Euskara eta Euskal Kulturako irakurle bat hautatzeko presazko deialdia irekitzeko dena La Platako Unibertsitatean.
Etxepare Euskal Institutua
Deialdi honen helburua da Euskara eta Euskal Kulturako irakurlea hautatzea La Plata Unibertsitaterako.
- Pertsona fisikoak
- Unibertsitateko graduko titulua izatea (edo lizentzia). Euskal Filologia, Euskal Ikasketak edo Itzulpengintza eta Interpretaziokoak (A Hizkuntza: euskara) dituztenak lehenetsiko dira.
- Euskararen 3 HE edo baliokidea izatea. Euskararen 4 HE egiaztatuta lehenetsiko dira.
-
La Plata-ko unibertsitatean egonaldiaren baldintzak.
Informazio xehatua
- Klase-orduak: astean 9 ordu.
- Zenbatekoa: Bideratutako zenbatekoa 20.000 euro urte bete irauten duen ikasturteko irakurletzarako. Irakurleak jasoko duen soldata garbia ez da zehatz-mehatz bat etorriko aipatu zenbatekoarekin.
- Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie, baldintzen arabera.
- Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
- Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.
- Bidaiatzeko diru kopururik aurreikusita ez dagoen kasuetan, Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.
-
Irakurle-baldintzaren onarpenaren konpromisoak
Informazio xehatua
- 2017ko apirilaren 17a baino lehenago La Platako unibertsitateetan lanean hastea, eta bertan zerbitzua ematea. Bertan eman beharko du zerbitzua 2017ko abenduaren erdialdean ikasturtea amaitu arte, luzatzeko aukerarekin.
- Emandako ordutegia betetzea.
- Euskara eta Euskal Kulturaren programa didaktikoa egitea ikasturtearen hasieran. Programa hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da.
- Ikasleen ebaluazioa egitea eta ikastaroa kudeatzea, bai eta ekintza akademikoak antolatzea ere (hitzaldiak, literatura jardunaldiak…) euskara ikertzeko eta euskal kultura sustatzeko asmoz.
- Tokian tokiko irakasleak eta ikertzaileak euskara, euskal kultura eta antzeko gaiekin zerikusia duen guztian lagundu eta orientatzea.
- Ikasturte bakoitza amaitutakoan, zerbitzuak ematen dituen departamentuaren bermea duen irakasle-memoria bat idaztea. Memoria hori Etxepare Euskal Institutura bidali beharko da, azken honek hitzarmena behar bezala doan ebaluatzeko.
- Etxepare Euskal Institutuak antolatzen dituen prestakuntza ikastaroetan parte hartzea.
Goian aipatutako konpromisoak ez betetzeak irakurleak ez jarraitzea ekar dezake.
Irakurleak egindako irakasle-lana ziurtatzen duen egiaztagiri akademikoa jasotzeko eskubidea izango du, bertan ordu guztiak, irakasgaiak, ikastaroak… zehaztuta.
Deialdi honetan ikasturte bakoitzera bideratutako guztizkoa hogei mila eurokoa (20.000€) izango da.
Aurreko baliabide ekonomiko guztiak irakurletzak mantentzeko gastuak finantzatzeko erabiliko dira. Bideratutako zenbateko hori ez da bat etorriko, zehatz-mehatz, irakurleen soldatekin.
Egonaldiaren baldintzak:
- Hautatuak deialdi honen helburu diren tokian tokiko unibertsitateei atxikiko zaizkie.
- Tokian tokiko unibertsitatearen herrialdean indarrean dagoen legediaren araberako kontratua sinatuko dute eta unibertsitate kontratugilearen klausula zehatzak bete beharko dituzte, bereziki kontratuak irauten duen bitartean aplikagarri zaien ordainsarien eta zergen erregimenari dagokionez.
Euskara eta Euskal Kulturako irakurle izateak ez dakar inolako lan- edo administrazio-harremanik Etxepare Euskal Institutuarekin eta, ondorioz, Institutu honek ez du bere gain hartuko irakurleak tokian tokiko unibertsitatearekin duen kontratu-harremanetik edo bere ekintzetatik eratorritako erantzukizunik, bereziki bere funtzioak betetzean sor daitezkeen kalteengatik.
Bidaiatzeko diru kopururik aurreikusita ez dagoen kasuetan, Etxepare Euskal Institutuak bere gain hartuko ditu tokian tokiko unibertsitatera lehenengo joan-etorriaren gastuak, irakurlea bere lanpostuan hasten dela bermatzeko.
Etxepare Euskal Institutuak egingo dizkio La Platako Unibertsitateari, irakurletzak mantentzetik eratorritako gastuen finantziaziorako zenbatekoen ordainketak.
La Platako Unibertsitateari dagokio Etxepare Euskal Institutuak egindako diru ekarpenak justifikatzea.
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Interesatuek aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahal izango dute Etxepare Euskal Institutuko Zuzendariaren aurrean.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA
Tabakalera Eraikina
Andre Zigarrogileen Plaza 1-3
20012 Donostia-San Sebastián
Ordutegia: 08:30etik 14:00etara
Telefonoa: 943 023 400
Fax: 943 023 401