtatu beharko du pertsona horiek alta emanda daudela Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorrean.

Ordainketak 180.303,63 euroko kopurua gainditzen badu, erakundeek banku-abala aurkeztu beharko dute, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuak ezarritakoari jarraituz. Abalaren eredua eta hura egiteko jarraibideak Lanbidek emango ditu. 698/1991 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautu zen eta horien kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek bete beharreko baldintzak, erregimena eta eginbeharrak ezarri ziren.

Edonola ere, ez da bermerik eratu beharra eskatuko, baldin eta diru-laguntzen onuradunak tokiko erakundeak edo haien mendeko erakunde edo organismoak badira.

- Bigarren ordainketan, 2018ko ekitaldian, gainerako % 50a ordainduko da,   ekintzak eta laneratze-helburuen lorpena justifikatu eta egiaztatu ondorengo zenbatekoa (ofizioz egiaztatuko da Gizarte Segurantzan altarik eman den). Horretarako, 3.3. artikuluan adierazitako 12 hilabeteko aldia amaitu eta hurrengo bi hiletan, dokumentu hauek aurkeztu behar dira:

  • Emandako diru-laguntzarekin egin den jardueraren azalpen-memoria xehatua.
  • Erantzukizunpeko adierazpena, ziurtatzen duena benetakoa dela Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren informazio-sisteman mekanizatutako informazioa, egindako ekintzei eta pertsonei emandako arretari buruzkoa.
  • Diruz lagundutako ekintzak egin dituzten langile orientatzaileen nominen eta RED sistematik lortutako Gizarte Segurantzako kotizazio-agirien (KLA, kotizazioen likidazio-agiria, eta LIZ, langileen izenen zerrenda), kopiak eta ekintzetan egindako gastuen egiaztagiriak.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoa edo juridikoa

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Elkarteak

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea

  • Zigor- edo administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Diru-laguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izan beharko ditu.

  • Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Erakunde onuradunei diru-laguntzak emateko eta ordaintzeko, ezinbestekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren edo haren erakunde autonomiadunen antzeko diru-laguntzen edo laguntzen karietara bideratzen hasitako itzulera- edo zigor-prozedurak amaituta egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Kodea

01378

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskariaren zuzenketa eta hobekuntzarako errekerimendua (24/10/2017)

Laguntzaren betebeharrak


Erakundeak laguntza hau eskuratzeko bete beharreko baldintzak zehazten dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ebazpena emana

Jarduera hasteko dokumentazioa


Beste tramite batzuk