Lur-zaintzailetza akordioetan diren ondare naturala aktiboki kontserbatzeko ekintzetarako diru-laguntzak, 2015.
[lurraldea_zaintzea]
Ingurumena eta Lurralde Politika
Diru-laguntza eman nahi zaie ondare naturala kontserbatzea helburu duten jardunei, eta, horretarako, diru-laguntzak ematen dira aktiboki kontserbatzeko jarduerak burutzeko, baldin eta jarduera horiek lur-zaintzako akordioen barnean hartuta badaude.
Lur-zaintzak borondatezko akordio baten forma hartzen du, zaintza-erakundeen eta lurren jabe edo erabiltzaileen artekoa, edota zaintza-erakundeen eta baliabide naturalen aprobetxamendu- edo erabilera-eskubideen titularren artekoa. Honako hauek ezarri behar dira: indarrean izango den aldia; natura-ondarea aktiboki kontserbatzeko egingo diren jarduerak; jarraipen- eta aholku-mekanismoak; eta laguntza tekniko eta finantzarioa.
Lur-zaintzako akordio baten xede diren finkak jabego pribatukoak izan daitezke, edo udalen herri-lurrak, enpresen jabetzakoak; era berean, baliabide naturalen aprobetxamenduaren gaineko eskubideak dituzten lurrak izan daitezke, haien titulartasuna gora behera. Zaintza-erakundeak honako hauek dira: natura-ondarearen kontserbazioan diharduten erakundeak, auzo-elkarteak, eragile sozialak, fundazioak, eta abar, betiere irabazi-asmorik gabeak; horien helburuen artean, gainera, biodibertsitatea kontserbatzeko ekintzak burutzea egongo da.
-
Irabazi-asmorik gabeko erakundeak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Legez eratuta egotea
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Aurkeztutako proiektuaren ezaugarriak egiaztatzea
- Aurkeztutako proiektuaren aurrekontua egiaztatzea
-
Balio erantsiaren gaineko zerga-ren (BEZ), erregimena egiaztatzeko
Informazio xehatua
Balio erantsiaren gaineko zerga (BEZ), kontsumoari dagokion zeharkako zerga bat da; kontsumoa zergapetzen du.
Honako hauen mende dago:
- 37/1992 Legea, abenduaren 28koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa
- kontzertu-erregimenak erregulatzeko indarrean dauden arauak (Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historikoetan) eta indarrean dagoen hitzarmen ekonomikoa (Nafarroako Foru Komunitatean)
Erakundea zentzatuta dagoen Balio erantsiaren gaineko zergaren erregimena egiaztatzeko, agiri hau aurkeztu behar duzu:
- BEZaren erregimenaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), dagokion zerga-administrazioak egina
Oharra: Ziurtagiria, formatu elektronikoan, zerga-administrazioen egoitza elektronikoan eskura dezakezu. Onartutako ziurtagiri elektroniko batekin edo gabe sar zaitezke bertan, kasuaren arabera
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
- Ingurumena eta Lurralde Politika > Ingurumen Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak