GLOBAL LEHIAN 2016: Nazioartekotze Programa - EAEko enpreseei diru-laguntzak, bakarka nahiz lankidetzan.

[Global Lehian 2016]

Deskribapena


Xedea

  1. EAEko enpresen lehiakortasuna hobetzea, haien lehiakortasuna hobetuz nazioartekotzearen bitartez, bakarka nahiz lankidetzan.
  2. Global Lehian programaren laguntzak itzuli beharrik gabekoa dira eta enpresen nazioartekotzearen heldutasunaren arabera sailkatuko dira, lau etapa bereizten ditugularik:
    • Hastea: Nazioartekotze-plana egitea; ekintza goiztiarrak: bidaiak eta/edo bisitak azoketara, eta agendak egitea. Lankidetza-modalitatean jarduten den enpresen kasuan, aurrez aipatutako kontzeptu horiez gain, diruz lagunduko dira bideragarritasunaren azterketa eta eraketa-gastuak ere.
    • Sendotzea: Merkatu-prospekziorako eta/edo bezero edota hornitzaile potentzialak diren enpresekin harremanak izateko bidaiak, eta bisitak azoketara.; atzerriko bezero eta/edo hornitzaile potentzialak diren enpresei egindako gonbidapenak; kanpoko azoketan parte hartzea; sustapen-materiala; publizitatea; ezarpen-proiektu potentzialen bideragarritasunaren azterketa; esportazio-partzuergoetan funtzionamendu-gastuek ere laguntza jaso ahal izango dute.
    • Kanpo ezarpenak: Eraketa-gastuak; egitura-gastuak; jatorrizko enpresaren eta ezarpenekoaren arteko bidaia-gastuak; ezarpenarekin lotutako sustapen-gastuak.
    • Talentua sustatzea eta baliatzea, eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzea: Erakundeek nazioartekotze-jardueraz arduratuko diren langile espezialistak hartzea diruz lagunduko da; esportazio-partzuergoetan, kudeatzailearen soldataren kostu gordina.
  3. Hasteko, sendotzeko eta kanpo-ezarpenetako etapak, Agindu honetan xedatu den moduan, hurrenez hurrengoak dira oro har; beraz, enpresek edo erakundeek etapa jakin bateko laguntzak eskuratzeko eskubidea izateko, ezinbesteko baldintza izango da aurreko etapa gainditu izana. Talentua sustatzeko eta baliatzeko eta antolaketa merkatu globalaren eskakizunei egokitzeko etapa, aldiz, beste hiru etapetako edozeinekin batera garatzeko aukera dago, aldi berean.

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontuko diru-hornidura:

Itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak, gehieneko muga hauek izango dituzte, ehunekotan eta balio absolutuetan lagundutako gastuaren arabera:

 

Modua

Hastea

Sendotzea

Ezarpena

Talentua sustatzea

Bakarka

40%

20.000,-€

40%

30.000,-€

40%

40.000,-€

50%

20.000,-€

Esportazio konsortzioa

50%

40.000,-€

14.000,-€ / partaideko

 

-

50%

30.000,-€

Salmenta eta sustapen taldea 

50%

40.000,-€

12.000,-€ / partaideko

 

-

 

-

 

 

Nori dago zuzenduta


  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten eta banaka nahiz lankidetzan jarduten duten ETEak.
  • Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Industria Sailburuordetza

    Ebazten duen erakundea

    • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza

    Kontaktu-informazioa


     

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Arabako Ordezkaritza

    01008 Vitoria-Gasteiz

    Tel.: 945 01 70 52

    E-mail: e-araba@euskadi.eus

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko Ordezkaritza

    Gral. Concha, 23

    48010 Bilbao

    Tel.: 94 403 14 79

    E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako Ordezkaritza

    Easo, 10

    20006 Donostia-San Sebastián

    • Tfno.: 943 02 25 57

    E-mail: e-gipuzkoa2@euskadi.eus

    Eusko Jaurlaritza

    Nazioartekotze Zuzendaritza

    Donostia-San Sebastián, 1

    01010 Vitoria-Gasteiz

    Tfnos.: 945 01 99 42/82

    E-mail: comercio-ext@euskadi.eus

    Kodea

    1011303

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabete, programa argitaratu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

    Isilbidearen ondorioak

    Gaitzetsiak