Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza konpainiak sendotzea (2016).
[Dantza konpainiak sendotzea ]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2016an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Modalitatea: dantza konpainiak sendotzea.
Aurrekontuko zuzkidura
140.000- Bukaerako diru-laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko,eztamuga orokorrakere.
- Modalitate berean, proiektu bakar bat diruz lagundu ahalko da eskatzaile bakoitzeko.
- Onuradun bakoitzari modalitate honetan eman dakiokeen laguntza handiena ezin da izan 60.000 euro baino handiagoa.
- Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 15.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
- Gainontzeko %50ekoa, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.
Nori dago zuzenduta
- Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea egiaztea
- Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
- Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
- Gutxienez bi pertsonaz osaturiko oinarrizko talde finko bat izatea.
- Jarduera garatzeko espazio fisiko bat izatea: jabetzan, errentan edo lagapen bidez.
-
Dantza jarduera profesionala egin izana 2011. urtetik aurrera bederen, eta urte horretatik 2015. urtera arte, hori barne, 40 emanaldi gutxienez egin izana.
Ondorio horietarako, aipaturiko oinarrizko taldea osatzen duten pertsonen sorkuntza eta ekoizpenari buruzko historiala onartuko da, bai lan horien titular zuzen gisa, bai aurreko egituretako kide gisa; beti ere, Balorazio Batzordearen iritziz titularitate hori behar moduan ziurtatuta geratzen bada.
- Konpainiak garatzen duen jardueran, beste entitate publiko edo pribatu baten aldetik laguntza ekonomikoa izatea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
0094906Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea