2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak
[MEC_2017]
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Euskal Autonomia Erkidegoan dauden merkataritza-saltokiak modernizatzea.
- ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
- Enpresaburu indibidual edo autonomoa
-
Betekizunak:
Informazio xehatua
- ETEak (enpresa txiki eta ertainak).
- Legez eratuta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea. Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
- Enpresaburu indibidual edo autonomoa
- Pertsona fisikoaren nortasuna.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Armak ekoiztera , merkaturatzera eta finantzatzera ez dedikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.
- Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso ez izana, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean ez egotea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat.
- Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
- Enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutako betekizunak errespetatzea, edo, bestela, gomendio hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak.
- Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
%20ko dirulaguntza, itzuli beharrik gabe, 1. taldeko inbertsioen kasuan, edo %15ekoa, 2. taldeko inbertsioetarako.
Aktiboak, 1) taldea
- Informatika-aplikazioak (softwarea)
- Informazioa prozesatzeko ekipoak eta osagarriak (eskanerra, inprimagailua,…)
- kutxa erregistratzaileak
- salmenta-tokiko terminalak
- kode-irakurgailuak
- etiketatzeko sistemak
- agenda elektronikoak
- balantza elektronikoak
Aktiboak, 2) taldea
- Altzariak
- Salmenta-lokalak eraberritzea
- Aire girotuko sistemak, lapurreten aurkakoak, …
- Errotulazioak, barnekoak zein kanpokoak
- Erakuslehioak eraberritzea
- Merkataritza-jarduerarako beharrezkoak diren aparatuen edo tresnen ekipamendua
Ehuneko horiek bi puntuan igo daitezke baldin eta enpresak Emakumeen eta Gizonezkoen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde aipamena jaso badu eta beste bitan UNE 175001 kalitate-ziurgagiria (oinarrizkoa) edo “Saltokitik Enpresara” programan parte hartu izana egiaztatzen duena lortu badu. Arestian adierazitakoarena baino maila handiagoko bikaintasun-ziurtagiria badu, igoera 3 puntukoa izango da. Enpresa Merkataritza Ganberetako erroldan agertzen den merkataritza erakunde bateko partaide baldin bada, bost puntuan igoko da, eta beste bostean titularrak edo langileak araututako titulazioren bat edo merkataritzarekin lotutako profesionaltasun-ziurtagiriren bat edo kudeaketa-software batean inbertitzen badu edo enpresa transmisioa programan parte hartu izana egiaztatzen duena.
Diru-laguntzaren ehunekoa ezin da izan, inolaz ere, onartutako inbertsio osoaren %25 baino gehiago.
Diru-laguntzaren kalkulua faktura-kostuaren arabera egingo da, Balio Erantsiaren gaineko Zerga kendu eta gero.
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2017ko uztailaren 17an amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazio ekarpena
Administrazioak eskatu ez badizu ere, nahi beste dokumentu aurkez ditzakezu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Harremanetarako datuak
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- EJIE: ATTurismoa@ejie.eus
2.- Beste kontsulta motak:
- Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
- Beharreko dokumentazioa
- Teletramitazio prozedura
- Laguntza-programaren edukiak
Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Tlf.: 945 01 70 54
Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tlf. 944 03 14 26
Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tlf. 943 02 25 65