Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza-ekoizpenak II (2017).

[Dantza-ekoizpenak II]

Deskribapena


Xedea

2017an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Modalitatea: Dantza-ekoizpenak II.

Aurrekontuko zuzkidura

200.000

Prestazio ekonomikoa

  • Modalitate honetan onuradun bati eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 35.000 eurokoa izango da.
  • Modalitate honetan aurreikusitako gastu publikoa gehienez ere gastu guztien % 80 izango da.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.1) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko %50ekoa, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
  • Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.

  • "Minimis" motako diru-laguntzei buruzko adierazpena

Betekizun orokorrak

  • Modalitate honen bitartez, diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren dantza alorreko sorkuntza eta ekoizpen proiektuak. Proiektuek hurrengo ezaugarri hauetako bat edo gehiago izango dute:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0095007

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera (pertsona fisikoak besterik ez)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2018ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk