2016rako Proiektuetarako Laguntzetarako Deialdia
[Pro-2016]
- Erakundea:
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da garapenerako lankidetza-proiektuetarako 2016ko diru-laguntzen deialdia egitea; uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatzen duen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak (Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena) arautzen ditu laguntza horiek.
Aurrekontuko zuzkidura
30.000.000,00 eurosNori dago zuzenduta
- Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
- Proiektuaren helburua egiaztatzeko estatutuetan | Helburua
- Irabazteko asmorik ez edukitzea egiaztatezeko | Irabazteko asmorik ez edukitzea
- EAEko egoitza nagusia edo ordezkaritza egaiaztatzeko | EAEn egoitza nagusia edo ordezkaritza iraunkorra edukitzea.
- Ez zigortzea | Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Partzuergoaren hitzarmena egiatatzeko | Patzuergoa badago
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak
-
Proiektuen baldintzak egiaztatzeko | Proiektuen baldintzak
K1 eta K2 (K1 motakoak direnean)
- Dagokion aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea (6.1 a) art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Finantziazioaren %20 gutxienez EAEaren Administrazio Orokorraren laguntzaz apartekoa izan behar du (6.1 b) art.) eta 19. art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Gehieneko iraupena: 24 hilabete, beste 24 hilabetez luzatu ahal izango delarik (6.1 c) art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Diru-laguntza: gehienez 600.000€ (6.1 d) art.). Osatu informazioa eskaeran eta aurrekontuan, ereduaren* arabera.
- Tokiko erakunde baten bitartez egitea (6.1 e) art.), salbu eta herri pobretuetako jendeari zuzendutako prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuen kasuan, baldin eta proiektu horiek osorik Euskadin egiten badira (12.1 art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Lehentasunezko sektore batean kokatua egotea. Osatu informazioa eskaeran.
- Bidezkoak eta koherenteak (6.2 a) eta b) art.).
- Adierazle ebaluagarriak edukitzea (6.2 c) art.). Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
- Bideragarriak eta iraunkorrak (6.2 d) eta 6.2 e) art.).
- Genero-ikuspegia kontuan hartzen duten, tokiko gaitasunak indartzen dituzten, xede diren pertsonen parte-hartzea bermatzen duten, giza eskubideen kontra egiten ez duten, ekologia-arloan iraunkorrak diren proiektuak (6.2 f), 6.2 g), 6.2 h), 6.2 i), 6.2 j) art.). Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
- Gutxieneko puntuazioa: 50 puntu (6.2 m) art.).
- Aurrekontu-eskakizunei loturiko egiaztagiriak:
i.Pro forma fakturak eta balioespenak egiaztatzeko dokumentuak (22.3 b) art.).
ii.Tokiko langileen soldatak egiaztatzeko agiriak (8.1 d) art.).
iii.Atzerriratutako langileei buruzko azalpen memoria (8.1 e) art.).
iv.Errotazio-fondoari buruzko azalpen memoria (8.1 h) art.).
v.Ordainagirien erabileraren azalpen memoria (22.3 d). art.).
Erantsi informazioa dagozkien eranskinetan (Pro forma fakturei eta balioespenei buruzko eranskina, Batez besteko soldataren egiaztagiriari buruzko eranskina; Atzerriratutako langileei buruzko memoriaren eranskina, Ordainagirien erabileraren azalpen memoriaren eranskina).
K3 eta K2 (K3 motakoak direnean)
- Dagokion aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea (17.1 a) art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Finantziazioaren %20 gutxienez EAEaren Administrazio Orokorraren laguntzaz apartekoa izan behar du (19. art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Gehieneko iraupena: 24 hilabete. Gutxieneko iraupena: 3 hilabete (17.1 d) art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Diru-laguntza: gehienez 600.000€ (2016ko maiatzaren 25eko Ebazpenaren 3. art.). Osatu informazioa eskaeran eta aurrekontuan, ereduaren* arabera.
- Lehentasunezko sektore batean kokatua egotea. Osatu informazioa eskaeran.
- Talde hartzaileetan eragin praktikoa eta ebaluatzeko modukoa izatea (17.1 b) art.).
- Talde hartzaile gisa edozein talde izan daiteke baina beren ahalmen biderkatzailea dela-eta zenbait talde lehenetsiko dira (17.1 c) art.).
- Lehenetsitako gaiak (17.1 f) art.).
- Bideragarriak (17.1 g) art.).
- Lehenetsitako prozeduren bitartez (17.2 art.).
- Gutxieneko puntuazioa: 50 puntu (6.2 m) art.).
- Aurrekontu-eskakizunei loturiko egiaztagiriak:
i.Pro forma fakturak eta balioespenak egiaztatzeko dokumentuak (22.3 b) art.).
ii.Kontrataturiko langileen soldatak egiaztatzeko agiriak (18.4 b) art.).
iii.Boluntarioen kostua egiaztatzeko agiriak (18.6 c) art.).
iv.Ordainagirien erabileraren azalpen memoria (22.3 d). art.).
Erantsi informazioa dagozkien eranskinetan (Pro forma fakturei eta balioespenei buruzko eranskina, Ordainagirien erabileraren azalpen memoriaren eranskina).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia
Kontaktu-informazioa
Garapenerako Lankidetzraen Euskal Agentzia
Nafarroa,2, 01007 Vitoria-Gasteiz
Tfno: 945018087; Fax: 945017808
Ordutegia: Astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00etara
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gutxi gorabehera 4 hilabetetan
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak