Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak onuradun publikoentzat 2017
Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza Europako arau-esparru berrira egokitzen ari denez (PDR 2015-2020), eta Euskadin landa-garapenaren helburuak lortzeko oinarrizkotzat jotzen diren zenbait lerrori jarraipena ematea ezinbestekoa denez, deialdi hauek egiten dira 2017. urterako: Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzak (onuradun publikoak).
Helburu horiek lortzeko, berebiziko eginkizuna dute HAZI Fundazioaren moduko landa-garapeneko elkarteek, landa-garapeneko jardueretan eragile ekonomiko eta sozialen partaidetzarako eta lankidetzarako tresnak diren aldetik.
Beraz, deialdi horretarako edozein gai argitu behar izanez gero, jarri hauekin harremanetan:
- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera. Elkarte horiek laguntza teknikoa eta administratiboa ematen diote Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzari, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailak elkarte haietako bakoitzarekin sinatuta daukan lankidetza-hitzarmenaren bitartez.
- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Arantxa Peña
Telefonoa: 945 016 308
Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus
- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegituren Sailaren beraren baliabidea den aldetik.
Virginia Andres
Telefonoa: 945 003 240
Posta elektronikoa: vandres@hazi.eus
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatzea eta garatzea hurrengo ekintzen bitartez:
- Landaguneetako biztanleen bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten azpiegiturez hornitzeko.
- Turismoari lotutako kultur ondare eta ondare naturalean inbertitzeko, bai eta erabilera publikoko aisialdi, turismo eta informaziorako azpiegituren proiektuetan inbertitzeko ere.
- Tokiko erakundeak, zuzenean, edo beren erakunde autonomoen edo udal-sozietate publikoen bidez, eta udalaz gaindiko erakunde publikoak.
- Egunean izatea foru-ogasunekiko zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.
- Diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta eta eguneraturik izatea.
- Agindu honetako I. eta II. eranskinetan adierazitako eremuetarako, diruz laguntzeko modukoak izango dira 2016an hasi eta eskabidea aurkeztean amaitu barik dauden proiektuak. Gainera, II. eranskinean adierazitako eremuetarako, diruz laguntzeko modukoak izango dira 2017an hasitako proiektuak ere. Informazio xehatua
Baliabide ekonomiko horiek, guztira, 7.000.000 eurokoak dira; horietatik, 2.000.000 euro 2017ko ekitaldirako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 3.000.000 2018ko ekitaldirako konpromiso-kredituari, diru-laguntza lerroetan banaturik, era honetan:
Jarduerak | 2017 | 2018 | GUZTIRA |
Biztanleen bizi kalitatea hobetzea | 1.800.000 | 2.700.000 | 4.500.000 |
Ondarea - Turismoa | 200.000 | 300.000 | 500.000 |
GUZTIRA | 2.000.000 | 3.000.000 | 5.000.000 |
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
-
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuak sustatu eta garatzeko laguntzen eskabidea
Arinago izapidetu ahal izateko eskaera telematikoki bidaltzea eskatzen dizuegu (eskaera orrian bertan "enviar/bidali" botoia sakatuta). Horretarako komenigarria da Adobe Reader izatea. Honek ez du esan nahi zehaztu den helbidera paperean bidali behar ez duzuenik. Izan ere, beharrezkoa duzue paperean eskaera orria (sinatuta eta zigiluarekin) eta behar diren agiriak bidaltzea, Eusko Jaurlaritzako Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzara.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gehitu informazioa
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Errekerimendua
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa ekarpena
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak
Aurkeztu beharreko dokumentuak
- Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako landa-garapeneko elkarteak, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.
- Eusko Jaurlaritzaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza
Arantxa Peña
Telefonoa: 945 016 308
Posta elektronikoa: a-pena@euskadi.eus
- HAZI Fundazioa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren beraren baliabidea den aldetik.
Virginia Andrés
Teléfono: 945 003 240
E-mail: vandres@hazi.eus