2016 deialdia ekintzaileei laguntzeko enpresa-jarduerak sendotzeko
[APE_C_eusk]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2015an enpresa-jarduera bati ekin dioten pertsonei jarduera hori sendotzeko laguntzak arautzeko oinarriak ezartzea
Aurrekontuko zuzkidura
2.900.000 €Onuradun bakoitzak, gehienez ere, 2.500 euroko laguntza jasoko du.
Zenbateko hori % 15 areagotuko da sustatzaileak 18 urte baino gehiago eta 25 urte baino gutxiago baditu (eskaera aurkezten duten unean). Eta beste % 15 emakumea bada.
Diru-laguntza ez da inola ere 6.000 €-tik gorakoa izango Ondasun-erkidegoa edo Sozietate Zibila osatzen duten kideen multzorako. Muga hori aplikatu behar bada, kalkulu hau egingo da bazkide bakoitzak jaso beharreko diru-laguntzan: 6.000 € zati eskatzaile-kopurua (deialdi honetan ezarritako baldintzak bete behar dituzte).
Deskripzioa
- 1.450.000 euro 18 urtetik gorako eta 30 urtetik beherako gazte ekintzaileei laguntzak emateko bideratuko da.
Era berean, zenbateko horretan 626.589 euroko kreditua gorde da emakumeentzat. Hala, guztia agortzen ez bada, soberakina kolektibo horretako gizonei laguntzak emateko erabiliko da.
- 1.450.000 euro ekintzaileei laguntzak emateko erabiliko da, zehazki, 30 urte edo gehiago dituztenentzat.
Era berean, zenbateko horretan 626.589 euroko kreditua gorde da emakumeentzat. Hala, guztia agortzen ez bada, soberakina kolektibo horretako gizonei laguntzak emateko erabiliko da.
gizonei laguntzak emateko erabiliko da.
Diruz lagundu ahal izango dira enpresa sortu berri bat sustatzeko, martxan jartzeko eta kudeatzeko gastu hauek (beharrezkoak enpresa-proiektua sendotzeko):
-. Langile Autonomoen Araubide Berezian norbere kontura dauden langile gisa eginiko kotizazioaren ordainketari dagozkion kuotak, edo, hala badagokio, Gizarte Segurantzakoak edo nahitaezko mutualitate profesionalari dagozkionak.
-. Proiektuarekin loturiko komunikazio-gastuak: Publizitate- eta merchandising-kanpainak, saltoki eta ibilgailuen errotuluak, errotuluen argiztapena eta diseinua, inprimaketa eta publizitatea eskuz banatzea.
-. Web orrien eta sare sozialen diseinua, publizitate bannerrak beste enpresa baten web orrian, web orrialdeen mantentze-lanak, web orrian pluginak sartzearekin loturiko gastuak eta Facebook sustatzeko zerbitzuen kostua.
-. Aholkularitza (zerga-, lan-, kontabilitate- edo administrazio-arloan, liburu-edukitzailetzarekin eta eguneroko zerga- eta kontabilitate-arloko betebeharrekin loturikoak, lan arriskuekin loturikoak, erakusleihoak aldatzeko eta hobetzekoak...) eta coaching-gastuak.
-.Ekintzaileak eginiko prestakuntza-ikastaroak, zuzenean enpresa martxan jartzearekin lotura dutenak.
Gastuak sei hilabetez lagunduko dira diruz, diru-laguntza onartzen duen ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita. 6 hilabete horien epea joko da diruz lagundu daitekeen epetzat.
Aholkularitza emateaz eta laguntzeaz ardura daiteke legez eratutako edozein erakunde edo enpresa, haren jardueran sartzen badira diruz lagunduko diren jarduerak.
Laguntza-eskaerak ebatziko dira aurkeztutako ordenaren arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Aurrekontu-zuzkidura agortuz gero, erabakitzeko dauden eskabideei ezezkoa emango zaie, eta hori guztia jakinaraziko da Lanbideren webgunean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Lanbideren zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.
Jarraian adierazi bezala emango zaizkie onuradunei diru-laguntzak:
- Diru-laguntzaren lehenengo ordainketa (% 44,8) esleipena onartu ondoren.
- Bigarren ordainketa (gehienez ere gainerako % 55,2), egiazki eginiko eta egiaztatutako gastuengatik. Aldez aurretik eskaera egingo da, eta egin diren gastuak justifikatzeko dokumentuak eta enpresa sortu berriak sustatzeko, martxan jartzeko eta kudeatzeko gastuei (deialdi honetan aurreikusitakoak) dagozkien fakturak aurkeztuko dira. Fakturekin batera, ordainketa eta horien data justifikatzen duten agiriak aurkeztuko dira.
Diru-laguntzaren 2. ordainketaren justifikazioa eta eskaera behin bakarrik egingo da. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, diruz laguntzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Ondasun-erkidego batekin edo Sozietate Zibil batekin lotuta aurkezten diren fakturak erkidego edo sozietate hori osatzen duten kide guztiei egotziko zaie, bakoitzak duen partaidetzaren proportzioan.
Justifikatutako zenbatekoa esleitutako diru-laguntza baino txikiagoa bada, egokitu egin beharko da, eta, hala badagokio, zenbatekoaren aldea itzuli.
Aurreikusitako epeetan diru-laguntza justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko da.
Nori dago zuzenduta
- Enpresaburuak eta banako profesionalak.
- Ondasun-erkidegoko eta Sozietate Zibileko kideak, betiere diru-laguntza norbere izenean eskatzen bada.
2015ko abuztuaren 28tik deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera bitartean enpresa-jarduera bat abiarazi dutenak eta berau sendotzen ari direnak.
Eskakizunak:- EAEn erroldatuta egotea eta benetan bizitzea.
- EJZn (enpresaburuak, banako profesionalak edo Ondasun-erkidegoak nahiz Sozietate Zibilak, halakorik badago) eta Langile autonomoen araubide berezian alta eman izana, edota, hala badagokio, norbere konturako langile gisa dagokion Gizarte Segurantzan edo nahitaezko Mutualitate profesionalean, 2015eko abuztuaren 27tik deialdi hau EHAAn argitaratzen den egunera arteko epean.
- Enpresa-jarduerak EAEn izan beharko du egoitza soziala eta fiskala, eta lantokiak ere bertan egon beharko du.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak 2015eko uztailaren 23an emandako ebazpenaren bidez argitaratu zen (EHAA, 2015-08-27) 2014 ekitaldiko deialdiaren baitan mota honetako laguntzarik jaso ez izana.
- Baldintza horiei eutsi beharko zaie, gutxienez, diruz laguntzeko epea amaitu arte (6 hilabete).
Betekizunak
- Diru-laguntzaren 2. ordainketaren justifikazioa eta eskaera behin bakarrik egingo da. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, diruz laguntzeko epea amaitzen denetik aurrera zenbatzen hasita. Ondasun-erkidego batekin edo Sozietate Zibil batekin lotuta aurkezten diren fakturak erkidego edo sozietate hori osatzen duten kide guztiei egotziko zaie, bakoitzak duen partaidetzaren proportzioan.
- Justifikatutako zenbatekoa esleitutako diru-laguntza baino txikiagoa bada, egokitu egin beharko da, eta, hala badagokio, zenbatekoaren aldea itzuli. Aurreikusitako epeetan diru-laguntza justifikatzen ez bada, emandako diru-laguntza guztia itzuli beharko da.
-
Lanbide ¿ Euskal Enplegu Zerbitzuari jakinarazi behar zaizkio honako informazio hauek:
- Helburu berberarekin beste edozein administrazio publiko edo erakunde publiko nahiz pribatutatik diru-laguntzak edo laguntzak jasoz gero, horren berri ematea.
- Diru-laguntza ematerakoan kontuan hartutako edozein egoera aldatzen bada, aldaketa objektiboa zein subjektiboa izan, horren berri ematea.
- Diruz lagundutako jardueren xedean edo izaeran funtsezko eragina duen edozein gertaera jakinaraztea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta sozietate publikoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasita dagoen eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zehapen-prozedura jakinaraztea.
- Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak lortzeko aukerarik ez dute izango diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearekin zigor- edo administrazio-arloan zigortuta dauden pertsona fisikoek, eta horretarako ezgaitzen duten legezko debekuen eraginpean daudenek. Halakoetan sartzen dira otsailaren 18ko 4/2005 Legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoak, adierazitakoari jarraituz, sexu-diskriminazioagatik emandako zigor eta debekuak.
- Onuradunei ez zaie esleitutako laguntzarik ordainduko, baldin eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomoek emandako izaera bereko diru-laguntzengatik, zigor-prozedura batean edo diru-laguntzak itzultzeko prozedura batean sartuta badaude, eta prozedura horiek oraindik ere izapidetzen ari badira
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua
Tfno: 945 160 601
Kodea
1016006Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete, eskaera egindako egunetik zenbatzen hasita, erabakia hartzeko eta jakinarazteko
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Baietsiak