Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako 2016ko diru-laguntzak

[FEMP]

Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

LABURPENA
Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako 2016rako laguntzak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2014ko maiatzaren 15eko Europako Itsas eta Arrantza Funtsari buruzko 508/2014 zenbakiko Erregelamenduan (EB) aurreikusten dira.

Laguntzak 2 eremutan taldekatzen dira:

Arrantza jasangarria

1. Berrikuntza.

2. Aholkularitza-zerbitzuak.

3. Ikerlarien eta arrantzaleen arteko elkarteak.

4. Giza kapitala sustatzea, enplegua sortzea eta elkarrizketa soziala.

5. Arrantzale gazteentzako hasierako laguntza.

6. Arrantza-ontzietan edo banako ekipoetan egindako inbertsioen segurtasuna eta osasuna.

7. Arrantza-jarduerak aldi baterako geldiaraztea.

8. Arrantza-jarduerak behin betiko geldiaraztea.

9. Arrantzak itsas ingurunean duen eragina mugatzea eta arrantza espezieen babesera mugatzea.

10. Itsasoko baliabide biologikoen kontserbazioarekin lotutako berrikuntza.

11. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak. Itsasoko hondakinen bilketa.

12. Itsas ekosistemak eta biodibertsitatea babestea eta berreskuratzea, eta arrantza-jarduera jasangarrien esparruko konpentsazio-erregimenak.

13. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Ontziko inbertsioak, kontu-ikuskapenak eta azterketa energetikoak.

14. Eraginkortasun energetikoa eta klima-aldaketa arintzea. Motorrak ordeztea edo modernizatzea.

15. Balio erantsia, produktuen kalitatea eta nahi gabe hartutako harrapakinen erabilera.

16. Arrantza-portuak, ontziratze-tokiak, lonjak eta ainguralekuak.

Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak

1. Ekoizpen- eta merkaturatze-planak eta -neurriak.

2. Merkaturatze-neurriak.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako 2016ko diru-laguntzen onuradunak Informazio xehatua

    Laguntzen onuradunak izango dira, laguntza motaren arabera, diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak kontratatzen, finantzatzen edo egiten dituzten pertsona fisiko eta juridikoak, ondasun-erkidegoak, arrantzako elkarte profesionalak, arrantza sektorearen ekoizle-elkarteak, arrantzaleen kofradiak eta horien federazioak eta erakunde zientifiko eta teknikoak.

    Eskakizunak:
    • Diruz lagun daitezkeen gastuak eta inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan edo oinarri-portua Euskal Autonomia Erkidegoan duten arrantza-ontzietan egin behar dira.
    • Pertsona fisikoen kasuan, eskabidea egiteko orduan horiek Euskal Autonomia Erkidegoan izan beharko dute administrazio-egoitza, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik eta eten barik, laguntza bakoitzaren lerroan zehazten dena salbu.
    • Pertsona juridikoen kasuan, horien egoitza sozialak EAEren esparru-eremuan egon beharko du.
    • Diruz lagun daitezkeen inbertsioak eta gastuak eskaera aurkeztu ondoren egin beharko dira. Ikuskatu beharrekoa Euskal Autonomia Erkidegoaren barruan ez dagoenean, onartutako Sailkapen Sozietate batek egindako txostena onartuko da aldez aurreko aktatzat.
    • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izan behar dituzte.
    • Inbertsioek ez dituzte ingurumenean aldaketa negatibo esanguratsurik eragin beharko.
    • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
    • Eskabidean jakinaraztea ea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta haren erakunde autonomiadunek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasiera eman zaion edozein itzulketa- edo zehapen-prozeduratan sartuta dauden ala ez.
    • EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo diru-laguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, eta, gainera, gaineratutako zor, interes eta gastu guztiak estaliko dituen bermea eratu bada.
    • Ez dute izan behar diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barnean izanik, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat.
    • Konkurtso-deklaraziorik ez eskatzea, edozein prozeduratan ez jotzea, hartzekodunen konkurtsoan deklaratuta ez egotea (hark eraginkortasuna hitzarmen bidez bereganatu duenean salbu), epailearen esku-hartzearen menpe ez egotea edo Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera desgaituta ez egotea, hartzekodunen konkurtsoa sailkatzeko epaian finkatutako desgaitze-aldi hori oraindik amaitu gabe egonik.
    • Administrazioarekin hitzartutako edozein kontratu ebazpen irmo bidez ez eragin izana.
    • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen ordezkaritza legala dutenak Kargu Publikodunen Jokabide Kodea eta Haien Interes Gatazkak Arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean zehaztutako egoeretan ez egotea edo Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautetsiak ez izatea, horietan zehaztutako terminoetan.
    • Egoitza fiskala paradisu fiskaltzat hartutako lurralde edo herrialde batean ez izatea.
    • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. ataletan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4. artikuluan xedatutakoari jarraiki, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
Aurrekontuko zuzkidura
7.000.000 €
Prestazio ekonomikoa

Laguntza-programa horretarako guztira 7.000.000 euro bideratu dira. Funts horietatik 4.760.000 euro Europako Itsas eta Arrantza Funtsari dagozkio eta 2.240.000 euro Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrari. Era berean, 4.600.000 euro 2016ko ekitaldiko ordainketa-kreditu dira; 1.200.000 euro 2017ko ekitaldiko konpromiso-kreditu, eta 1.200.000 euro 2018ko ekitaldiko konpromiso-kreditu.

Deitzen duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
  • Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza
Finantzatzen duen erakundea
  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

    Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza-sektorerako 2016rako laguntzen eskaerak kanal presentzialaren bidez tramitatzen dira. Eskabidea eta berarekin aurkeztu behar den dokumentazio guztia ikusteko, eskubian dagoen "Kanal Presentziala" ikonoa sakatu behar da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
  • Dokumentazioa ekarpena

    Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea

    Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Dokumentazioa zuzentzea

    Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Epea luzatzea

    Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Atzera egitea

    Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.

    Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.

    Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Uko egitea

    Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?

    Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.

    Zer gertatzen da nire eskubideekin?

    Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak

    Informazio gehigarriaAdministrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Gehitu informazioa

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Errekerimendua

    Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.

    Agiri hauek aurkez ditzakezu:

    • Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
    • Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
    Aurkeztu beharreko dokumentuak
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Eskabidea aurkeztu eta sei hilabete igaro aurretik eman eta jakinarazi behar da.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • Hilabete.
      Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

    Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Berrikusteko errekurtso berezia

    Zer egintzen aurka jartzen da?

    Erreklamazio ekonomiko-administratiboen ebazpen irmoen aurka, hauetako egoeraren bat gertatzen denean:

    1. Espedientean sartutako dokumentuen eraginez, egitezko errakuntza gertatzea ebazpena ematerakoan.
    2. Gaia ebazteko funtsezko balioa duten agiriak agertzea, eta, agiri horiek, ebazpena eman ondoren agertu arren, agerian uztea errakuntza dagoela errekurritutako ebazpenean.
    3. Ebazpenean funtsezko eragina izatea ebazpenaren aurretik edo ondoren epai irmo baten bidez faltsutzat jotako dokumentu edo lekukotzek.
    4. Prebarikazio, funtzionario-eroskeria, indarkeria, iruzurrezko azpikeria edo bestelako jokabide zigorgarri baten ondorioz ematea ebazpena, eta epai irmo batek hala aitortzea.

    Zer organotan jartzen da?

    Euskadiko Ekonomia Arduralaritzako Epaitegian.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    1. kasuan, lau urte, aurkaratutako ebazpena jakinarazten zaizun egunetik hasita.

    Gainerako kasuetan, epea hiru hilabetekoa izango da, dokumentuak ezagutzen direnetik edo epaia irmo bihurtzen denetik hasita.

    Zer epe dauka Epaitegiak ebazteko?

    Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Arrantza eta Akuikultura Zuzendaritza

Karmele Arbaiza

Telefonoa: 94 4031462

Emaila: k-arbaiza@euskadi.eus

Kodea
0111803