Ikus-entzunezkoen garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak: proiektuen garapena (2016)

[Ikus-entzunezkoa - Proiektuen garapena]

Deskribapena


Xedea

2016ko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak

Aurrekontuko zuzkidura

100.000
Prestazio ekonomikoa
  1. Balorazio fasean puntuazio onena jasotzen duten proiektuek diru-laguntza jasoko dute, ondoko puntuetan ezarritako mugak errespetatuta, puntuazio-hurrenkeraren arabera eta modalitateari bideratutako diru-zuzkidura osoa agortu arte.
  2. Laguntzaren kopurua honela kalkulatuko da: lortutako puntuazioaren ehunekoari dagokion eskatutako kopuruaren ehunekoa.
  3. Laguntza jasotzeko, nahitaez lortu behar da puntuazioaren % 50 balorazio-fasean.
  4. Agindu honetan ezarritako irizpideen arabera, proiektu zehatz bati zuzendutako kopuruak ezingo ditu jarraian aipatzen diren mugetako bat bera ere gainditu:
    1. Hogeita hamar mila (30.000,00) euro.
    2. Proiektua garatzeko aurrekontuan dauden gastuen %50 (gastuok ez dute produkzioari dagokion aurrekontu osoaren %20 gaindituko).
  5. Gutxienez, jasotako zenbatekoaren %20 gidoia garatzeko erabiliko da.
  6. Laguntza koprodukzioa egiteko eskatzen bada, eskatzaileak gutxienez %20ko partaidetza izan beharko du ikus-entzunezko produkzioan eta, kasu honetan, Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntza ez da produktore eskatzaileak duen partaidetza errealaren %50 baino gehiago izango.
  7. Beste laguntza publiko batzuk lortzen badira, laguntza guztien zenbatekoak, deialdi honen kargura ematen direnak barne, ezin du izan proiektuaren garapenaren kostuaren %50 baino gehiago.
  8. Produkzio-etxe bakoitzak modalitate honetarako eskabide bat baino gehiago aurkezteko duen aukerari kalterik egin gabe, pertsona onuradun bakoitzeko laguntza bakar bat eman ahal izango da. Hala, bada, balorazio onena lortzen duen eskabideari emango zaio eta gainerakoak ezetsi egingo dira. Hortaz, beste eskatzaileen proiektu batzuei ere laguntzak eman ahal izango zaizkie, nahiz eta proiektuok beste onuradun baten bigarren eskabideak eta hurrengoek baino balorazio baxuagoa lortu duten.
Ordainketa-modua:

Proiektuak garatzeko ematen diren laguntzen ordainketa honela tramitatuko da:

  • Laguntza emateko unean %30 ordainduko da.
  • Gainerako kopurua, justifikazioa jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Pertsona fisiko independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzeko | Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua

    Pertsona juridiko pribatuak:

    • jarduera ekonomikoren bat egiten du
    • gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
    • legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.

    Pertsona juridiko pribatu independenteak

    Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.

    Eskakizunak:
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Erakundea legez eratuta edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
    • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Betekizunak

    • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Proiektuaren deskribapena | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
    • Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Ezin izango dira onuradun izan dena delako enpresak, laguntzaren bat itzultzeko agindua jaso badute, aldez aurretik Europako Batzordeak hala erabaki duelako, laguntza hori legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela iritzita; beste horrenbeste gertatuko da krisian dauden enpresekin ere, hain zuzen ere krisian dauden enpresa ez finantzarioak salbatu eta berregituratzeko estatu-laguntzei jarraibideetan xedatutakoaren arabera (AO, C249, 2014.07.31).

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0276302

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Ebazpena sei hilabeteko epean jakinaraziko zaie banan-banan interesdunei. Horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, denek horren berri izan dezaten.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Proiektuaren justifikazioa