Gauzatu 2017: Ezartzeak atzerrian
[Gauzatu 2017]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal enpresak sendotzen laguntzea, kanpo merkatuetako produkzio-inbertsioak areagotuz, horrela, lehiakortasuna eta etorkizuneko bideragarritasuna gehitzeko bidean jarriz.
Aurrekontuko zuzkidura
5.000.000 €Diru-laguntza jaso dezaketen jarduerak
Arau honen ondoreetarako, kanpoko ekoizpen-ezarpeneko proiektutzat joko dira enpresa onuradunek abiarazitakoak, baldin eta atzerrian ekoizpen-planta bat irekitzea edo atzerriko sozietateak erostea bada horien xedea, eta euskal enpresa proiektuon akzio-gehiengoduna bada, salbu eta inbertsioa egingo den herrialdean hori legez ezinezkoa bada. Higiezinen, finantzen, aseguruen eta defentsaren sektoreetara bideratutako inbertsioak programatik kanpo geratuko dira.
Enpresa eta herrialde bakoitzeko proiektu bakar batentzat emango da laguntza, laguntza proiektu berri bakar bati emango zaio ETE bakoitzarentzat herrialde jakin batean. Laguntzak kalkulatzeko, ez da izango kontuan, inola ere, aipatutako proiektuei eragiten dieten zergak, edozein direlarik ere. Ez da inola ere lagungarritzat joko ordezkapenerako inbertsioa.
Ekoizpen-planta berriak irekitzea xede duten proiektuei dagokienez, diruz lagundu ahal izango da aktibo finko berrien erosketa, diru-laguntzaren xede den ezarpenaren aktiboari eransten bazaizkio.
Diruz lagundu daitezkeen proiektuek 120.000,00 euroko inbertsioa egin beharko dute gutxienez, eta gehienez ere 36 hileko epean burutu beharko dira. Euskal enpresak proiektuan duen partaidetzarekiko proportzioan zenbatuko da gutxieneko inbertsioa.
Zuzkidura
Aurrerakin itzulgarri moduan emango diren kantitateak laguntza jaso dezakeen inbertsioaren %30erainokoak izan daitezke. Ezin izango da inolaz ere 1.000.000,00 euroko kopurua gainditu.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Aurkeztu beharreko dokumentazioa. | baldintzak:
- Guztira, 250 langiletik behera izatea.
- Urteko negozio-bolumena ez izatea 50 milioi eurotik gorakoa, edo, bestela, urteko balantze orokorra ez izatea 43 milioi eurotik gorakoa.
Enpresa beste enpresa batzuekin elkartuta edo haiekin lotuta badago, horrela sortutako enpresa-taldeak ere bete beharko ditu arestian adierazitako betebehar horiek.
Guztiarekin ere, ETEek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza soziala edo Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute produkzio-instalazio bat.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Eusko Jaurlaritza - Nazioartekotze Zuzendaritza
Tel.: Isabel Rodriguez, Gonzalo Martínez 945 01 99 82 / Iker Arruabarrena 945 01 99 83
Industriaren Sustapen eta Eraldaketarako Sozietatea (SPRI)
Tel.: Maria Aguirrezabal 94 403 70 37 / Imanol Cuétara 94 403 70 40
Kodea
0605503Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, diru-laguntzen deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak