Erakundeen eraketarako edo funtzionamendurako laguntzak.
[erakundeen-eraketa-funtzionamendu]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Modalitate honen xedea da 2016an osasun-espezialitateetako erakunde zientifikoen eraketarako eta funtzionamendurako laguntzak ematea. Erakunde horiek ez dute irabazi-asmorik izan behar eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute egoitza ofiziala; osasun-alorreko profesionalei prestakuntza eta eguneratze tekinikoa eskaini behar diete, edo ikerkuntza sustatu behar dute.
Aurrekontuko zuzkidura
19.852 eurosMuga ---
Emandako diru-laguntzaren ordainketa bi alditan gauzatuko da: zenbatekoaren %50a ordainduko da Erabakiarekin batera. Gainontzeakoaren ordainketa, ikastaroa egin eta Aginduan zehazten den dokumentazioa bidali ondoren.
Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Eskaerarekin joaten den dokumentazioa | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren hiru hilabeteren buruan.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea