Lanbide Heziketaren eremuan ikaskuntzarako KA1 mugikortasun-ekintzak antolatu eta garatzeko diru-laguntzak, ERASMUS + programaren esparruaren barruan (2017-2018).
[ERASMUS PLUS]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntzetarako deialdia egitea, Eramus + Programaren 2016ko deialdiaren barruan onartutako mugikortasun-proiektuak –2017 eta 2018an garatzekoak– batera finantzatzeko. Erasmus + programa horren helburua da, hain zuzen ere, ikaskuntza arrazoia dela langileak eta ikasleak mugitzea. Mugikortasun-programa hauen hartzaileak izango dira Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbide Heziketan matrikulatutako ikasleak eta/edo tituludunak (ikasketen azken urtean KA1 eskatu dutenak) edo Euskal Lanbide Heziketako irakasleak.
Baterako finantzaketa horrek, beraz, 2017 eta 2018. urteetan zehar egiten diren mugikortasun-proiektuen aurrekontuaren zati proportzionala estaliko du.
Aurrekontuko zuzkidura
500.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza 3 epetan ordainduko da:
- Proiektu bakoitzerako laguntza osoaren % 10, ebazpena argitaratu ondoren, eta erakundeak sinatutako eta HIZEra bidalitako proiektuaren kontratua aurkeztu ondoren.
- Proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzaren % 45, proiektuaren mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako ereduaren arabera prestatutako behin betiko mugikortasun-plana aurkeztean.
- Proiektuko mugikortasun-ekintza edo -fluxu bakoitzerako azken % 45a, mugikortasunak egin ahala.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
- Erregimen juridiko pribatuko erakunde eta instituzio guztiek parte ahal izango dute deialdi honetan, baldin eta Erasmus + Programaren 2017ko deialdian onartutako proiekturik badute.
- Lanbide Heziketaren eremuko mugikortasun-proiektuetan parte hartu beharko dute -hau da, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketarako Erasmus + Programaren esparruko KA1 ekintzetan-, eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute egoitza.
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Erakunde eskatzaileak behar diren egiaztapenak egingo ditu, hain zuzen ere, ziurtatzeko proiektuan parte hartzen dutenek, norbanako gisa eta proiektu honetarako, Eusko Jaurlaritzaren edo Espainiako Gobernuaren bestelako diru-laguntzarik jasotzen ez dutela.
- Erakunde eskatzaileak bere egiten du KA1 ekintzak antolatzeko eta garatzeko diru-laguntzak batera finantzatzeko Aginduan ezarritakoa (ikaskuntzarako mugikortasun-ekintzak dira horiek, goi-mailako eta erdi-mailako Lanbide Heziketako eremuan garatzen direnak ERASMUS + Programaren esparruan); halaber, deialdiko oinarriak osorik ezagutu eta onartzen ditu; eta, laguntza lortuz gero, hitzematen du deialdiko xedeak beteko dituela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza / Lanbide Heziketako Sailburuordetza > Teknologiaren eta Ikaskuntza Aurreratuen Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoko taula elektronikoan (www.euskadi.eus) argitaratuko da, eta modu horretan egingo da jakinarazpena.Epea hiru hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Proiektuaren kontratua
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Dokumentazio orokorra
- Ezarritako baldintzak betetzearen eta aurreikusitako helburuak lortzearen justifikazioa
Ebazpena argitaratu ondoren, erakundeak sinatutako eta HIZEra bidalitako proiektuaren kontratua aurkeztu.
Nire kudeaketak erabili dokumentazioa aurkezteko.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Behin betiko mugikortasuna-plana
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Dokumentazio orokorra
-
Behin betiko mugikortasun-plana
Behin betiko mugikortasun-plana aurkeztean. Planean zehaztu beharko da zein den proiektuaren HIZEko kodea eta zein diren mugitzen diren ikasleak (izen-abizenak, NAN, zein estatutara doan, zein enpresatara, noiz hasten eta bukatzen den mugikortasuna).
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Dokumentazio orokorra
-
Egindako mugikortasunaren ziurtagiria
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Mugikoratsun-ekintza edo -fluxu bakoitza amaitu eta gehienez ere hilabeteko epean, erakunde onuradunak honako hauek bidaliko ditu Heziketa eta Ikaskuntzako Zuzendaritzako Europako Programen atalera:
- Ziurtagiri bat, egindako mugikortasun bakoitzeko, ereduaren arabera.
- Hizkuntza-prestakuntzaren fakturaren kopia, hala behar denean; bertan, prestakuntzaren onuradunen datuak adierazi beharko dira.
- Proiektuaren behin betiko aurrekontuaren likidazioa, ereduaren arabera egina, proiektuaren azken mugikortasun-fluxuaren ordainketa izapidetzeko dokumentazioa aurkeztutakoan.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire kudeaketaken aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Beste tramite batzuk

Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Jakinarazpenetarako datuak aldatu ahal izateko, Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko, Nire Kudeaketaken dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
-
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula eta onartutako identifikazio elektronikoren bitarteko bat ere daukazula.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, kanal elektronikoaren bidez, Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.