2016an ikus-entzunezko, arte eszenikoetako eta musikako merkatu eta azoka profesionaletan parte hartzeko diru-laguntza deialdia
[nazioarteko azokak]
Etxepare Euskal Institutua
Musika, arte eszeniko eta ikus‑entzunezko sektoreetako profesionalei, 2016. urtean euskararen eremu geografikotik kanpoko merkatu, azoka edo gertaera profesionaletan parte hartzeko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
-
Bizilekua hemen izatea:
Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.
Oharra: Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.
Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeak, hots, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Oharra: Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, akreditazio dokumentazioa aurkeztu behar dituzu.
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
-
Persona juridiko pribatua
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
-
Sozietate-egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea
Zabaldu nahi den obraren edo lanaren komunikazio-hitza euskara denean, sozietate-egoitza edo helbidea euskararen eremu geografikoan duten pertsona fisiko edo juridiko pribatuak ere aurkeztu ahal izango dira.
Ondokoa joko da euskararen eremu geografikotzat: Euskal Autonomia Erkidegoa, Nafarroako Foru Komunitatea, eta Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeak, hots, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa.
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Akreditazio dokumentazioa aurkeztu beharrezkoa izango da:
-
Nafarroako Foru Komunitatean
-
Frantziar Pirineo Atlantikoen departamentuko euskal lurraldeetan (Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoan), zerga betebeharrak betetzen ba dituzu.
-
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
-
Dagokion ekitaldi fiskalean, eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan, jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Deialdi honetarako gehienezko zenbateko orokorra eta modalitate bakoitzari dagokion zenbatekoa honakoa izango da:
- Ikus-entzunezkoetarako, 45.000 euro
- Musikarako, 10.000 euro
- Arte eszenikoetarako, 10.000 euro
Zein gastu laguntzen dira diruz?
- Merkatuetan akreditatzeko edo instalatzeko gastuak, joan-etorriak, ostatua eta dietak.
- Ez dira emanaldi edo kontzertuak lagunduko deialdi honetan.
Gehienezko dirulaguntza
a.- Arte eszeniko eta musika modalitateak:
- 5.000 km-tik harago egitekoak diren azokak, 1.000 euro
- 1.200 km-tik 5.000 km artean egitekoak diren azokak, 800 euro
- Gehienez ere 1.200 km-tara egitekoak diren azokak, 500 euro
b.- Ikus-entzunezkoen modalitatea:
- Gehienezko diru-laguntza honakoa izango da azokako, 1.000 euro
Modalitatea edozein izanik ere, eskatzaile batek azoka guztietarako jasotako diru-laguntzen batura ez da inoiz 2.250 euro baino handiagoa izango.
Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.
Jasotako diru-laguntzaren justifikazioa egiteko bi hilabeteko epea izango da, jarduera bukatutzat ematen den egunetik hasita. Jarduera abenduan bada, 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen. Justifikazioa egiteko honako agiriak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (71. artikuluan)
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa ekarpena
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrzioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Alexander Aginagalde a-aginagaldelopez@etxepare.eus
Jendeaurreko arreta:
- Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua, Andre zigarrogileen plaza 1, Tabakalera, 20012 Donostia - San Sebastián.
- Harrera ordutegia: 10:00-14:00
Telefono bidezko arreta:
- Teléfono: 943 023406
- Ordutegia: 10:00-14:00