Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteei emateko diru-laguntzak. 2017ko deialdia.
[Elkarteentzako laguntzak]
Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteen funtzionamenduari, laguntza juridikoari, kontsumo-proiektuak gauzatzeari eta berrikuntza teknologikoko proiektuak gauzatzeari dagozkien gastuak ordaintzeko diru-laguntzak.
-
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak
Informazio xehatua
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen elkarteak irabazi-asmorik gabeko erakundeak dira, eta haien helburua kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubide eta interes legitimoak defendatzea da, bai eta haien informazioa, prestakuntza eta hezkuntza ere.
Diru-laguntzen erakunde onuradun izan ahal izateko, honako baldintza hauek bete behar dituzte:
- Beren helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea.
- Eskaera aurkezteko unean izena emanda edukitzea Euskadiko Kontsumitzaileen elkarteen erroldan, uztailaren 30eko 249/1985 Dekretuan aipatutakoan.
- Jardun-eremua Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
- Jendeari erantzuteko bulego bana edukitzea EAEko hiriburu bakoitzean, gutxienez lau ordu egunean astelehenetik ostiralera.
- Aholkularitza eta laguntza juridikoko zerbitzua edukitzea, gutxienez 10 ordu astean jendeari erantzuteko bulego bakoitzeko. Zuzenbidean lizentziatutako pertsonak arduratuko dira zerbitzu hori emateaz.
- Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zer zerga-betebehar dituen ezagutzea.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo adiministratiborik ez izatea, edo ez egotea horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako gainerako baldintzak.
- Erakundeko Idazkaritzaren ziurtagiria, 2016ko abenduaren 31n beren kuotak eguneratuta daramatzaten kideen kopurua adieraziz.
- 2017. urteari dagozkion diru-sarreren eta gastuen guztizkoaren aurrekontua.
- Egoera ekonomikoaren balantzea 2016ko abenduaren 31n eta emaitzen kontua.
- Erakundeak 2016an egindako jardunaren memoria zehatza.
- Dokumentazio espezifikoa.
-
Gizarte Segurantzarekiko eta EAEko Administrazio Orokorrarekiko zer zerga-betebehar dituen ezagutzea.
Informazio xehatua
Diru-laguntzaren eskaera aurkeztearekin batera, eskatzaileak baimena emango dio Kontsumobideri zuzenean eskuratzeko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituela ziurtatzen duten agiriak, ziurtagiri telematikoen bitartez. Eskatzaileak, kasu horretan, ez ditu bidali beharko dagozkion agiriak.
Hala ere, eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, dagozkion agiriak aurkeztu beharko ditu.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Helburu bakarra kontsumitzaileak kontsumoaren alor guztietan defendatzea izatea.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Beren jardunbide-eremuak Euskal Autonomia Erkidego osoa hartzea.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Jendeari erantzuteko bulego bana edukitzea EAEko hiriburu bakoitzean, gutxienez lau ordu egunean astelehenetik ostiralera.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Jendeari erantzuteko bulegoetako bakoitzean aholkularitza eta laguntza juridikoko zerbitzua eskaintzea, gutxienez 10 ordu astean. Zuzenbidean lizentziatutako pertsonak arduratuko dira zerbitzu hori emateaz.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizun egokia markatu behar da.
-
Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizuna markatu behar da.
-
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan ezarritako baldintzak betetzea.
Informazio xehatua
Erantzukizunpeko adierazpena inprimakian (II. eranskina) betekizuna markatu behar da.
Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 456.000 eurokoa da: 342.000 euro 2017. urtean eta 114.000 euro 2018. urtean.
1. lerroa. Kontsumitzaileekiko arreta. 246.000 euro: 207.000 euro 2017. urtean eta 69.000 euro 2018. urtean.
Kontsumitzaileen antolakundeen funtzionamendu orokorretik eratorritako gastuak, ondoko jarduerak gauzatzeko:
- Kontsumitzaileekiko aurrez aurreko arreta.
- Kontsumitzaileekiko arreta beste bide batzuen bitartez (telefonoa, web eta abar).
- Erreklamazioak kudeatzea eta kontsumo-harremanei dagozkien eztabaidetan bitartekotza-lanak egitea.
- Kontsumitzaileei zuzendutako prestakuntza- eta informazio-ekintzak.
Kontsumitzaileekiko arreta-zerbitzua modu orokortuan egingo da, kontuan hartu gabe kontsumitzaile horiek elkarteko kide diren ala ez.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:
- Lokalen alokairuak; erakunde eskatzaile bakoitzak 3 alokairu izan ahalko ditu gehienez eta jendeari erantzuteko bulegoekin bat egin beharko dute.
- Langile-gastuak.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31.7 artikuluan ezarritakoarekin bat datozen finantza-gastuak.
- Eskaeraren aurrekontuaren atalean behar berzala zehaztutako bestelako gastu orokorrak (argindarra, ura, gasa, komunikazioak...).
2. lerroa. Laguntza juridikoa: 150.000 euro (112.500 euro 2017. urtean eta 37.500 euro 2018. urtean).
Antolakundeek kontsumitzaileei emandako laguntza juridikotik eratorritako gastuak:
- Elkarteko aholkulari juridikoarekin izandako aurrez aurreko kontsultak.
- Euskal Autonomia Erkidegoan egiten diren zenbateko txikiko ahozko epaiketetan kontsumitzaileen eskubideak eta interesak defendatzea.
- Kontsumitzaileen multzoari zuzendutako orientazio juridiko orokorrak.
- Bertan behera uzteko akzioak.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:
- Aholkulari juridiko profesionalen fakturak.
- Adituen azterlanak edo txostenak.
- Aholkularitza juridikoko funtzioak betetzen dituzten langileak. Erakunde bakoitzeko 3 pertsona gehienez.
- Bertan behera uzteko akzioetatik eratorritako bestelako gastuak.
3. lerroa. Kontsumo-proiektuak: 24.000 euro (18.000 euro 2017. urtean eta 6.000 euro 2018. urtean).
Euskal Autonomia Erkidegoan egindako eta ondoko jarduera hauetako bat barne hartu ahalko duten proiektuak:
- Kontsumitzaileak sentikortzeko eta informatzeko ekintzak.
- Inkestak, ondasunen eta zerbitzuen kalitateari buruzko alderaketa-analisiak.
- Kontsumoari buruzko azterketak eta ikerketak gauzatzea.
- Enpresek Euskadiko Kontsumoko Arbitraje Batzordearekin bat egin dezaten bultzatzeko jarduerak.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:
- Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntzak xede dituen jardueren gauzatze osotik edo partzialetik eratorritako gastuak, onuradunak azpikontratatutako hirugarrenek gauzatutakoak barne.
4. lerroa. Teknologia berrikuntzako proiektuak: 36.000 euro (27.000 euro 2017. urtean eta 9.000 euro 2018. urtean).
Webguneak garatu, hobetu eta modernizatzeko proiektuak, online erreklamazio eta kontsula zerbitzuak eta bestelako zerbitzu interesgarri berriak inplementatzeko. Eskatzaile bakoitzeko, proiektu bakarra onartuko da.
Diru-laguntza jaso dezaketen gastuak:
- Diruz lagundu ahal izango dira diru-laguntzak xede dituen berrikuntza proiektutik eratorritako gastuak.
Diru-laguntzen lerro bakoitza finantzatzeko baliabide ekonomikoei dagokienez, aurreikusitako haietako baten kreditua amaitu ezean, geldikina beste lerroan aurreikusitako laguntzei erantzuteko erabili ahal izango da.
Erakunde onuradunek gehienez jaso ahal izango dituzten kopuruak hauek izango dira:
- Kontsumitzaileekiko arreta (1. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 110.000 eurokoa gehienez.
- Laguntza juridikoa (2. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 50.000 eurokoa gehienez.
- Kontsumo-proiektuak (3. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 10.000 eurokoa gehienez.
- Teknologia berrikuntzako proiektuak (4. lerroa): Aurkeztutako eta onartutako aurrekontuaren % 100, 15.000 eurokoa gehienez.
Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:
- Diruz lagundu daitezkeen kontzeptu guztietarako emandako zenbatekoaren %75, aldeko ebazpena hartzen den unean.
- Gainerako %25, gastua justifikatu ondoren.
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
- Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Emandako diru-laguntza justifikatzeko, onuradunak, 2018ko martxoaren 31 baino lehen, agiriak aurkeztu beharko ditu eskuratutako laguntza-lerro bakoitzeko.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Errekerimendua
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Arrate Mtz. de Guereñu Ortuoste
Tel.: 945-06 21 69
E-mail: a-mtzguer@kontsumobide.eus