Itunpeko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei dei egiten zaie parte har dezaten baliabide digitalekin irakasteko eta ikasteko proiektuetan (2015-2016).

[SARE HEZKUNTZA GELAN]

Deskribapena


Xedea

«Sare_Hezkuntza Gelan» izeneko hezkuntza-berrikuntzako proiektuan parte hartzeko, itunpeko sareko ikastetxeei eta Euskal Autonomia Erkidegoan dauden unibertsitatez kanpoko ikastetxeekin estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeei eta federazioei dei egitea. Proiektu horren helburua da irakasteko eta ikasteko prozesurako material zein baliabide digitalak sor daitezen sustatzea, horiek ikasgelan erabil daitezen sustatzea eta hori gauzatu ahal izateko beharrezko prestakuntza teknologikoa eta pedagogikoa bultzatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

305.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Ikastetxe onuradunei eman beharreko diru-laguntzak bi epetan ordainduko zaizkie:

  1. Lehendabizikoan, hautatutako parte-hartze proiektu bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 60; zenbateko hori esleipen-ebazpena jakinarazi, eta, gehienez, bi hileko epean ordainduko da.
  2. Bigarrenean, gainerako % 40a, justifikazio-dokumentazioa dagokion epean jaso ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Itunpeko sareko ikastetxea izatea eta Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza edo Batxilergoa ematea.
  • Aurreko paragrafoan aipatutako erakundeen eta federazioen kide diren ikastetxeek ezin izango dute bakarka «Sare_Hezkuntza Gelan» proiektuan parte hartu, baldin eta erakundeak edo federazioak bere proiektua aurkezten badu.

Elkarteak

Eskakizunak:

  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeekin (unibertsitatez kanpoko aipatutako hezkuntza maila ematen dutenak) estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten erakundeak.

Federazioak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeekin (unibertsitatez kanpoko aipatutako hezkuntza maila ematen dutenak) estatutu- zein erregelamendu-harremanak dituzten federazioak.

Betekizunak

  • Aurkeztutako proiektuaren deskribapen teknikoa egiaztatzeko | Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
  • Beste finantziazio-iturriren bat badagoen edo ez egiaztatzeko, bateragarriak diren kasuetan | Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1011202

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Hartutako erabakia bitarteko elektronikoen bidez jakinaraziko zaie eskaera egin duten erakundeei, agindu hau argitara eman eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita sei hileko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2016ko uztailaren 1a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk