BEINT 2017: Nazioartekotzeko beka-programa.
[Beint 2017]
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Ranking_provisional_Behin_behineko_sailkapena__2017.pdf (PDF , 99.68 KB)
BEINT2017-KULTURA_PROBA-A_EREDUA.pdf (PDF , 334.88 KB)
BEINT2017-PROBA_NAZIOARTEKOA_euskara_B2.pdf (PDF , 154.21 KB)
BEINT2017-KULTURA_AZTERKETAKO_ERANTZUN_ZUZENAK_PRUEBA_CULTURAL-plantilla respuestas-corregido.pdf (PDF , 31.31 KB)
Behin-behineko_onartuak-Admitidos provisionales.pdf (PDF , 154.32 KB)
Programa honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.
- Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteak.
-
Onuradun izateko baldintzak
Informazio xehatua
Administrazio-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eskaerak egiteko epea irekitzen den unea baino gutxienez 12 hilabete lehenagotik. Hala eta guztiz ere, Erkidegotik kanpo ikasketak egin izanagatik antzinatasun-baldintza hori behin-behinekoz betetzen ez duten eskatzaileak onartuko dira.
Goi-mailako graduko unibertsitate-titulazioa izatea deialdi bakoitzaren hautaketa-prozesua amaitu baino lehen; hau da, Nazioartekotze arloan eskumena duen Zuzendaritzako titularrak lehen faseko onuradunen eta ordezkoen ebazpena eman baino lehen. Atzerriko unibertsitateetan edo pribatuetan lortutako unibertsitate-tituluak onartuko dira, betiere administrazio eskudunak homologatutakoak badira. Gradu hauek lehenetsiko dira eta balioztatuko dira bereziki: Ekonomia, Enpresen Zuzendaritza eta Administrazioa, Zuzenbide Ekonomikoa eta Ingeniaritzako edozein.
Eskabidea aurkezteko epea irekitzen den urteko urtarrilaren 1ean 30 urte bete gabe izatea.
B2 mailako ingeles-maila izatea, dagokion hitzezko eta idatzizko probekin egiaztatu beharko dena.
Bekaren epealdian normaltasunez jardutea galarazten duen edo eguneroko bizitzaren jarduerak mugatzen dituen mugapen fisiko edo psikikorik ez izatea, beka onartzen den unean.
Antzeko prestakuntza-helburuak dituen eta unibertsitate-tituludunei zuzendua dagoen beste beka bat jaso ez izana, atzerriko nazioarteko enpresa edo erakundeetan 6 hilabete edo gehiagoko egonaldia ahalbidetu badu. Zehazki, bateraezina da beka horien onuradun izatea lehenago hauetako bat jaso bada: Global Training bekak, ICEXen edo beste administrazio autonomiko batzuen bekak, Merkataritza Ganberen bekak, EBko Merkataritza sustatzeko Erakundeen bekak edo antzeko beste erakundeen bekak.
Aurrekontua:
Lehen faseak 135.000 euroko aurrekontua izango du gehienez 2017ko ekitaldian.
- A eta B modalitateetarako hiru milioi hirurehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hamasei euro (3.347.716 euro) zuzenduko dira guztira, honela banaturik:
- 2017ko ekitaldia: 1.422.716 euro.
- 2018ko ekitaldia: 1.250.000 euro.
- 2019ko ekitaldia: 675.000 euro
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ekaera epea
Ebazpen hau 2017ko otsailaren 11ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2017ko martxoaren 15ean amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
BEINT 2017 izapidetze telematikoa
BEINT 2017 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.
Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Urriaren 1eko 39/2015 Legea, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena (V. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
2017ko BEINT laguntzarako kontsultak:
Harremanetarako telefonoa:
ARABA:
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 52
E-mail: nazioartekotze-araba@euskadi.eus
GIPUZKOA:
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 022557
E-mail: nazioartekotze-gipuzkoa@euskadi.eus
BIZKAIA:
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 4031479
E-mail: nazioartekotze-bizkaia@euskadi.eus
GOBIERNO VASCO – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81/46/76
E-mail: becas-internacional@euskadi.eus
APLIKAZIO INFORMATIKOARI BURUZKO KONTSULTA TEKNIKOAK
Tel.: 012 / 945 018000
E-mail: ejie-industria@ejie.eus
Aurrez aurreko harremana:
EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAD
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz