Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak, 2016-2017 ikasturtea.

[GOI-MAILAKO BEKA OROKORRA]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2016/07/13
ESKAERAK EGITEKO EPEA Informazio gehiago

HASIERA -> 2016ko uztailaren 14a

 AMAIERA

 1.- Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2016ko irailaren 30ean bukatuko da.

2.- Eskatzaileek ikasketak Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko ikastegietan egiten baldin dituzte, unibertsitatean edo goi-mailako ikastegian eskabideak aurkezteko epea 2016ko urriaren 15ean bukatuko da.

3.- Ikasleek Euskal Autonomia Erkidegoan ikasketak egin nahi badituzte, eta ikasketa horietarako matrikula-epea irailaren 25a igaro ondoren hasten bada, edo gainerako Estatuan bada, urriaren 10a igaron ondoren, matrikula egunetik zenbatuta, bost asteguneko epea izango dute beka-eskaera egiteko. 2016ko abenduaren 31 igaro ondoren ez da eskabiderik onartu inola ere.

4.– Matrikulatzeko epea 2015eko abenduaren 31ren ondorengoa den ikasketak egiten dituzten eta, arrazoi horrengatik, joan den ikasturtean beka eskatu ezin izan zuten pertsonen kasuan, aurreko puntuetan adierazitako epeen arabera jokatuko da, betiere ikasketa horiek amaitzeko data 2017ko ekainaren 30a baino lehenagokoa bada.

LABURPENA
Xedea

2016-2017 ikasturtean unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitate mailako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2015eko abenduaren 31n.
    • Eskatzaile atzerritarrek, erroldarekin batera, Espainiako nazionalitatea izatea edo Espainian legez bizitzea.
    • Bizikidetza- edo familia-unitateko kideek 2015ean zergak ordaintzeko duten betebeharrari dagokionez,ekonomia-sostengatzaile nagusietako batek behintzat Euskal Autonomia Erkidegoko foru-aldundi batean ordaindu behar ditu zergak.
    • Matrikula egitea eta 2016-2017 ikasturtean 1. artikuluan zehaztatuko ikasketetako bat egitea.
    • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko), ezta lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-ikasketak egiteko ere, bigarren zikloko ikasketak egin ezean, ikasketa horietan aurretiko titulazio horietatik sartzen baita.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Ez jasotzea unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko bekarekin bateraezina den bekarik edo laguntzarik. Informazio xehatua

    1.- Beste erakunde batzuek edo erakunde pribatuek edo publikoek emandako bekak jasotzen baldin badira, aitortu egin behar dira, baldin eta goi mailako ikasketak egiteko edo ikasketei lotutako gastuak ordaintzeko jaso badira (matrikula, garraioa edo egoitza ordaintzeko). Horrela, diru-laguntzen zenbatekoak azalpen horiengatik eskatzaileak ordain beharreko benetako kostua gainditzen ez duela egiaztatuko da.

    Unibertsitate-ikasketak eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko bekak eta master ofiziala egiten ari diren ikertzaileentzako bekak bateraezinak dira, edozein erakundek emanda ere.

    Unibertsitateko edo goi-mailako ikasketak egiteko eskuratutako laguntza guztien zenbatekoak ezingo du gainditu ikasketen kostu erreala.

    2.- Unibertsitateko eta goi-mailako ikasketak egiteko beka bateragarria da EAEko ikastegietara joan behar duten eta mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleentzako garraiorako bekarekin. Nolanahi ere, garraio-laguntza guztien zenbatekoa ezin da izan garraio-gastuaren %100 baino handiagoa. Hala gertatzen bada, laguntza murriztuko da, dagokion gehienezko mugaraino.

  • Deialdiko 30. artikuluan zehazten den dokumentazioa aurkeztea.
  • Ez izatea diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko zehapenik zigor- eta administrazio-arloan, eta ez izatea laguntzak jasotzeko legezko debekurik, ezta sexua bereiztearren eragindakorik ere, betiere otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakume eta Gizonen Berdintasunari buruzkoak, azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
25.780.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:

Beka emateko ebazpena jakinarazi ondoren, beka hilabeteko epe bakar batean ordainduko da, matrikula-osagaia izan ezik. Beka jasoko duten ikasleei dagozkien prezio publikoen ziurtagiria unibertsitateak aurkeztu beharko du, Unibertsitate Zuzendaritzak zenbateko egokiak ordain ditzan. Hori egin eta gero ordainduko da matrikula-osagaia.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskeraren aurkezpena

    Eskabide egiteko sartu "Kanal Presentziala" pestañan. Bertan, hainbat informazio aurkituko duzue, hain zuzen ere: eskabidea egiteko bideak, aplikaziora sarbidea, aurkeztu beharreko dokumentuen zerrenda eta eskabidea aurkezteko tokiak.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
1.- Diru-laguntzak ebazteko prozedura eskaera bakoitzaren berariazko azterketa izango da, eranskin honetan ezarritako irizpideekin alderatuz, laguntza dagokion edo ez dagokion erabakitzeko. Diru-laguntzak emateko prozedura ofizioz hasiko da, deialdi honen bidez. 2.- Unibertsitateetako zuzendariak ebatziko ditu eskaerak sei hileko epean. Epe hori eskaerak egiteko azken epealdia amaitu eta handik sei hilabetetara amaituko da. 3.- Epe hori igarotzen baldin bada, eta eskaeraren ebazpena jasota ez badago, eskaera ukatu duela joko da, azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarenak eta Administrazio Prozedura Erkidearenak, 44.1 artikuluak ezarritako ondorioetarako. Hala eta guztiz ere, geroago, berariaz ebatz daiteke. 4.- Kopuru horiek, dena den, handitu egin ahal izango dira, baldin eta eskatutako laguntzen zenbateko osoa aurrekontua baino txikiagoa bada eta aurrekontu-baliabideak agortu gabe geratzen badira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren honen edo beste laguntza-programa batzuk bete ondoren. Laguntzak ebatzi baino lehenago aldatu beharko dira kopuru horiek. Kopuru horiek aldatu edo deialdi horietarako funtsak agortzen badira, horren berri emango da Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren ebazpen baten bidez. Azken egoera honetan, deialdi honetarako aurrekontu baliabideak agortuz gero, momentu horretatik aurrera ez dira diru-laguntza gehiago emango.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gorako errekurtsoa

    Gorako errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Eredua

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Kodea
1010602