Espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak
[RIS3_Euskadi_2016]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da espezializazio adimenduneko RIS3 Euskadi estrategiako biozientziak-osasuna lehentasunari lotutako ikerketa- eta garapen-proiektuetarako diru-laguntzen deialdia egitea eta diru-laguntza horiek ematea, publikotasun-, gardentasun-, lehia-, objektibotasun- eta berdintasun-printzipioen eta diskriminaziorik ezeko printzipioaren arabera.
Deialdi honen bidez, RIS3 estrategiaren garapenerako lehentasunezko arlo hauen barruan dauden proiektuak finantzatuko dira (biozientziak-osasuna atalean):
a) Medikuntza pertsonalizatua
b) Gaixotasun arraroak
c) Osasun digitala eta gailu medikoak
d) Datuen analisi aurreratua
Deialdi honek, era berean, ikuspegi traslazionalarekiko ikerketa sustatu nahi du, Euskadiko osasun-sistema eta beste eragile batzuk inplikatuta, eta, beraz, proiektuak finantzatuko ditu honako modalitateetariko batean:
a) Osasun arloko funtsezko ikerketa proiektuak, hainbat erakunderen artean lankidetzan eginak.
b) Osasun arloko garapen teknologikorako proiektuak.
Aurrekontuko zuzkidura
1.410.000 eurosUrte bat eta hiru urte arteko denbora-tartean gauzatu ahal izango dira ikerketa-proiektuak. Hala ere, deialdi honetako laguntzak urtekoak izango dira eta 2016an egindako jarduerei baino ez zaizkie emango
Balorazio Batzordeak laguntzen zenbatekoa ezarriko du, honako hauek kontuan hartuta: pareka egindako ebaluazioan lortutako puntuazioa, dauden baliabide ekonomikoak, eta proiektu bakoitzean aurkeztutako aurrekontua eta aurrekontu hori lortu nahi diren helburuetara egokitzen den.
Laguntzak ordainduko dira 2016an (justifikaziorako adierazitako egunera arte) gauzatutako jardueren justifikazioa ematean.
BALORAZIO BATZORDEA OSATZEN DUTEN KIDEEN IZENAK
a) Presidentea: María Aguirre Rueda andrea, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko zuzendaria.
b) Bokalak:
- Miren Dorronsoro Iraeta andrea, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria. Ordezkoa: Jon Zuazagoitia Nubla jauna.
- Ignacio Jesús Berraondo Zabalegui jauna, Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko zuzendaria. Ordezkoa: Sebastian Martin Moreno jauna.
- Antonio Arraiza Armendariz jauna, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua erakunde publikoko Laguntza Sanitarioko zuzendaria. Ordezkoa: Carlos Sola Sarabia jauna.
c) Idazkaria: Ainhoa Jausoro Zubiaga andrea, Osasun Saileko I+G laguntzen teknikari arduraduna.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarea (ZTBES) osatzen duten eragile zientifiko-teknologikoak izan daitezke agindu honetako laguntzen onuradun, baldin eta, laguntzen eskabidea aurkezteko egunean, horretarako akreditatuta badaude ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuan, haren xedapen iragankorretan edo hura ordezkatzen duen araudian ezarritakoarekin bat etorriz (109/2015 Dekretuaren bidez, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen da).
Eragileak, onuradun izateko, ZTBESan akreditatuta egon beharko dira agindu honetako laguntzen eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 11.1 artikuluan eskatzen denarekin bat etorriz, eragileek, onuradun izateko, agindu honetan ezarritako laguntzak ematea dakarren jarduera egin beharko dute, edo laguntza horiek ematea legitimatzen duen egoeran egon beharko dute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza
Telefonoa: 945 019193
Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1040201Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinaraziko da; horretarako epea, gehienez ere, bost hilabetekoa izango da, agindu hau argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita. Epe hori igaro ondoren ebazpenik argitaratu ez bada, eragile eskatzaileek euren eskabidea ezetsitzat jo dezakete, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea