Praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kulturagune independienteei zuzendutako diru-laguntzak (SORGUNE 2016). Biurteko modalitatea.

[SORGUNE BIURTE]

Deskribapena


Xedea

Kulturagune independienteek aurkezten dituzten jarduera-proiektuei diru-laguntzak emateko arauak ezartzea eta deialdia egitea. Programa espezifikoak antolatuz eta horretarako diru-hornidura, azpiegitura eta egitura egokiak erabiliz, hainbat prozesuri (ekoizpena, prestakuntza edo kulturaren edo artearen alorreko eskuhartzea) ekiteko espazio, baliabide eta lankidetzarako laguntza eskaini behar dizkiete pertsonei zein kolektibo sortzaileei, betiere orientabidetzat hartuta adierazpen artistikoen berrikuntza, talentuak hautematea eta bultzatzea eta partekatutako kudeaketa erabiltzea.

Jarduera-proiektu horiek kultura- edo sormen-sektore bati lotuak izan beharko dute (ikusizko arteak, zinema eta ikus-entzunezkoak, dantza, literatura, musika, antzerkia, zirkua, magia, bertsolaritza eta abar).

Aurrekontuko zuzkidura

560.000
Prestazio ekonomikoa

Diru-laguntzak aurkeztutako proiektu edo jarduera bakoitzaren aurrekontu garbiaren (zergak kenduta) % 70era iritsi daitezke, gehienez.

Proiektu bakoitzari emandako diru-laguntzaren gehienezko zenbatekoa 120.000 eurokoa izango da.

Ordainketa-modua:

Diru-laguntzaren %50 esleipen-ebazpena eman ondoren eta handik hamabost egun balioduneko epea igaro ondoren ordainduko da, berariaz uko egiten ez bazaio.

Diru-laguntzaren beste % 45, betiere, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, lehenengo ordainketan emandako diruari dagozkion gastuak (% 50) horrela justifikatu ondoren:

  • 2016. urtean lagundutako jarduerari buruzko txosten zehatza, exekuzioa, betetze-maila eta ebaluazioa azaltzen dituena.
  • 2016. urtean diruz lagundutako jardueraren behin betiko exekuzio-aurrekontua (gastuak eta diru-sarrerak), ahalik eta zehatzena, zinpeko aitorpen bidez, eskaerarekin onartutako aurrekontuaren formularioaren arabera.
  • Diruz lagundutako programa edo jarduera gauzatzeak sorturiko gastuak justifikatzen duten dokumentu guztien zerrenda, euskadi.eus gunean ezarritako ereduaren arabera.
  • Emandako diru-laguntzaren adinako gastuak, gutxienez, justifikatzen dituzten egiaztagiri eta fakturak.

Gainerako %5a, lagundutako jarduera bukatu eta hiru hilabeteko epean eta, betiere, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera eta martxoaren 31 baino lehen, diru-laguntza osoa 16. artikuluan zehaztutako eran justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Betekizunak

    • Dagokien jarduera egiteko gaitasuna eta egokitasuna egiaztatzea. Horretarako, gutxienez, sorkuntza, ekoizpen edo erakusketarako gune egokiak izan beharko ditu, bai eta jarduerak egiteko behar diren baliabide teknikoak ere.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko higiezinak izatea.
    • Higiezina sormen-gune moduan kudeatzeko eta ustiatzeko eskubidea eskatzailearena izatea.
    • Agindu honetako 1.3 ezarritakoa betetzen duten sorkuntzako kulturaguneak kudeatzeko edo ustiatzeko titulartasuna izatea.

    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea, sormen-gunean egin beharreko jarduera nagusien epigrafean.
    • Agindu honen ondorioetarako, honako hauek ez dira sormen-kulturagunetzat joko eta, hortaz, ezingo dute diru-laguntzarik jaso:

    • Ezingo dituzte deialdi honetako diru-laguntzak jaso:

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Agindu honetako diru-laguntzak emateko ebazpenak sei hileko epean jakinaraziko dira, Agindua argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Lehen Justifikazioa


    Justifikazioa