Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak - MET 2016

[MET 2016]

Deskribapena


Xedea

Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.



Aurrekontuko zuzkidura

698.190,96 €

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagundu daitezkeen jardunak

Eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:

  1. Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.
    1. IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko.
    2. Turismo ostatuko establezimenduetan haririk gabeko konektibitatea zabaldu edo hobetzearekin lotutako inbertsioak.
    3. Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta jarduera indibidualak zein kolektiboak burutzea (azken kasu horretan gutxienez turismoko azpisektore ezberdinetako hiru enpresaren artean), hain justu ere turismo-produktu eta/edo -zerbitzu berriak sortzea dakartenak; guztiak ere, jadanik merkatuan direnekiko ezberdinak eta/edo osagarriak.
  2. Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.
    • Turismo ostatuko establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, gutxienez 60.000 euroko inbertsioa badute onartuta.
    • Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko.
  3. Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.
  4. Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.

a), b), c) eta d) atalak baztertzaileak dira euren artean, hau da, deialdi berean establezimendu bakoitzak horietako bakoitzean aurreikusitako diru-laguntzak baino ezingo ditu eskatu.

Diru-laguntza taula

MET 2016 Programako diru-laguntza taula (PDF, 39 KB)

Ebaluazio batzordea

Batzorde bat eratuko da dirulaguntzari buruzko Aginduko 11. artikuluan aipatutako lehenespen-irizpideen arabera eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, eta batzordeak dagozkion ebazpenak bidaliko dizkio Turismo zuzendariari, hala dagokionean laguntzen zenbatekoa adieraziz.

Batzordeak honako kide hauek izango ditu:

  • Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.
  • Batzorkidea-idazkaia: Ana Sarriegui Fortun; ordezkoa: Jon Zalakain Hernández.
  • Batzorkideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezkoa: David Garcia de Domingo. Eider Albizu Zenikazelaia; ordezkoa: Idurre Ostoloza Gárate



 

Nori dago zuzenduta


Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:

  1. Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
    1. Turismo-alojamenduko enpresak.
    2. Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
    3. Bidaia-agentziak.
    4. Turismo-garraioko enpresak.
    5. Turismo aktiboko enpresak.
    6. Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
    7. Turismo-giden enpresak.
  2. Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko 6.d) artikuluan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.

Betekizunak

  • Aurkeztu beharrezko dokumentuak | Dirulaguntzen baldintzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


 

Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

 

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego, 2

Tlf.: 945 01 70 55

e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

 

BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 94 403 14 81

e-posta: g-ibarzabal@euskadi.eus

 

GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 64

e-posta: m-etxebeste@euskadi.eus

 

Beste kontsultak:

Turismo Zuzendaritza

Donostia – San Sebastian 1

01010 VITORIA-GASTEIZ

Tlf.: 945 01 99 27 – 945 01 99 87

e-posta: publituris@euskadi.eus eta Sarriegui@euskadi.eus

 

ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA

Samaniego 2

Tlf.: 945 01 70 55

e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus

Kodea

1010203

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko maiatzaren 13an amaituko da, 12:00etan.

Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.

Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta programa honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez bakarrik egingo dira, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren (2012ko martxoaren 9ko 50. zk. EHAA) eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (Platea) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren arabera.

"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimaki elektronikoa, behar den bezala, bete eta bidali behar ditu eta, beste dokumentazioarekin batera, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan

 


Zerbitzu elektronikorako sarbidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk