[NOUNI]  Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2015-2016 ikasturteko deialdia.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2015/09/17
Eskaeren aurkezpena Informazio gehiago
  • Ikastetxean: 2015/09/18-2015/10/02.
  • Deialdian aipatutako beste edozein lekuan: 2015/09/18-2015/10/17.
LABURPENA
Xedea

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdia egitea, deialdi honen I. eranskineko 1. artikuluan jasotako ikasketetatik edozein egiteko 2015-2016 ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein ikastetxetan.

Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Ikasleek ezin izango dituzte 23 urte beteta izan 2016ko urtarrilaren 1ean.
    • Hezkuntza-beharrizan bereziak dituzten ikasleek ezin izango dituzte 21 urte beteta izan 2016ko urtarrilaren 1ean.
    • Genero-indarkeria jasan duten bizikidetza-unitatekoak badira ikasleak, eta urruntzeko agindu judizialaren, kondenatzeko epai judizialaren edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenaren bitartez justifikatzen bada aipatu egoera, betekizun akademikoak bete barik ere eman egingo dira laguntzak.
    • Pertsona fisikoaren identitatea.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Bizikidetza-unitatea osatzen duten kide konputagarrien nortasuna egiaztatzea.
  • Bizikidetza-unitatearen errenta-maila egiaztatu. Informazio xehatua

    Hezkuntza-maila bakoitzean ikasteko beka eta laguntzen osagaiak emateko aplikatzekoak diren errenta-mugak honako hauek dira:

    • Haur Hezkuntzako mailan (1. zikloan) familiaren errentak ezin izango du 1. muga gainditu.
    • Haur Hezkuntzako mailan (2. zikloan) familiaren errentak ezin izango du 2. muga gainditu.
    • Gainerako mailetan:
       - Eskola-materialen osagairako, familiaren errentak ezin izango du 3. muga gainditu.
       - Irakaskuntzako, jantokiko, joan-etorrietako eta egoitzako osagaietarako, familiaren errentak ezin izango du 2. muga gainditu.
    Errenta mailak
    Kide konputagarriak1 muga2 muga3 muga
     EuroEuroEuro
    1

    8.143

    10.668

    14.826

    2

    13.350

    17.377

    25.308

    3

    17.567

    22.820

    34.352

    420.20127.06940.796
    523.23230.717

    45.598

    6

    26.717

    34.24149.224
    730.72437.57652.810
    835.33340.88256.380
    +1

    +3.500

    +3.282+3.562

    8tik gorako kide konputagarri bakoitzeko, errenta-mugetan (+1) gisa ezarri diren kopuruak gehituko dira.

  • Deialdi honetan jasotzen diren ikasketek onarpen ofiziala izan behar dute, eta hezkuntza-administrazioak onartutako ikasketa-planekin bat etorri. Informazio xehatua

    2013-2014 ikasturteko baldintza akademikoak eskatuko dira.

    Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

    • Egiaztatu beharko da ikaslea 2014-2015 ikasturterako matrikulatuta dagoela.

    Gainerako ikasketetan

    • Kurtsoa errepikatzen duten ikasleei ez zaie laguntzarik emango.
    • Ikasturteren bat ikasketarik egin gabe igaroz gero, egin den azken ikasturtearekiko eskatuko dira adierazi diren baldintzak.
    • Ikasketa guztiak edo zatiren bat beka baten bitartez egin badira eta ikasketak aldatzen badira, ezin izango da laguntzarik jaso aldaketa horrek hezkuntza-prozesuaren barruan urte bat edo gehiago galtzea badakar. Ez da laguntza galduko baldin eta indarrean dagoen legedian aurreikusten bada irakaskuntzako beste maila edo gradu batera pasatzea aurretik egindako ikasketen jarraipena izan daitekeela.
    • Utzitako ikasketa guztiak bekarik gabe egin badira, ikasketa berrietan eskola-errendimendutzat joko da utzitako ikasketetan lortu beharko zen baldintza akademikoa.
    • Ikaslearen betebeharra izango da, bereziki ikasketak aldatu baditu, aurreko urteetan bekadun izan dela adieraztea.

    Lanbide Heziketako Goi-mailako Graduko ikasketak, Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketak eta Kirol-ikasketak

    • Ikasleak kurtso osoko matrikula egin beharko du 2014-2015 ikasturtean. Ikasketa horien bigarren kurtsorako, beka-eskatzaileak 2013-2014 ikasturtean egindako ikasketen ehuneko laurogei izan beharko du gaindituta, gutxienez.

    Derrigorrezkoan ondoko gainontzeko ikasketak

    • 2014-2015 ikasturteko kurtso osorako matrikulatu beharko da eskatzailea.

    Lanbide Heziketako erdi-mailako edo goi-mailako ikasketak

    • Heziketa-zikloak 2.000 ordu baino gutxiagokoak direnean, praktikako ikastarotzat joko dira, eta laguntzak behin baino ez dira emango, eta, eman ere, lehenengo mailan bakar-bakarrik.
    • 2 kurtsoko ziklotzat joko dira 2.000 orduko iraupena dutenean.

    Kurtso osoak eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak onartuak egiteko bakarrik emango dira laguntzak, salbu Urrutiko Batxilergoko ikasleen kasuan, baldin eta ikasleak lehendik matrikulatuta badaude, eta, ondorioz, ikasgai solteen matrikula egin ahal badute. Ikasketa horietarako, ikasketa-planean ezarritakoa baino ikasturte bat gehiagorako lortu ahal izango da beka.

    Musikako ikasketetan, hezkuntza-prozesuan bekadun gisa hartzen jarraitzeko, ikasturtea goragokoa izanda ikasleak landutako musika-tresna edo emandako jakintzagaia hartuko da kontuan.

    Genero-indarkeria jasan duten bizikidetza-unitatekoak badira ikasleak, eta urruntzeko agindu judizialaren, kondenatzeko epai judizialaren edo oinarrizko gizarte-zerbitzuen txostenaren bitartez justifikatzen bada aipatu egoera, betekizun akademikoak bete barik ere eman egingo dira laguntzak.

  • Deialdiaren 1. artikuluan ezarritako ikasketaren bat egin beharko dute Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe baimenduetan.
  • Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailetan, soilik egiaztatu beharko da ikaslea 2015-2016 ikasturterako matrikulatuta dagoela. Gainerako ikasketetan, kurtsoa errepikatzen duten ikasleei ez zaie laguntzarik emango.
  • Lanbide Heziketako Goi-mailako Graduko ikasketetarako, Arte Plastiko eta Diseinuko ikasketetarako eta Kirol-ikasketetarako, ikasleak kurtso osoko matrikula egin beharko du 2015-2016 ikasturtean. Ikasketa horien bigarren kurtsorako, beka-eskatzaileak 2014-2015 ikasturtean egindako ikasketen ehuneko laurogei izan beharko du gaindituta, gutxienez.
  • Bizikidetza-unitatearen errenta kenkariak egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu.
  • Bizikidetza-unitatearen ondarea egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu.
  • Bizikidetza-unitatea zein kidek osatzen duten jakinaraztea.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea. Informazio xehatua

    Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

    Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei. Informazio xehatua

    Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

Aurrekontuko zuzkidura
54.000.000 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Helburu horretarako 54.000.000 euro erabiliko dira, eta horietatik 5.000.000 erabiliko dira 2015eko ekitaldian hartzen diren ebazpenak finantzatzeko, eta Euskal Autonomia Erkidegoaren 2015eko ekitaldian urteko Aurrekontu Orokorretan hartarako ezarritako aurrekontu-sailaren kargura finantzatuko dira. Gainontzeko 49.0000.000 euroak erabiliko dira 2016ko ekitaldian zehar hartzen diren ebazpenak finantzatzeko.

Ordainketa-modua:

Laguntza dena batera ordainduko da hilabeteko epean, Kudeaketa Ekonomikoko zuzendariak behin betiko ebazpena ematen duenetik aurrera.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza > Kudeaketa Ekonomikoaren Zuzendaritza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean ebatzi eta jakinaraziko dira laguntzak, deialdia argitaratzen denetik aurrera.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA