Ikus-entzunezkoen garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak: sortze-dokumentalak (2016)

[Ikus-entzunezkoa - Dokumentalak]

Deskribapena


Xedea

2016ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

180.000
Prestazio ekonomikoa

1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira ehun eta laurogei mila (180.000,00) eurokoa da.

2.- Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurogei mila (60.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan.

3.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:

  • Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
  • Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.

Goian aipatutako ondorioetarako, produktorearen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta dokumentala ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

4.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.

Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.

Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.

Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.

Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 24. Artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.

Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:

  • Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
  • Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren %50.

Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, dokumentala ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.

5.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte dokumentalaren kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 49.b artikuluan ezarritako betebeharra ere, dokumentalaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Filmaren kostua aitortzea eta ekoizlearen inbertsioa arautzen duen abenduaren 18ko ECD/2784/2015 Aginduaren 2. artikuluan aurreikusten den eran dira film luzearen ekoizpen-kostuak diruz laguntzeko modukoak.

Ordainketa-modua:

Zuzendaritza kudeatzaileak Ogasuna eta Finantzak Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:

a) Laguntza emateko unean lehenengo %15 ordainduko da.

b) %50, proiektuaren behin betiko agiriak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean, beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

c) %15, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera.

d) Gainerako kopurua (%20), justifikazio osoa jasotzean eta beti 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua

    Pertsona juridiko pribatuak:

    • jarduera ekonomikoren bat egiten du
    • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
    • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

    Pertsona juridiko pribatu independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Proiektuaren deskribapena | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
    • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0246102

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Proiektuaren behin betiko agiriak


    Filmatzen amaitu denaren komunikazioa.


    Justifikazio osoa