2016ko bigarren seihilekoan kongresu eta bilera zientifikoak antolatzeko laguntzak.
[IKERBILERAK-2SEMESTRE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen helburua da diru-laguntzak arautzea eta dei egitea, ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilera presentzialak antolatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan, 2016ko bigarren seihilekoan.
Aurrekontuko zuzkidura
250.000 (euro)Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
Lehenengoan, aurretiaz eta kontura ordainduko da, eta emandako laguntzaren % 75 izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainudko da baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
Bigarrenean, 2017. urtean, jarduera bukaktutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betierer hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.
Nori dago zuzenduta
- | Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
- | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak
-
Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Memoria
Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau erantsi beharko da:
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea