[pro_2015] 2015rako Proiektuetarako Laguntzetarako Deialdia
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Irabazi-asmorik gabeko erakundeak Informazio xehatua
- Entitate Patzuergoa Informazio xehatua
- Aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea (K1, K2, K3)
- Helburuak (K1, K2, K3)
- Finantzazioa (K1, K2-Hegoaldea)
- Diru-laguntza muga (K1, K2,K3)
- Tokiko erakunde bateb bitartez gauzatzea (K1, K2-Hegoaldea)
- Eragin praktiko eta ebaluagarria (K3, K2-Euskadi)
- Identifikatutako taldea (K3,K2-Euskadi)
- Priektuaren balorizazioa (K3,K2-Euskadi)
- Lehentasunezko gaiak (K3,K2-Euskadi)
- Bideragarria (K3,K2-Euskadi)
- Genero-ekitatearen aldeko indarreko ekintza-plana (Mérito) (K1,K2,K3)
- Proektuen diru-laguntza (K1,K2-sur)
- Proiektuen diru-laguntza (K3,K2-Euskadi)
Deialdi honetara guztira bideratu den diru-hornidura 25.000.000 eurokoa da. Laguntza-mota bakoitzerako honako diru-hornidura hau kalkulatu da:
a) Garapen-lankidetzako proiektuentzako laguntzetara 21.000.000 euro bideratutako dira.
b) Ekoizpen-garapeneko, prestakuntzako eta laguntza teknologikoko proiektuentzako laguntzetara 750.000 euro bideratuko dira.
c) Garapenerako hezkuntzarako proiektuentzako laguntzetara 3.250.000 euro bideratuko dira.
Zenbateko horiek aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen guztizko kopurua kontuan hartuta, eta laguntza horiek ebatzi aurretik, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-deialdi batzuk gauzatzearen ondorioz amaitu gabeko diru-iturririk badago. Zenbateko berriek errespetatu egin beharko dituzte Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuan jasotako laguntza-mota bakoitzerako ezarritako mugak, betiere modalitate horietako bakoitzean horretarako behar adina eskabide aurkeztu badira (aipatutako dekretua uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuaren bidez aldatu zen). Hala gertatzen bada, EHAAn emango da horren berri, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiaren ebazpen baten bidez.
Proiektu bakoitzeko ezin izango da 600.000 euro baino laguntza handiagoa eskatu.
Emandako diru-laguntza honako epe hauetan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa, onartutako diru-laguntzaren % 20, diru-laguntza onartu dela dioen ebazpena jakinarazi ondoren.
b) Bigarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40, dagoeneko ordainduta dagoen diru-laguntzaren % 80, behintzat, gauzatu izana justifikatu ondoren.
c) Hirugarren ordainketa, diru-laguntzaren % 40, dagoeneko ordainduta dagoen diru-laguntzaren % 80, behintzat, gauzatu izana justifikatu ondoren.
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Garapen Lankidetzarako Euskal Agentzia