% 25eko udal-finantziazioa edo handiagoa finantziazioa duten musika-ikastegiei pribatuentzako diru-laguntzak (2016)
[MUSIKA-FINAN]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Diru-laguntzen deialdia egitea urriaren 27ko 289/1992 Dekretuak araututako musika-eskolentzat, hain zuzen ere titularitate pribatua dutenentzat, eta ikastegi baimenduentzat, 2016ko ekitaldi ekonomikoko langile-gastuak finantzatze aldera.
Aurrekontuko zuzkidura
1.745.544,00 (euro)- Lehen ordainketa, laguntzaren %10,25, 15. artikuluaren 1. paragrafoan ezarritako epea amaitu ondoren, baldin eta onuradunak espresuki diru-laguntzari uko egiten ez badio epe horretan.
- Bigarren ordainketa, alegia, diru-laguntzaren gastu osoa justifikatu osteko ordainketari dagokiona, 2017an egingo da, hurrengo artikuluan xedatutakoaren arabera.
Nori dago zuzenduta
- 3. artikuluan adierazitako ikastegietako bat izatea. Egiaztapen hori ofizioz egingo da.
- Zerga betebeharrak betetzen direla
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera. -
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta 6 hilabeteren buruan eman eta jakinaraziko da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak