Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako 2016ko ekitaldirako laguntzak onuradun pribatuentzat
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, deialdi hauek egiten dira 2016. urterako: Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako laguntzak (onuradun pribatuak).
Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.
Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:
- Arabako, Bizkaiko y Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.
- Hazi Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.
Maite Peñacoba
Telefonoa: 945 003 240
Posta elektronikoa: mpenacoba@hazi.eus
- Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Arantxa Peña
Telefonoa: 945 016 308
Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus
Euskadiko landaguneetan enpleguari eutsi edo enplegua areagotzen lagunduko duren nekazaritzaz bestelako jarduerak sortu eta garatzeko edozein inbertsioak babesteko
- Nekazaritza sektorearekin zerikusirik izan ez baina sektorea dibertsifikatuko duten jarduerak.
- Mikroenpresa eta enpresa txiki eta ertainak sorrera eta garapena, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien ekoizpenerako, eraldaketarako eta komertzializaziorako erabiltzen ez bada.
- Enplegu sorrera garbia.
- Landa-eremuen garapenerako eta dibertsifikazio ekonomikorako 2016ko ekitaldirako laguntzen onuradunak Informazio xehatua
- Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Enplegu-sorreraren eta jarduera independenteak sortzearen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu batean bizitzea.
- Enpresak krisialdian ez egotea estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
- Elkarteen kasuan, horiek ez egotea Elkartzeko Eskubidea arautzen duen Lege Organikoaren (martxoaren 22ko 1/2002) 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debeku-kausetan. Eta eten ez izana inskribatzeko administrazio-prozedura, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.2 artikuluan ezarritakoa aplikatzeko, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta edukitzea.
- Diru-laguntzak edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen epai irmorik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako Legearen (otsailaren 18ko 4/2005) azken xedapenetatik seigarrenean zehaztutakoarekin bat etorriz.
- Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabe-deklaraziorik eduki ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaikuntzarik jaso ez izana, Konkurtsoari buruzko Legearen (uztailaren 9ko 22/2003) arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaikuntza-aldia amaitu gabe.
- Administrazioarekin egindako edozein kontraturen ebazpen irmorik eragin ez izana.
- Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea ekainaren 26ko 1/2014 Legean (Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituena) ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren Lege Organikoan (ekainaren 19ko 5/1985) araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, horietan ezarritako baldintzetan.
- Zerga-egoitza erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea.
- Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten ala ez administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez.
- Edozein landa-eremutan diruz lagundu daitezkeen jarduketak abiaraztea. Hala ere, dibertsifikazio-jarduerak direnean, jarduketak Euskal Autonomia Erkidegoko edozein eremutan egin ahalko dira, eta pertsona onuradunak alta emanda egon beharko du, betetzen duen nekazaritza-jardueraren arabera, dagokion gizarte-segurantzaren araubidean.
Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 7.000.000 eurokoak dira; horietatik, 2.000.000 euro 2016ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 5.000.000, 2017ko ekitaldirako konpromiso-kredituari, diru-laguntza lerroetan banaturik, era honetan:
Laguntza-lerroa | 2016 | 2017 |
Jarduera ekonomikoa dibertsifikatzeko eta enpresak sortu eta garatzeko laguntzak | 737.500 | 1.247.500 |
Lanpostuak sortzeko laguntzak | 212.500 | 212.500 |
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza