Elkartzen 2017:
[Elkartzen 2017: Laguntza horiek irabazi-asmorik gabeko erakundeei zuzenduta daude, kanpo sustapeneko jarduerak egin ditzaten]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskadin kokatutako enpresek kanpo-merkatuetan garatzen dituzten produktu eta zerbitzuen merkatu-kuota handitzea, aipatutako merkatuetan euskal produktu eta zerbitzuen agerpena sendotzea, eta euskal produktu eta zerbitzuak sustatzeko eta beren irudia hobetzeko ekimenak bultzatzea.
Diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuak
- Jarduera-mota zein den kontuan hartuta, gastu hauetarako emango da laguntza, laguntza-ehuneko hauek erabilita:
Zuzeneko merkataritza-eginkizunak: bisitatuko den herrialdearen kasurako finkatutako bidaia-poltsen %50, gehienez ere.
Alderantzizko merkataritza-eginkizunak: gonbidatutako pertsonen joan-etorriak, egonaldiak eta mantenuak sortutako gastuen %100 gehienez ere; gonbidatutako pertsona bakoitzeko laguntza modura jaso litekeen muga, gehienez ere, jatorriko herrialderako finkatutako bidaia-poltsaren zenbatekoa izango da. Halaber, gehienez ere %100eko laguntza jaso daiteke Nazioartekotze Zuzendaritzaren iritziz merkataritza-jarduera hori behar bezala burutzeko beharrezko diren bestelako gastuengatik (barruko joan-etorriak, bazkari ofizialak, etab.).
Kanpoaldeko feriak: bisitatuko den herrialderako finkatutako bidaia-poltsen %50 gehienez ere eta stand, dekorazio eta antzeko gastuen %50, gehienez ere.
Sustapen- eta hedapen-elementuak: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50, gehienez ere.
Merkataritza sustatzeko beste jarduera batzuk: proiektu bakoitzaren zenbatekoaren %50, gehienez ere.
- Proiektu bakoitzeko emango den diru-laguntza 50.000 eurokoa izango da, gehienez ere; eskatzaile bakoitzak aurkeztutako proiektu multzoari gehienez emango zaiona, berriz, 250.000 eurokoa.
Aurrekontu-zuzkidura
Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kontura. Elkartzen programak arautzen duen aginduan zehaztutako prozeduraren arabera esleituko dira.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Honako baldintza hauek bete behar dituzten sektore-elkarteak:
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak izan beharko dute.
- Dagokion elkarte-erregistroan inskribatuta egon beharko dute.
- Euskal enpresen ehunekoak %5ekoa izan beharko du, gutxienez.
- Sektore edo jarduera bereko enpresak edo zerbitzu-erakundeak bildu beharko dituzte.
- Sektorea ordezkatu beharko dute. Sektore bereko elkarte bi edo gehiago dauden kasuetan, Euskal Autonomia Erkidegoan enpresa gehien kokatuta dituen elkartea hartuko da kontuan.
- Helburu nagusia edo lehentasunezko helburuetako bat izango da elkartutako enpresak nazioartean zabaltzea eta ezagutzera ematea.
- Diru-laguntzak eta laguntzak esleitzeko eta, hala behar bada, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa edo zehapen prozedura oro, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo horko erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada eta artean izapidetzen ari bada.
- Honako hauek ezin izango dituzte Agindu honetan araututako laguntzak baliatu: diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin administratiboki edo penalki zehatuta dauden erakundeak, eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren bat dutenak, sexu-arrazoiengatiko diskriminazioan erori direnak ere barnean hartuta, betiere Emakumeen eta Gizonen arteko berdintasunerako Legearen arabera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikoari buruzko kontsulta teknikoak
Tel.: 012 / 945 018000
E-mail: ejie-industria@ejie.eus
Eusko Jaurlaritza - Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saila
Nazioartekotze Zuzendaritza
Donostia-San Sebastián 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel.: 945 01 99 69 / 945 01 99 29
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Concha Jenerala, 23
48010 Bilbao
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza
Samaniego kalea, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0035904Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak