Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten, 2016-2017 ikasturtean helbidearen arabera dagokien ikastetxe publikoan edo, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak espresuki aginduta, ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu batean eskolatuta dauden eta ohiko eskola-garraioa erabili ezin duten ikasleentzat.

[TRANSP-ESCOLAR NEE]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

LABURPENA
Xedea

Eskola-garraiorako banakako diru-laguntzak ezgaitasun fisikoa, psikikoa edo sentsoriala duten, 2016-2017 ikasturtean helbidearen arabera dagokien ikastetxe publikoan edo, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak espresuki aginduta, ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu batean eskolatuta dauden eta ohiko eskola-garraioa erabili ezin duten ikasleentzat.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • 2016-2017 ikasturtean helbidearen arabera dagokion ikastetxe publikoan edo, ikastetxe publiko horrek ikaslearen premia bereziei behar bezalako erantzuna emateko ingurunea eta espezializatutako pertsonala ez baditu, Hezkuntza Lurralde Ordezkaritzak espresuki aginduta ikastetxe publiko edo itunpeko ikastetxe pribatu batean matrikultatuta egotea
    • 2016ko abenduaren 31n 21 urte beteak ez izatea
    • Lurralde mailako organo eskudunak emandako desgaitasun-ziurtagiria aurkeztea; desgaitasun mota eta maila adierazi beharko ditu
    • Tokian-tokiko berritzeguneko hezkuntza-premia berezietarako aholkularitzaren balorazioaren arabera ohiko eskola-garraioa erabili ezin izatea
    • Dohainikako edo erakunde publiko edo pribatuek guztiz diruz lagundutako garraioa izateko aukerarik ez izatea
Betekizunak eta merezimenduak
  • Bateraezinak dira agindu honetan arautzen diren diru-laguntzak eta beste erakunde publiko edo pribatu batzuek helburu berarekin eman ditzaketen beste batzuk.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Aurrekontuko zuzkidura
2.449.500 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Diru-laguntza interesdunari ikasten duen ikastetxearen bidez egingo zaizkion aldez aurreko bi ordainketetan emango da: lehen ordainketa, guztizko zenbatekoaren % 65 hilabeteko epean, 10.a) artikuluan xedatutakoaren arabera diru-laguntza onartu eta hurrengo egunetik hasita, eta, bigarren ordainketa, guztizko zenbatekoaren beste % 35a ikasturtea bukatu aurretik.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean, agindu hau EHAAn argitara eman eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
0173103