BEINT 2016: Nazioartekotzeko beka-programa.
[Beint 2016]
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Behin-behineko onartuen zerrenda eta probetarako deialdia (PDF , 1.72 MB)
Behin-betiko onartuen zerrenda eta probetarako deialdia (PDF , 1.66 MB)
Hizkuntzen_Deialdia_Beint 2016_SARRIKO-ko_apiliaren_23an.pdf (PDF , 1.74 MB)
Programa honen xedea unibertsitateko tituludun gazteak nazioartekotzean trebatzea da. Era horretan, ekonomia irekiaren erronkei eraginkortasun osoz aurre egiteko profesional-taldea izango dute etorkizunean euskal enpresek eta bestelako erakundeek.
- Goi-mailako unibertsitate-titulazioa duten Euskadiko gazteak.
- Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa: | 2016ko Nazioartekotze Beken onuradun izateko baldintzak:
Aurrekontua:
1. Lehen faseak 150.000 euroko aurrekontua izango du gehienez 2016ko ekitaldian.
2. A eta B modalitateetarako hiru milioi hirurehun eta berrogeita zazpi mila zazpiehun eta hamasei euro (3.347.716 euro) zuzenduko dira guztira, honela banaturik:
● 2016ko ekitaldia: 1.422.716 euro
● 2017ko ekitaldia: 1.250.000 euro
● 2018ko ekitaldia: 675.000 euro
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna > Industria Sailburuordetza
- Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna / Industria Sailburuordetza > Nazioartekotze Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ekaera epea
Ebazpen hau 2016ko otsailaren 19ko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2016ko martxoaren 21ean amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
BEINT 2016 izapidetze telematikoa
BEINT 2016 beketarako eskaera aurkezteko bidea %100 telematikoa da. Izapidea egiteko laguntzari dagozkion datuak betetzea eta dagokion dokumentazioa aurkeztu behar dira. Teletramitazio-aplikazioak aukera ematen du eskaera egiteko, izapidetzen ari diren eta amaituta dauden espediente guztien egoera ezagutzeko, eta baita Administrazioak emandako dokumentu guztiak modu digitalean jasotzeko ere. Dokumentuen baliozkotzea, sinadura digitalaren bidez egiten da.
Teletramitaziorako Baldintzak orrian zure ekipoa konfiguratzeko eta eskaera egiteko, sinatzeko eta administrazioan aurkezteko behar duzun informazioa aurkituko duzu, baita zure ekipoaren autoebaluazio protokolo bat ere, dena ondo instalatuta duzun jakiteko.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak
2016ko BEINT laguntzarako kontsultak:
Harremanetarako telefonoa:
ARABA:
Arabako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 945 01 70 52
E-mail: e-araba@euskadi.eus
GIPUZKOA:
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 943 022557
E-mail: e-gipuzkoa@euskadi.eus
BIZKAIA:
Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Tel.: 94 4031479
E-mail: e-bizkaia@euskadi.eus
GOBIERNO VASCO – NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Tel.: 945 01 99 80/81/46/76
E-mail: becas-internacional@euskadi.eus
APLIKAZIO INFORMATIKOARI BURUZKO KONTSULTA TEKNIKOAK
Tel.: 012 / 945 018000
E-mail: ejie-industria@ejie.eus
Aurrez aurreko harremana:
EUSKO JAURLARITZA - EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILAD
NAZIOARTEKOTZE ZUZENDARITZA
Donostia-San Sebastián, 1
01010 Vitoria-Gasteiz