Literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak. Euskarazko literatura-argitalpenak (2017)

[Euskarazko literatura-argitalpenak ]

Deskribapena


Xedea

Diru-laguntzen helburua da 2017. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko euskarazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea.

Aurrekontuko zuzkidura

511.800

Prestazio ekonomikoa

Aurkeztutako edizio-planaren argitalpen-kostuen %70eraino irits daiteke diru-laguntza.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzak bi zatitan ordainduko dira:

  • Lehenengo ordainketa, diru-laguntza osoaren %50, ebazpena jakinarazi ondoren eta 16. a) artikuluan ezarritako epea ukorik gabe igaro eta gero.
  • Diru-laguntzaren beste %50a, agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren, eta betiere 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria (Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu)
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria (Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu)
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izatea

Betekizunak

  • 2015. urtetik 2016. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzen 38/2003 Lege Orokorrak bere 13. artikuluan jasotako baldintzak bete beharko dituzte.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0094405

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera (pertsona fisikoak besterik ez)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabete.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2018ko martxoaren 9 arte aurkez daiteke.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk