2016ko deialdia enpresa-proiektu berriak abian jartzeko laguntzak

[APE_P 2016]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Baimendutako entitateen zerrenda Informazio gehiago

Ekintzaile bat bazara, deialdi honen baldintzak betetzen badituzu eta baimendutako Erakunde Laguntzaileek egingo dituzten  laguntza  eta/edo tutoretza emateko ekintzetan interesatuta bazaude, hemen duzu beharrezko informazioa beraiekin harremanetan jarri ahal izateko:

Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Baimendutako entitateen zerrenda (PDF , 28.41 KB)
LABURPENA
Xedea

Tokiko ekintzailetza-proiektuen esparruan negozio-ideia zehaztua duten ekintzaileek enpresa-proiektu berriak abian jar ditzaten bultzatzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plana duten ekintzaileak, eta proiektu hori abian jartzeko behar diren jarduerak egin nahi dituztenak, arduraldi esklusiboan, eta erakunde laguntzaile batek gainbegiratuta eta haren tutoretzapean, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak horretarako baimena aldez aurretik emanda.

    Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: Lanbideko zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 29ko EHAAn  argitaratua) araututako Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu duten EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, koadrillak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

    Eskakizunak:
    • EAEn erroldatuta egotea eta EAEn benetan bizitzea.

      NANaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria, edo datu horiek elektronikoki egiaztatzeko baimena.

    • Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
    • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea.

      Erakunde laguntzailearen ziurtagiria, bai parte-hartzea, bai eta laguntzeko eta/edo tutoretzaz arduratzeko planean aurreikusitako jarduerak egiaztatzen dituena.

    • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
    • Enpresa edo negozio berri bat ezartzeko bideragarritasun-plan bat izatea, dagokion erakunde laguntzaileak baliozkotua.
    • Esklusiboki enpresa edo negozioa martxan jartzeko jardueretan aritzea.

      Erakunde laguntzailearen egiaztatzea

Betekizunak eta merezimenduak
  • SUSTATZAILEAK
  • Enpresa edo negozioa abian jartze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.

    Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.

  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan alta ematea 3 hilabeteko epean, negozioa abian jartzeko tutoretza eman eta laguntze aldera diruz lagundutako prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Ekintzaileek EJZn alta aitortzen ez badute horretarako adierazitako epean, diru-laguntzaren bigarren ordainketa jasotzeko eskubidea galduko dute.
  • Lanbide-EEZk 2013 edo 2014 ekitaldietarako eginiko ekintzaileentzako laguntza-deialdietan jarduera berriak martxan jartzeko aurreikusitako laguntzarik jaso ez izana.
  • Onuradunek erakunde laguntzaileari aurkeztu beharko diote hiru hilabeteko epean, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita, ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia, bai eta amaierako memoria ere, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Laguntza garatu duen erakundeak baliozkotu behar du memoria hori, eta haren edukiak lan-planaren zein lortutako emaitzen planaren jarraipena egitea ahalbidetu behar du. Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.
  • ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK
  • Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua).

  • 2 urteko esperientzia, ekintzaileei laguntzeko eginkizunetan.
  • Sustatzailee iaguntza emateko langile egokiak eta nahikoak izatea.
  • Akreditazioak

    • - Erakundearen ziurtagiria, laguntza-eginkizunetarako gaitasun teknikoari eta materialari buruzkoa. Horren bidez egiaztatuko da esperientzia, eta jardueraz arduratuko diren langileak zerrendatuko dira.

    • - Proiektua, honako hauek jasotzen dituena: aholkularitza-prozesuetan egingo diren jarduerak; jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, eta 25 urtekoak edo gutxiagokoak eta hortik gorakoak bereizita.
    • Erakunde laguntzaileek 30 egun balioduneko epea izango dute, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ekintzaileekin laguntza eta/edo tutoretza-eginkizunetan hasteko. Hiru hilabeteko iraupena izango dute.
    • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio honako informazio hauek:
      • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
      • Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
      • Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaerajakinaraztea.
      • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.
    • Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.
    • Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.
Aurrekontuko zuzkidura
650.000 euros
Prestazio ekonomikoa

Erakunde laguntzaileek emango dizkiete onuradunei diru-laguntzak, honela: 

  • Lehenengo ordainketa (esleitutako diru-laguntzaren % 43,9), emateko ebazpenaren ostean, betiere bideragarritasun-plana osatu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi ondoren.
  • Bigarren ordainketa (gainerako % 56,1a), ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren. Ordainketa egin aurretik, ekintzaileak erakunde laguntzaileari aurkeztu behar dio ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia eta amaierako memoria, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Horretarako hiru hilabeteko epea du, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Laguntzaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu beharko du. 

Sustatzaileak hautatzeko, laguntzeko eta tutoretza-lanak egiteko erakunde laguntzaileei eman beharreko diru-laguntza bi alditan ordainduko dira

  • -. Pertsona bakoitzeko 292 euroko lehenengo ordainketa bat, 2016ko ordainketa-kredituaren kargura, laguntzeko prozesua hasten denean.

-. Pertsona bakoitzeko 708 euroko bigarren ordainketa bat, 2017ko konpromiso-kredituaren kargura, prozesua osatzen duen eta Ekonomia Jardueren gaineko Zergan alta hartzen duen pertsona sustatzaile bakoitzeko. Erakunde laguntzaileak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan deialdi honen 13. artikuluaren azken paragrafoak aipatzen duen dokumentazioa aurkezten duenean egingo da bigarren ordainketa hori.

Ordainketa-modua:

SUSTATZAILEAK

Erakunde laguntzaileek emango dizkiete onuradunei diru-laguntzak, honela:

- Lehenengo ordainketa (esleitutako diru-laguntzaren % 50), emateko ebazpenaren ostean, betiere bideragarritasun-plana osatu eta enpresa-proiektua ezartzeko aholkularitza-prozesua hasi ondoren.

- Bigarren ordainketa (gainerako % 50a), ekonomia-jardueren gaineko zergan alta eman ondoren. Ordainketa egin aurretik, ekintzaileak erakunde laguntzaileari aurkeztu behar dio ekonomia-jardueren gaineko zergan emandako altaren kopia eta amaierako memoria, egindako jardueren xehetasunak adierazita. Horretarako hiru hilabeteko epea du, laguntzeko prozesua amaitutako egunetik zenbatzen hasita. Laguntzaz arduratutako erakundeak memoria hori baliozkotu beharko du.

ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

Sustatzaileak hautatzeko, laguntzeko eta tutoretza-lanak egiteko erakunde laguntzaileei eman beharreko diru-laguntza Ebazpena eman ondoren ordainduko zaie. Ebazpen horretan zehaztuko da, hain zuzen, laguntza jasoko duten ekintzaileen kopurua eta emango zaien diru-laguntzaren zenbatekoa.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
    • Laguntzaile gisa jardun nahi duten erakundeek Lanbideri egin behar diote eskaera, deialdia argitaratu eta ondorengo 10 lanegunetan.
    • Ekintzaileek erakunde laguntzaileetan eskatuko dute laguntza, eta horiek Lanbidera igorriko dituzte, bertan erregistratzeko. Horretarako, 7 egun balioduneko epea izango dute, laguntza-prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

    ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

    Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien diru-laguntza emateko.

    Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

    Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, eskariaren proportzioaren arabera.

    Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak.

    Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.

    Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Erakunde laguntzaileentzat: Hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko. Pertsona sustatzaileentzat: 6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

     

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

     

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

     

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.


    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

     

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

Tfno: 945 160 601

Email: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Kodea
10061