Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak - MET 2016
[MET 2016]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik eta/edo hainbat enpresaren arteko lankidetzatik eta baterako ekimenetik sortu badira, hori guztia gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasunaren irizpideak kontuan izanik.
Aurrekontuko zuzkidura
698.190,96 €Prestazio ekonomikoa
Diruz lagundu daitezkeen jardunak
Eskabideak aurkezteko datan jadanik egindako diren inbertsioak finantzatzera bideratuko dira, hain zuzen ere, honako mota honetako inbertsioak:
- Ekimen berritzaileak turismoaren sektorean.
- IKT) Informazio eta komunikazioko teknologietan oinarritutako soluzioak ezartzea, bai negozioaren kudeaketa eta eragingarritasuna hobetzeko, bai Web 2.0 teknologia erabiliz turismo-produktuak eta/edo -zerbitzuak sustatu, jakinarazi eta merkaturatzeko.
- Turismo ostatuko establezimenduetan haririk gabeko konektibitatea zabaldu edo hobetzearekin lotutako inbertsioak.
- Turismo-negozio eredu berriak sortzea, eta jarduera indibidualak zein kolektiboak burutzea (azken kasu horretan gutxienez turismoko azpisektore ezberdinetako hiru enpresaren artean), hain justu ere turismo-produktu eta/edo -zerbitzu berriak sortzea dakartenak; guztiak ere, jadanik merkatuan direnekiko ezberdinak eta/edo osagarriak.
- Turismo-eskaintzaren modernizazioa, lehiakorragoa izan dadin.
- Turismo ostatuko establezimenduetan sailkapena igotzeko egindako inbertsioek, gutxienez 60.000 euroko inbertsioa badute onartuta.
- Inbertsioak tabernetan, jatetxeetan, kafetegietan eta antzeko establezimenduetan, honako hau egiteko.
- Turismo-establezimenduak indarreko irisgarritasun-araudira egokitzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan dauden eta turismo-sektorean lan egiten duten enpresetan eta establezimenduetan kalitate-kudeaketako eta ingurumen-kudeaketako sistema egiaztagarriak ezartzea.
a), b), c) eta d) atalak baztertzaileak dira euren artean, hau da, deialdi berean establezimendu bakoitzak horietako bakoitzean aurreikusitako diru-laguntzak baino ezingo ditu eskatu.
Diru-laguntza taula
MET 2016 Programako diru-laguntza taula (PDF, 39 KB)
Ebaluazio batzordea
Batzorde bat eratuko da dirulaguntzari buruzko Aginduko 11. artikuluan aipatutako lehenespen-irizpideen arabera eskabideen ebaluazio bateratua egiteko, eta batzordeak dagozkion ebazpenak bidaliko dizkio Turismo zuzendariari, hala dagokionean laguntzen zenbatekoa adieraziz.
Batzordeak honako kide hauek izango ditu:
- Lehendakaria: Carlos Izaguirre San Emeterio; ordezkoa: M.ª Teresa Lezana Pérez.
- Batzorkidea-idazkaia: Ana Sarriegui Fortun; ordezkoa: Jon Zalakain Hernández.
- Batzorkideak: Gema Etxenike Jauregibeitia; ordezkoa: David Garcia de Domingo. Eider Albizu Zenikazelaia; ordezkoa: Idurre Ostoloza Gárate

Nori dago zuzenduta
Agindu honetan bildutako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte:
- Pertsona fisikoek, sozietate zibilek eta enpresek (mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainek), betiere Euskal Autonomia Erkidegoan jardueran aritzeko eskatzen diren legezko baldintzak betetzen badituzte; jarduerek honako tipologia hauetako batean kokatuta egon beharko dute:
- Turismo-alojamenduko enpresak.
- Jatetxeak, tabernak, kafetegiak eta antzeko establezimenduak.
- Bidaia-agentziak.
- Turismo-garraioko enpresak.
- Turismo aktiboko enpresak.
- Kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak.
- Turismo-giden enpresak.
- Era berean, Espainiako Turismoko Kalitatearen Q marka lortzeko eta/edo berritzeko 6.d) artikuluan aurreikusitako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte, aurreko tipologiez gain, upategiek, sagardotegiek eta txakolin-upategiek, baldin eta aurreko atalean bildutako betekizunak betetzen badituzte eta bisitagarriak baldin badira.
Betekizunak
-
Aurkeztu beharrezko dokumentuak | Dirulaguntzen baldintzak
- Honako hau izango du eskaerak:
- Enpresaren datu orokorrak, bere dimentsioari buruzkoak barne (sexuaren arabera banandutako enplegu-datuak, negozio-bolumena eta urteko balantze orokorra eskaeraren ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n).
- Proiektua aztertzeko beharrezkoa den informazioa (egindako inbertsioaren memoria eta deskribapena).
- Ebaluazio-irizpideak ponderatzeko beharrezkoa den informazioa.
- Fakturen eta ordainketen koadroa, bertan, ordenatuta, erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta egoitza soziala, faktura egin den data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa gabe) eta ordain¬keta-data adieraziz.
- Eskabide horretan jasota agertzen den informazioaren egiazkotasunari buruzko erantzukizun-adierazpena. Aipatutako informazioa honako hau da:
- Erakunde edo pertsona eskatzaileak agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
- Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak (minimis izaerakoak), laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
- Enpresa eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena.
- Dirua itzultzeko edo zehapena ezartzeko prozeduretan sartuta dagoela edo ez dagoela edo amaitu dituela adierazten duen aitorpena.
- Aitorpena, erakunde eskatzaileak ez duela armarik ekoizten, ez merkaturatzen ez eta finan¬tzatzen ere adierazten duena, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean zehaztutakoa betez.
- Ostalaritza-establezimenduen aitorpena, legeriak eskatzen dituen kartelak jendeak ikusteko moduan jarrita dituela adierazten duena (erreklamazio-orriak daudela adierazten duen kartela eta prezio-zerrenda eguneratua).
- Aitorpena, honako hau adierazten duena: ordezkatzen duen pertsona edo erakundea ez dutela oso arau-hauste larri batengatik zehatu, eta langileen estatutuko edo hitzarmen aplikagarriko berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik administrazio-ebazpenaren edo epai judizial irmo baten bitartez kondenatu ez dutela; emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 24.2 artikuluaren indarrez diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradun izateko debekurik jaso ez duela; eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako maiatzaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzen duela, bertan konpromisoa hartuz 4/2005 Legeak Administrazioarekin kontratatzen, hitzarmena egiten edo haren laguntzak jasotzen dituenei ezarritakoa betebeharrak bere gain hartuko dituela.
- Eskabideek datorren dokumentazioren digitalizatutako kopiarekiko fitxategiak gehituko dituzte:
- Oinarrizko dokumentazioa:
- Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskalaren Txartela eta eraketa-eskritura salbu eta eska¬tzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada; kasu horretan, aipatutako dokumentazioa baimendutako ziurtagirian bertan inplizituki jasota dago.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria.
- Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak. Fakturetan nahasteko aukerarik gabe zehaztuko dira zein diren laguntza-eskaeraren helburu diren elementuak eta lanak. Hala ez bada, ez dira kontuan izango. .
- Turismo-ostatuko establezimenduetan hari gabeko konektibitatea hobetzeko laguntzen eskaera 6.a.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz egin duten enpresek hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Enpresa hornitzailearen txostena, lana egin ostean establezimenduko hari gabeko sareak guztira zenbateko estaldura-ehuneko izango duen gutxi gorabehera zehaztuta.
- Sarearen ziurtagiria egiaztatzen duten agiriak (6.a.2.2.b artikuluan ezarritako baldintza teknologiko guztiak betetzen dituela ziurtatzeko txostenak).
- Interneten sartzeko linearen operadorearen faktura, eskaera aurkeztu aurreko azken fakturazio-aldiari dagokiona; kontratatutako banda-zabalera eta teknologia zehaztuko ditu horrek, 6.a.2.2.e artikuluan ezarritako «Interneteko sarbide-linea»ren baldintza betetzen duela egiaztatu ahal izateko. Interneteko sarbide-linea ez badago diruz lagun daitekeen aurrekontuan jasota baino ez dituzte agiri horiek aurkeztu beharko.
- Baldin eta Interneteko sarbide-linea berria edo oraingo sarbidearen ahalmena hobetzea kontratatzea jasota badago diruz lagun daitekeen aurrekontuan, hornitzaileak emandako faktura aurkeztu beharra egongo da, diruz lagun daitezkeen gainerako gastuentzat bezala.
- Proiektu bateratu bat egin duten enpresek behar bezala formalizatutako dokumentu bat aurkeztu beharko dute, eta bertan adieraziko da parte-hartzaile horiek aurkeztu den proiektua gauzatzeko egin duten lankidetza-akordioa, baita proiektu osoaren aurrekontu xehatua eta alderdi bakoitzak aurrekontuari dagokionez duen parte-hartzea, eskabidean betetako informaziora ego¬kitu beharko dena.
- Hala badagokio, negozioaren familia-oinordetza egiaztatzen duen dokumentazioa edoTurismoko establezimendua kokaturik dagoen Lurralde Historikoko Merkataritza Ganberaren ziurtagiria; enpresa eskualdatzeko programaren baten barruan titularitatea aldatu duela egiaztatu beharko du horrek (6.b artikulua).
- Publikoari irekitako beren jabetzako establezimenduak indarrean dagoen irisgarritasun-araudira egokitzeko laguntza eskatzen duten enpresek establezimendu horietan turismo-jarduera 2000ko abenduaren 11 baino lehenagotik garatzen dela egiaztatu beharko dute, baita eskudun langile teknikoak sinatutako agiria, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzen duena ere. Agiri hori ez da beharrezkoa izango obrarik ez dakarren ekipamendua eskuratzeko eta/edo ezartzeko kasuetan.
- Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) txostena, baldin eta laguntza-eskaera bada eraikin osoa turismo-jarduerarako hartzen duten establezimenduetan instalazioak, irisgarritasuna eta/ edo eraginkortasun energetikoa modernizatzeko eta hobetzeko lanak egiteko. Txosten hori ez da beharrezko izango diru-laguntza altzariak eskuratzeko edo obrarik behar ez duten laguntza teknikoak lortzeko eskatzen bada.
- ISO araudiaren araberako, EMAS, edo Karbono-aztarna eta Energia Ikuskaritza Integralaren ziurtagiria/egiaztapena lortu edo berritu nahi dutenek, bete izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozia¬leko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu nahi izanez gero, informazio hori jakinarazi beharko da, «Hirugarrenaren Alta Erregistroa» kanal telematikoaren bitartez aurkeztuz, Ogasun eta Finantza Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (www.ogasun-ejgv.euskadi.net)».
- Dokumentazio osagarria:
- Hala badagokio, memoria gehigarria edo/eta eskabidean jasotakoaren osagarria den informazioa eta dokumentazioa (ez ordezkatzailea), proiektuaren ulermena hobetzen duena. Azalpen-memoria xehatua, hau da, gauzatzeko laguntza eskatzen den proiektuei buruzko informazio garrantzitsua, ezinbestean laburbildu beharko da horretarako eskabide-orrietan aurreikusitako ataletan.
- Hala badagokio, eskabidea aurkeztu den urtearen aurreko bi urteetako abenduaren 31ko TC2, baita aurreko hilabetekoa ere, edo dokumentazio baliokidea.
- Hala badagokio, negozioaren familia-oinordetza egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, EAEko turismoko enpresa-elkarte bateko edota xedetzat bere eragin-eremuaren turismo-garapena duen erakunde publiko-pribatu bateko kidea dela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
- Hala badagokio, turismo-sektorerako kalitatearen kudeaketaren ziurtagiriak (ISO 9001, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak); edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiriak (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001).
- Hala badagokio, enpresaren prestakuntza-plana, edo langileek prestakuntza-ikastaroak egin dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, irisgarritasun unibertsala egiaztatzen duen ziurtagiria (UNE 170001-1 araua).
- Turismoko establezimendua kokaturik dagoen lurralde historikoko Merkataritza Ganberaren ziurtagiria, 7.2.a) artikuluan enpresa-eskualdaketarako aipatutako «Berriz Enpresa» programari atxikita egonez gero
Eskabidean jasotako datuak egiaztatzeko edozein momentutan eska litezke.
Enpresa eskatzaileak erantzukizun-adierazpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zehapenak eta zehapen penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zehapen-araubideari jarraituz.
Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan turismo arloan eskumena duen Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Eskatzaileak dokumentazio hori dagoeneko aurkeztu baldin badu, eskabidean adierazi beharko du zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu zuen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.
- Erakundeek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar da
- 2015ko abuztuaren 11tik ondoren laguntza-eskaeraren aurkezpenera arte bukatutako eta justifikatutako proiektuen inbertsioak onartuko dira, Agindu honen 13.1 artikuluan ezarritako epearen barruan.
- Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.
- Nolanahi ere, inbertsio onargarri gisa inbertsio horren balio garbia zenbatuko da, halakotzat hartuz Balio Erantsiaren Zerga kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa
- 6 artikuluko “b” azpiparagrafoan aurreikusitako laguntzak lortu nahi dituzten enpresek egiaztatu beharko dute establezimenduek laguntza-eskaeraren xede den jardueran gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna dutela laguntza-eskaera egin zen egunean. Aldi horretan familia-oinordetzagatik egindako titulartasun-aldaketak onartuko dira (odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 4. mailara arte). enpresa-eskualdaketarako «Berriz Enpresa» programari heldutako eskualdaketak ere onartuko dira (www.berrizenpresa.com); aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako Turismoaren arloko eskudun sailak garatu du Euskadiko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberekin lankidetzan. Erakunde publikoek zein pribatuek enpresak eskualdatzeko garatutako beste programa batean jasotakoak ere onartuko dira, halaber.
- Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energiaren-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.
- Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak, altzariek eta tresneriak berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez 3 urte, fakturazio dataz geroztik, eman beharko dituzte jardunean.
- Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere 3 urteko aldian.
- Agindu honen babesean, diru-laguntza ematen den harigabeko konexio zerbitzua doako eran eskaini beharko da 3 urtetan, gutxienez, instalazioaren eguna kontatzen hasita.
- Informatika-ekipamendua, laguntzaren xede den ekimena garatzeko beharrezkoa denean bakarrik lagunduko da diruz, eta hori justifikatu egin beharko da.
- Ez dute laguntzarik jasoko diruz laguntzeko jardunari zuzenean lotuta ez dauden gastu-kontzeptuek, eta inola ere honako kasu hauek:
- Lurren, eraikinen, lokalen eta garraio-elementuen erosketa.
- Enpresaren gastu korronteak, baita sukalde- eta jantoki-gastuak ere (baxera, mahai-tresnak, beirateria eta lanabes txikiak).
- Aseguruak, administrazio-baimenengatiko, lizentziengatiko edo antzekoengatiko tasak, edozein zerga edo tributuren ordainketa.
- Konektibitate-gastuak, 6.a.2.1.b) artikuluan aipatutakoak izan ezik.
- Weh orrien eta sare sozialen erregistro gastuak, mantenimendua eta alokairua
- Leasing edo renting eragiten bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- EJIE: ejie-industria@ejie.eus
Beste kontsulta motak:
- Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
- Beharreko dokumentazioa
- Teletramitazio prozedura
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego, 2
Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus
BIZKAIAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
General Concha, 23
48010 Bilbao
Tlf. 94 403 14 81
e-posta: g-ibarzabal@euskadi.eus
GIPUZKOAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
Tlf. 943 02 25 64
e-posta: m-etxebeste@euskadi.eus
Beste kontsultak:
Turismo Zuzendaritza
Donostia – San Sebastian 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
Tlf.: 945 01 99 27 – 945 01 99 87
e-posta: publituris@euskadi.eus eta Sarriegui@euskadi.eus
ARABAKO LURRALDE ORDEZKARITZA
Samaniego 2
Tlf.: 945 01 70 55
e-posta: gema-etxenike@euskadi.eus
Kodea
1010203Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016eko maiatzaren 13an amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskabideak, errekerimenduak, jakinarazpenak eta programa honetan inplikatutako gainerako kudeaketak bitarteko elektronikoen bitartez bakarrik egingo dira, Administrazio Elektronikoaren otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren (2012ko martxoaren 9ko 50. zk. EHAA) eta E-Administraziorako Plataforma Teknologikoa (Platea) onartzen duen Informatika eta Telekomunikazioetako zuzendariaren 2006ko otsailaren 9ko Ebazpenaren arabera.
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimaki elektronikoa, behar den bezala, bete eta bidali behar ditu eta, beste dokumentazioarekin batera, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Zerbitzu elektronikorako sarbidea
Dokumentazio orokorra
-
Aurkeztu beharrezko dokumentuak | Dirulaguntzen baldintzak
- Honako hau izango du eskaerak:
- Enpresaren datu orokorrak, bere dimentsioari buruzkoak barne (sexuaren arabera banandutako enplegu-datuak, negozio-bolumena eta urteko balantze orokorra eskaeraren ekitaldiaren aurreko ekitaldiko abenduaren 31n).
- Proiektua aztertzeko beharrezkoa den informazioa (egindako inbertsioaren memoria eta deskribapena).
- Ebaluazio-irizpideak ponderatzeko beharrezkoa den informazioa.
- Fakturen eta ordainketen koadroa, bertan, ordenatuta, erakunde edo enpresa hornitzailearen IFZ eta egoitza soziala, faktura egin den data, kontzeptua eta zenbatekoa (BEZa gabe) eta ordain¬keta-data adieraziz.
- Eskabide horretan jasota agertzen den informazioaren egiazkotasunari buruzko erantzukizun-adierazpena. Aipatutako informazioa honako hau da:
- Erakunde edo pertsona eskatzaileak agindu honetan eskatzen diren baldintzak betetzen dituela.
- Proiektu bererako beste erakunde publiko edo pribatuen aldetik jasotako laguntzak.
- Azken hiru ekitaldietan enpresak jasotako laguntzak (minimis izaerakoak), laguntza eskatu den urtea azken urtearen erreferentziatzat hartuta.
- Enpresa eskatzailea zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela adierazten duena.
- Dirua itzultzeko edo zehapena ezartzeko prozeduretan sartuta dagoela edo ez dagoela edo amaitu dituela adierazten duen aitorpena.
- Aitorpena, erakunde eskatzaileak ez duela armarik ekoizten, ez merkaturatzen ez eta finan¬tzatzen ere adierazten duena, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunaren abenduaren 28ko 14/2007 Legean zehaztutakoa betez.
- Ostalaritza-establezimenduen aitorpena, legeriak eskatzen dituen kartelak jendeak ikusteko moduan jarrita dituela adierazten duena (erreklamazio-orriak daudela adierazten duen kartela eta prezio-zerrenda eguneratua).
- Aitorpena, honako hau adierazten duena: ordezkatzen duen pertsona edo erakundea ez dutela oso arau-hauste larri batengatik zehatu, eta langileen estatutuko edo hitzarmen aplikagarriko berdintasunari buruzko betebeharrak ez betetzeagatik administrazio-ebazpenaren edo epai judizial irmo baten bitartez kondenatu ez dutela; emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 24.2 artikuluaren indarrez diru-laguntza eta laguntza publikoen onuradun izateko debekurik jaso ez duela; eta emakumeen eta gizonen berdintasunerako maiatzaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzen duela, bertan konpromisoa hartuz 4/2005 Legeak Administrazioarekin kontratatzen, hitzarmena egiten edo haren laguntzak jasotzen dituenei ezarritakoa betebeharrak bere gain hartuko dituela.
- Eskabideek datorren dokumentazioren digitalizatutako kopiarekiko fitxategiak gehituko dituzte:
- Oinarrizko dokumentazioa:
- Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskalaren Txartela eta eraketa-eskritura salbu eta eska¬tzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada; kasu horretan, aipatutako dokumentazioa baimendutako ziurtagirian bertan inplizituki jasota dago.
- Pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, salbu eta eskatzailea «enpresaren/erakundearen» ziurtagiri batekin identifikatzen bada.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako altak eta bajak egiaztatzeko agiria.
- Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen behin betiko fakturak. Fakturetan nahasteko aukerarik gabe zehaztuko dira zein diren laguntza-eskaeraren helburu diren elementuak eta lanak. Hala ez bada, ez dira kontuan izango. .
- Turismo-ostatuko establezimenduetan hari gabeko konektibitatea hobetzeko laguntzen eskaera 6.a.2 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz egin duten enpresek hauek aurkeztu beharko dituzte:
- Enpresa hornitzailearen txostena, lana egin ostean establezimenduko hari gabeko sareak guztira zenbateko estaldura-ehuneko izango duen gutxi gorabehera zehaztuta.
- Sarearen ziurtagiria egiaztatzen duten agiriak (6.a.2.2.b artikuluan ezarritako baldintza teknologiko guztiak betetzen dituela ziurtatzeko txostenak).
- Interneten sartzeko linearen operadorearen faktura, eskaera aurkeztu aurreko azken fakturazio-aldiari dagokiona; kontratatutako banda-zabalera eta teknologia zehaztuko ditu horrek, 6.a.2.2.e artikuluan ezarritako «Interneteko sarbide-linea»ren baldintza betetzen duela egiaztatu ahal izateko. Interneteko sarbide-linea ez badago diruz lagun daitekeen aurrekontuan jasota baino ez dituzte agiri horiek aurkeztu beharko.
- Baldin eta Interneteko sarbide-linea berria edo oraingo sarbidearen ahalmena hobetzea kontratatzea jasota badago diruz lagun daitekeen aurrekontuan, hornitzaileak emandako faktura aurkeztu beharra egongo da, diruz lagun daitezkeen gainerako gastuentzat bezala.
- Proiektu bateratu bat egin duten enpresek behar bezala formalizatutako dokumentu bat aurkeztu beharko dute, eta bertan adieraziko da parte-hartzaile horiek aurkeztu den proiektua gauzatzeko egin duten lankidetza-akordioa, baita proiektu osoaren aurrekontu xehatua eta alderdi bakoitzak aurrekontuari dagokionez duen parte-hartzea, eskabidean betetako informaziora ego¬kitu beharko dena.
- Hala badagokio, negozioaren familia-oinordetza egiaztatzen duen dokumentazioa edoTurismoko establezimendua kokaturik dagoen Lurralde Historikoko Merkataritza Ganberaren ziurtagiria; enpresa eskualdatzeko programaren baten barruan titularitatea aldatu duela egiaztatu beharko du horrek (6.b artikulua).
- Publikoari irekitako beren jabetzako establezimenduak indarrean dagoen irisgarritasun-araudira egokitzeko laguntza eskatzen duten enpresek establezimendu horietan turismo-jarduera 2000ko abenduaren 11 baino lehenagotik garatzen dela egiaztatu beharko dute, baita eskudun langile teknikoak sinatutako agiria, Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko araudia betetzen dela ziurtatzen duena ere. Agiri hori ez da beharrezkoa izango obrarik ez dakarren ekipamendua eskuratzeko eta/edo ezartzeko kasuetan.
- Eraikinen Azterketa Teknikoaren (EAT) txostena, baldin eta laguntza-eskaera bada eraikin osoa turismo-jarduerarako hartzen duten establezimenduetan instalazioak, irisgarritasuna eta/ edo eraginkortasun energetikoa modernizatzeko eta hobetzeko lanak egiteko. Txosten hori ez da beharrezko izango diru-laguntza altzariak eskuratzeko edo obrarik behar ez duten laguntza teknikoak lortzeko eskatzen bada.
- ISO araudiaren araberako, EMAS, edo Karbono-aztarna eta Energia Ikuskaritza Integralaren ziurtagiria/egiaztapena lortu edo berritu nahi dutenek, bete izana egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko dute.
- Diru-laguntza kobratzeko, eta pertsona edo erakunde onuradunaren bankuko edo izen sozia¬leko datuak aurretik eman ez badira edo aldatu nahi izanez gero, informazio hori jakinarazi beharko da, «Hirugarrenaren Alta Erregistroa» kanal telematikoaren bitartez aurkeztuz, Ogasun eta Finantza Sailak ezarritako ereduaren eta prozeduraren arabera (www.ogasun-ejgv.euskadi.net)».
- Dokumentazio osagarria:
- Hala badagokio, memoria gehigarria edo/eta eskabidean jasotakoaren osagarria den informazioa eta dokumentazioa (ez ordezkatzailea), proiektuaren ulermena hobetzen duena. Azalpen-memoria xehatua, hau da, gauzatzeko laguntza eskatzen den proiektuei buruzko informazio garrantzitsua, ezinbestean laburbildu beharko da horretarako eskabide-orrietan aurreikusitako ataletan.
- Hala badagokio, eskabidea aurkeztu den urtearen aurreko bi urteetako abenduaren 31ko TC2, baita aurreko hilabetekoa ere, edo dokumentazio baliokidea.
- Hala badagokio, negozioaren familia-oinordetza egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, EAEko turismoko enpresa-elkarte bateko edota xedetzat bere eragin-eremuaren turismo-garapena duen erakunde publiko-pribatu bateko kidea dela egiaztatzen duen agiri eguneratua.
- Hala badagokio, turismo-sektorerako kalitatearen kudeaketaren ziurtagiriak (ISO 9001, Euskalit Bikaintasunerako Euskal Fundazioak administratutako EFQM errekonozimenduak); edo ingurumen-kudeaketako ziurtagiriak (EMAS, Europar Batasuneko Etiketa Ekologikoa, Ekoscan eta ISO 14001).
- Hala badagokio, enpresaren prestakuntza-plana, edo langileek prestakuntza-ikastaroak egin dituztela egiaztatzen duen dokumentazioa.
- Hala badagokio, irisgarritasun unibertsala egiaztatzen duen ziurtagiria (UNE 170001-1 araua).
- Turismoko establezimendua kokaturik dagoen lurralde historikoko Merkataritza Ganberaren ziurtagiria, 7.2.a) artikuluan enpresa-eskualdaketarako aipatutako «Berriz Enpresa» programari atxikita egonez gero
Eskabidean jasotako datuak egiaztatzeko edozein momentutan eska litezke.
Enpresa eskatzaileak erantzukizun-adierazpenean gezurrezko daturen bat jartzen badu, administrazio-zehapenak eta zehapen penalak ezarri ahal izango zaizkio, indarrean dagoen zehapen-araubideari jarraituz.
Dagoeneko Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan turismo arloan eskumena duen Sailaren eskura dauden indarreko dokumentuak ez dira nahitaez aurkeztu beharko. Eskatzaileak dokumentazio hori dagoeneko aurkeztu baldin badu, eskabidean adierazi beharko du zer egunetan eta zer organo edo bulegotan aurkeztu zuen, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) idatz-zatian ezarritako baldintzei jarraiki.
- Erakundeek jarduera egikaritzen egon beharko dute eskaria egiten duten unean, Euskal Autonomia Erkidegoan
- Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar da
- 2015ko abuztuaren 11tik ondoren laguntza-eskaeraren aurkezpenera arte bukatutako eta justifikatutako proiektuen inbertsioak onartuko dira, Agindu honen 13.1 artikuluan ezarritako epearen barruan.
- Eskaera bakarra aurkeztu ahal izango da establezimendu eta deialdi bakoitzeko.
- Nolanahi ere, inbertsio onargarri gisa inbertsio horren balio garbia zenbatuko da, halakotzat hartuz Balio Erantsiaren Zerga kendu ondoren fakturatutako zenbatekoa
- 6 artikuluko “b” azpiparagrafoan aurreikusitako laguntzak lortu nahi dituzten enpresek egiaztatu beharko dute establezimenduek laguntza-eskaeraren xede den jardueran gutxienez ere 3 urteko antzinatasuna dutela laguntza-eskaera egin zen egunean. Aldi horretan familia-oinordetzagatik egindako titulartasun-aldaketak onartuko dira (odolkidetasun edo ezkontza-ahaidetasuneko 4. mailara arte). enpresa-eskualdaketarako «Berriz Enpresa» programari heldutako eskualdaketak ere onartuko dira (www.berrizenpresa.com); aipatutako programa Eusko Jaurlaritzako Turismoaren arloko eskudun sailak garatu du Euskadiko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberekin lankidetzan. Erakunde publikoek zein pribatuek enpresak eskualdatzeko garatutako beste programa batean jasotakoak ere onartuko dira, halaber.
- Instalazio elektrikoak, argiztapena, isolamendua eta girotzea, ur sanitarioaren eta energiaren kontsumoak, eta energia-etiketatzeari lotutako etxetresna elektrikoen eskuraketa xede dituzten edo horiei lotuta dauden inbertsioak, energiaren-eraginkortasunaren irizpideak kontuan izanik egin beharko dira, eta etxetresna elektrikoen kasuan zorrotzenak izan beharko dute. Era berean, eta hala dagokionean, ingurumen-inpaktuak saihesteko edo gutxitzeko beharrezkoak diren neurriak hartzeko ahalegina egingo da.
- Diru-laguntzaren xede den ekipamenduak, altzariek eta tresneriak berriak izan beharko dute, enpresaren/establezimenduaren aktibora bildu beharko dira eta enpresan gutxienez 3 urte, fakturazio dataz geroztik, eman beharko dituzte jardunean.
- Diruz lagundutako webguneek eguneratuta egon beharko dute gutxienez ere 3 urteko aldian.
- Agindu honen babesean, diru-laguntza ematen den harigabeko konexio zerbitzua doako eran eskaini beharko da 3 urtetan, gutxienez, instalazioaren eguna kontatzen hasita.
- Informatika-ekipamendua, laguntzaren xede den ekimena garatzeko beharrezkoa denean bakarrik lagunduko da diruz, eta hori justifikatu egin beharko da.
- Ez dute laguntzarik jasoko diruz laguntzeko jardunari zuzenean lotuta ez dauden gastu-kontzeptuek, eta inola ere honako kasu hauek:
- Lurren, eraikinen, lokalen eta garraio-elementuen erosketa.
- Enpresaren gastu korronteak, baita sukalde- eta jantoki-gastuak ere (baxera, mahai-tresnak, beirateria eta lanabes txikiak).
- Aseguruak, administrazio-baimenengatiko, lizentziengatiko edo antzekoengatiko tasak, edozein zerga edo tributuren ordainketa.
- Konektibitate-gastuak, 6.a.2.1.b) artikuluan aipatutakoak izan ezik.
- Weh orrien eta sare sozialen erregistro gastuak, mantenimendua eta alokairua
- Leasing edo renting eragiten bidez lortutako aktiboak ezta enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu dituenak ere
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- Identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- Dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete, deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu Nire Kudeaketak-en dagoen inprimakia
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Beste tramite batzuk
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatu ahal izateko, bete ezazu Nire Kudeaketaren dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Dokumentazioa aurkezteko edo zuzentzeko, bete ezazu Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu behar duzu.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean atzera egiteko, Nire Kudeaketaken dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Ez da dokumentaziorik behar izapide honetarako.
Espedientean uko egiteko, kanal elektronikoaren bidez, Nire kudeaketak-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko bidez identifikatu behar duzu.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak