2016ko deialdia diru laguntzen ekintzaileei laguntzeko enpresa-ideia bat garatzeko

[APE_I_eusk_2016]

Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua

Baimendutako entitateen zerrenda Informazio gehiago

Ekintzaile bat bazara, deialdi honen baldintzak betetzen badituzu eta baimendutako Erakunde Laguntzaileek egingo dituzten  laguntza  eta/edo tutoretza emateko ekintzetan interesatuta bazaude, hemen duzu beharrezko informazioa beraiekin harremanetan jarri ahal izateko:

Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Baimendutako entitateen zerrenda (PDF , 28.41 KB)
LABURPENA
Xedea

Ekintzailetzaren tokiko proiektuen esparruan, berariaz enpresa-ideiaren bat sortzen, aztertzen eta egituratzen diharduten balizko ekintzaileei 2016an emango zaizkien laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Pertsona fisikoak Informazio xehatua

    Ekintzaileak, negozio-ideia bat izanik, jardueraren edozein arlotan, berau aztertu eta garatu nahi dutenak, berariazko arduraldi erregimenean, erakunde laguntzaileak ikuskaritzapean eta tutoretzapean. Lanbide-EEZk aurretiaz emango du eginkizun horietarako baimena.                                    

    Lanbide-EEZn erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena eskatzen duten erakundeek profil hau izango dute: Lanbideren zuzendari nagusiaren 2012ko uztailaren 26ko ebazpenaren bidez (EHAAn abuztuaren 29an argitaratua) araututako Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu duten EAEko udalerriak, udalerrien elkartzeak, koadrilak, eta haiei lotutako edo haien mendeko erakundeak.

Betekizunak eta merezimenduak
  • SUSTATZAILEAK
  • EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
  • Informazio xehatua

    NANaren fotokopia eta errolda-ziurtagiria, edo datu horiek elektronikoki egiaztatzeko baimena.

  • Langabeak izatea eta Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Erakunde laguntzaile baimenduetako baten aholkularitza-prozesuan sartuta egotea. Informazio xehatua

    Erakunde laguntzailearen ziurtagiria, bai parte-hartzea, bai eta laguntzeko eta/edo tutoretzaz arduratzeko planean aurreikusitako jarduerak egiaztatzen dituena.

  • Enpresa edo negozio berri bat edozein jarduera-arlotan garatzeko ideia bat izatea.
  • Ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana. Informazio xehatua

    Zinpeko deklarazioa, ekonomia-jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian lehendik alta eman ez izana aitortzen duena.

  • Enpresa-ideia aztertzeko eta garatzeko zereginetan arduraldi esklusiboan jardutea Informazio xehatua

    Erakunde laguntzailearen egiaztatzea

  • Enpresa-ideia sortze eta garatze aldera deialdi honen kudeaketan parte hartzen duten erakunde laguntzaileek definitutako aholkularitza emateko eta laguntzeko jarduera guztietara bertaratzea.

    Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.

    Informazio xehatua

    Erakunde laguntzailearen ziurtagiria

  • Helburu bererako beste laguntzarik ez jasotzea.
  • Lanbide-EEZk 2013, 2014 eta 2015 ekitaldietarako eginiko ekintzaileentzako laguntza-deialdietan aurreikusitako laguntzarik jaso ez izana. Informazio xehatua

    Zinpeko aitorpena, Lanbide-EEZk 2013, 2014 eta 2015 ekitaldietarako eginiko ekintzaileentzako laguntza-deialdietan aurreikusitako laguntzarik jaso ez izana adierazten duena.

  • Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela egiaztatzea Informazio xehatua

    Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela egiaztatzen dutenak. Dokumentazio hori ez da aurkeztu behar izango baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari hori egiaztatzeko baimena ematen bazaio.

  • Laguntzen onuradunek erakunde laguntzailean aurkeztu beharko dute, laguntza- eta/edo tutoretza-lanak amaitu eta hurrengo hilabetean, laguntza jaso duten epean enpresa-proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko eginiko lanen memoria, baita proiektuaren bideragarritasunari buruzko txostena ere. Laguntza eta/edo tutoretza-lanak egin dituen erakundeak sinatu beharko du dokumentazioa. Informazio xehatua

    Egindako lanak zehazten dituen memoria.

    Tutoretza-prozesua bertan behera uzten bada hori amaitu baino lehen, jarduera eten den unera arte eginiko ekintzen memoria aurkeztu beharko da.

  • ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK Eskualdeko Enplegu Planak egiteko eta egikaritzeko laguntzen deialdietan parte hartu izana. Deialdi horiek arautu ziren 2012ko maiatzaren 9ko Aginduaren bidez (EHAAn maiatzaren 23an argitaratua) eta Lanbide ¿ Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluaren 2012ko uztailaren 26ko erabakiaren bidez (Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpena, EHAAn abuztuaren 29an argitaratua). 2 urteko esperientzia ekintzaileei laguntza emateko eginkizunetan. Informazio xehatua

    - Erakundearen ziurtagiria, laguntza-eginkizunetarako gaitasun teknikoari eta materialari buruzkoa. Esperientzia egiaztatu eta jardueraz arduratuko diren langileak zerrendatzen dira bertan.

    - Proiektua, honako hauek jasotzen dituena: aholkularitza-prozesuetan egingo diren jarduerak; jarduera bakoitzean (ideiak/ekintzak) laguntza jasotzeko aurreikusitako pertsona-kopurua, eta sexuaren arabera, 25 urtekoak edo gutxiagokoak eta hortik gorakoak bereizita.

    -Foru Ogasunaren eta Gizarte Segurantzako Diruzaintza Orokorraren ziurtagiriak, zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean dagoela egiaztatzen dutenak. Dokumentazio hori ez da aurkeztu behar izango baldin eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari hori egiaztatzeko baimena ematen bazaio.

  • Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio honako informazio hauek:

    • Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
    • Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
    • Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaera jakinaraztea.

    Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.

  • Aurreikusitako epeetan diru-laguntza justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko da.
  • Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.
  • Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira.
  • Erakunde laguntzaileek 30 egun balioduneko epea izango dute, ebazpena jakinarazten denetik aurrera, ekintzaileekin laguntza eta/edo tutoretza-lanetan hasteko. Hiru hilabeteko iraupena izango dute.

    Sustatzaileek laguntzeko eta/edo tutoretza jasotzeko prozesua behar baino lehenago bertan behera utziz gero, jasotako diru-laguntza osoa edo haren zati bat itzuli beharko dute.

    Informazio xehatua

    Erakunde laguntzailearen ziurtagiria

Aurrekontuko zuzkidura
450.000 euros
Prestazio ekonomikoa
  • Sustatzaileak: Enpresa-ideia bat garatzeko laguntza gehienez ere 1.000 eurokoa izango da sustatzaile bakoitzeko.

Zenbateko hori % 15 areagotuko da 18 urte baino gehiago eta 30 urte baino gutxiago badituzte (eskaera aurkezten duten unean), eta beste % 15 emakumeak badira.

  • Erakunde laguntzaileek 300 euroko diru-laguntza jasoko dute lagundutako pertsona bakoitzeko (ezarritako baldintzak bete behar ditu eta diru-laguntza esleituta izan behar du).

Diru kopurua  

-360.000 € ekintzaileei laguntzak emateko.

  • 200.000 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazteei laguntzak emateko erabiliko dira.
  • 160.000 euro 30 urteko edo gehiagoko pertsonei laguntzak emateko erabiliko dira. 

 90.000 € erakunde laguntzaileak finantzatzeko, hautaketa- eta laguntza-lanak egin ditzaten.

 

Ordainketa-modua:
  • Erakunde laguntzaleei
  • Ordainketa bakarra egingo zaie laguntzeko prozesua  hasten denean.

Ekintzaileei Ordainketa bakarrean ordainduko zaie onuradunei, laguntza eman eta gero.

Deitzen duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
  • Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
    • Laguntzaile gisa jardun nahi duten erakundeek Lanbideri egin behar diote eskaera, deialdia argitaratu eta ondorengo 10 lanegunetan.
    • Ekintzaileek erakunde laguntzaileetan eskatuko dute laguntza, eta horiek Lanbidera igorriko dituzte, bertan erregistratzeko. Horretarako, 7 egun balioduneko epea izango dute, laguntza-prozesua hasi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita.

    ERAKUNDE LAGUNTZAILEAK

    Erakunde horien eskaerak aurkezteko epea amaitu ondoren, horiek guztiak aztertu eta erakunde laguntzaile gisa jarduteko baimena emango zaie aurreikusitako baldintzak betetzen dituzten guztiei. Era berean, horietako bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua eta tipologia zehaztuko da, ondoren, dagokien diru-laguntza emateko. 

    Erakunde laguntzaile bakoitzak lagundu beharreko pertsona-kopurua erakundeek eurek proposatutakoaren arabera zehaztuko da, laguntza honetara bideratutako baliabide ekonomikoek ahalbidetzen dutena aintzat hartuta.

    Baliabide ekonomiko horiek nahikoak ez badira erakunde laguntzaileek proposatutako pertsona guztiei laguntzak emateko, murriztu egingo da erakunde laguntzaile bakoitzean aholkularitza jasoko duten pertsonen kopurua, eskariaren proportzioaren arabera. 

    Deialdi honen esparruan, sustatzaileei aholkularitza emateko erakunde laguntzaile gisa jarduteko eta aurreikusitako diru-laguntzak kudeatu eta ordaintzeko baimenak ezinbestean dakar dagokion Lankidetza Hitzarmena sinatzeko betebeharra, eta dokumentu horretan zehaztuko dira xehetasun guztiak. 

    Sustatzaileak hautatzeko, laguntza emateko eta tutoretza-lanak egiteko jarduerez gain, erakunde laguntzaileak arduratuko dira aurreikusitako diru-laguntzak kudeatzeaz eta ordaintzeaz, baita sustatzaile izan nahi dutenek baldintzak betetzen dituztela egiaztatzeaz ere. Deialdian araututako epeak amaitu eta ondorengo hamabost egunetan, erakunde laguntzaileek Lanbide-EEZn aurkeztuko dute eskatutako justifikazioa.  

    Lanbideren web-orrian (http://www.lanbide.eus) jakinaraziko dira deialdi hau egikaritzeko laguntzaile gisa jarduteko baimena duten erakundeak, bai eta erakunde bakoitzak zenbat pertsona hartuko dituen ere.

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Erakunde laguntzaileentzat: 6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko. Pertsona sustatzaileentzat: 6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    • 3 hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
  • Aukerako berraztertzeko errekurtsoa

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.

    Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

     

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.

     

    Zer organori jartzen zaio?

    Errekurritutako egintza ematen duen organoari.

     

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.


    Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?

    Hilabete.

    Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.

     

    Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.

    Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.

     

    Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA
Harremanetarako datuak

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

Tfno:  945 160 601

Email: personas.emprendedoras@lanbide.eus

Kodea
10060