Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza-lanen ekoizpena (2016).

[Dantza-lanen ekoizpena]

Deskribapena


Xedea

2016an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Modalitatea: dantza-lanen ekoizpena.

Aurrekontuko zuzkidura

155.000
Prestazio ekonomikoa
  • Bukaerako diru-laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko,eztamuga orokorrakere.
  • Modalitate berean, proiektu bakar bat diruz lagundu ahalko da eskatzaile bakoitzeko.
  • Modalitate honetako onuradun batek ezingo du 28.000 euro baino gehiagoko dirulaguntza­rik jaso.
Ordainketa-modua:
  • Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 15.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko %50ekoa, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Pertsona fisikoaren nortasuna
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Pertsona juridiko pribatuak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Legez eratuta egotea
    • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
    • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
    • Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
    • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
    • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Betekizunak

    • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

    • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

    • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

    • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

    Erakundeak


    Deitzen duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

    Ebazten duen erakundea

    • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

    Kontaktu-informazioa


    Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

    Kodea

    0095006

    Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


    Ebazpena eta errekurtsoak


    Ebazteko epea

    Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.

    Diru-laguntza emateko modua

    Lehiaketa

    Isilbidearen ondorioak

    Ez onartzea

    Ebazpena emana

    Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


    Justifikazioa