Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak (2015).
[IKERTALDE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntza ekonomikoetarako deialdia egitea eta oinarriak ezartzea da agindu honen xedea (talde horiek, betiere, ondoko arloetako ikerketa-programak garatzen badituzte: Arteak eta Humanitateak, Zientziak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura).
Hori guztia, oinarrizko finantzaketa bermatzeko, honako hauek lor daitezen: ikerketa-jarduerak sustatu eta erraztea; eta kalitate zientifikoa, inpaktu soziala eta nazioarteko ikusgarritasuna areagotzea, hain justu ere, EAEn egoitza duten unibertsitateetako departamentu eta institutuetako taldeek egindako ikerketei dagokienez.
Exekutatzeko aldia hirutik sei urtera bitartekoa izango da, laguntzak emateko ebazpenean ezartzen denaren arabera. 2016ko urtarrilaren 1ean hasi, eta, betiere, 2021eko abenduaren 31n amaituko da.
Aurrekontuko zuzkidura
26.000.000,00 (euro)- Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainontzeko % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txoten zientifikoak eta ekonomikoak aurkeztuta izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordaindu da, betiere urte horretarako emandako zenbatekoaren % 70a exekutatu dela egiaztatu ostean erakunde onuradunak. Kontrako kasuan, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
- Bigarren urtean berdin jokatuko da; bigarren libramendua osorik ordaintzeko, beharrezkoa izango da urte horretarako emandako laguntzaren % 80a exekutaturik izatea. Kontrako kasuan, justifikatutako zenbatekoaren arabera egingo da ordainketa.
- Hirugarren urtean lehen libramendua bat, aurrerapen gisakoa, egingo da, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa; bigarren libramendua, behin 17. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztu txosten ekonomikoak eta zientifikoa aurkeztu izana egiaztatutakoan egingo da, eta lehen hirurteko (2016-2018) likidazioaren ematzeei egokitutakoa izango da.
2019-2021 hirurtekoa egin beharreko ordainketak, 2016-2018 urterako zehaztu den legez egingo dira.
Nori dago zuzenduta
- Zerga betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko. | Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
| Ikerketa-taldeek eta euretako taldekideek hainbat baldintza bete beharko dituzte
Erakunde eskatzaileetako ikerketa-taldeek eta euretako taldekideek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:
1.– Taldeek honako kide hauek izango dituzte:
a) Doktoreak:
– Estatutuz edo kontratuz Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateei lotutako ikertzaileak edo irakasleak.
– Zientziaren Euskal Fundazioa/Ikerbasque (Research Professor o Research Fellow) delakoaren bitartez kontratatutako ikertzaileak, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateren baten badute destinoa.
– Osakidetzaren sare publikoko ospitaleei atxikitako ikertzaileak. Aipatutakoek parte hartu ahal dezaten, kontuan izango dira: direlako ospitaleei dagokienez, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateen eta Osakidetzaren artean ezarritako hitzarmenetan hizpatutakoa
Ikerketa-taldeko ikertzaile nagusia: doktoreen kolektibo horretako kide bat izango da, eta kontratu iraunkorra eta dedikazio osoa edo asmilatua izan beharko ditu.
Ikertzaile nagusi honako hauek ere izan daitezke: alboko irakaslearen kategorikoa izanik dedikazio osoa edo asimilatu duten doktoreak, baldin eta –eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean– egiaztaturik badute irakasle titular edo agregatu direla Kasu horietan, beharrezkoa izango da koikertzaile nagusi bat, zeinak bete egin beharko baititu goragoko paragrafoetan jasotako eskakizunak.
b) Doktore ez direnak:
– Estatutuz edo kontratuz Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza dute unibertsitateei lotutako ikertzaileak edo irakasleak.
– Kontratuz Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza dute unibertsitateei lotutako ikertzaileak, prestatzen ari direnak.
Betekizun hori honelaxe egiaztatu beharko da:
– Betekizuna konplitu dela egiaztatzeko aurkeztutako argitalpenen zerrenda, hala nola artikuluak, liburuak, liburuen kapituluak, etab.; betiere, haiek zer urtetan eta zein aldizkari/liburu/argitaletxetan argitaratu ziren jasoz. Ikertzaile nagusiak sinatua.
– Artikulu zientifikoak. Artikuluen lehen eta azken orrialdeak jasotzen dituen dokumentua; aldizkariaren liburukiari edo zenbakiari buruzko informazioa ez bada jasotzen lehen orrialdean, hura egiaztatuko duen aurkibidea edo beste orrialde batzuk erantsiko dira.
– Liburua eta liburuetako kapituluak: Dokumentu bat, zeinetan jasotzen baitira portada eta titulua, egileak (edo argitaldariak) liburuaren kredituak (argitaletxea, ISBN), aurkibidea, argitalpenaren urtea. Liburuetako kapituluen kasuan, honako hauek ere jaso beharko dira: kapituluaren lehen eta azken orrialdeak; eta kapituluen aurkibidea, zeinetan eskatzailearen ekarpena jasotzen baita.
- Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskabide batean baino ezin izango du parte hartu
- Eskaria egiten duen taldeko kideak unibertsitate desberdinetakoak izan daitezke, baina administrazio-ondorioetarako, taldea ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari lotuta egongo da.
-
Lan-ibilbide bateratua eginda izatea 2010. urtetik eskabidea egin den egunera arte
Ikerketa-taldeko kide gehienek lan-ibilbide bateratua egina izango dute 2010. urtetik eskabidea egin den egunera arte, eta erakutsi beharko dute euren ikerlerroen kohesioa eta bateratasuna, dela elkarrekin egindako zientzia-argitalpenen bidez, dela elkarrekin egindako proiektuen bidez, dela teknologia transferitzeko jarduera partekatuen bidez, dela ezagutza gizartera zabaltzeko jardueren bidez.
-
Gutxienez kideetarik hiru doktore izatea
Taldeetan gutxienez kideetarik hiru doktore izango dira.
-
Taldeak kanpoko kolaboratzaileak izan ditzake, baldin eta ikerketa-taldeak proposatu helburuekiko ibilbide komun-koherenteak demostratzen badituzte
Kanpoko laguntzaileak: irakasle bisitariak edota eskaria egin duen erakundekoak ez diren ikertzaileak izan daitezke. Kolaboratzaileak ez dira joko taldeko kidetzat, eta ez dira kontabilizatuko goragoko 4. paragrafoan aipatu produktibitatearen mailan.
- Administrazio-laguntzarako langileak eta ikertzaile ez diren ikerketa-laguntzarako teknikariak ez dira taldekide moduan zenbatuko.
-
Ikerketa-taldeak ikertzaile nagusi bakarra izango du
Salbuespen moduan, 4.1.a puntuan jasotako kasuetan onartu egingo da koikertzaile nagusi bat.
Laguntza exekutatzen den bitartean (2016-2021) ikertzaile nagusiaren titulartasunean aldaketak egingo direla aurreikusiz gero, aldaketa horiek jaso eta justifikatu beharko dira, taldearen jarduera-programan.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten ikerketa-taldeak
-
Ezingo dute parte hartu eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean 2013-2018 unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntzen onuradun diren ikerketa-taldeek eta euretako kideek
Deialdi honetan parte hartzetik bazter utziko dira ikerketa-taldeak eta euretako kideak, baldin eta –eskabideak aurkezteko epea amaitzen denean– 2016-2018 epealdiari dagokionez honako laguntza honen onuradun badira: Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordearen 2013ko martxoaren Ebazpenaz emandako laguntza (ebazpen horren bitartez, 2013-2018 unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntzak esleitzen dira).
-
Taldeak gutxieneko ekoizpena izan behar du
a) Bi zientzia-argitalpen doktore bakoitzeko, 2010. urtetik laguntza-eskabidea egiten den egunera arte.
Lankidetzan argitaratutakoak behin baino ez dira zenbatuko. Horretarako, zientzia-argitalpentzat joko dira liburuak, liburu kapituluak, aldizkariak, ebaluazioa egiten zaien argitalpen elektronikoak eta zientzia-aldizkarietako artikuluak. Liburuei eta liburuko kapituluei dagokienez, ISBN dutenak baino ez dira hartuko kontuan. Berrikuspenetan, argitalpen elektronikoetan eta zientzia-aldizkarietako artikuluetan, kanpo-ebaluazioa jasotzen dutenak eta Web of Science edo Scopus direlakoetan indexatuta daudenak baino ez dira zenbatuko.
Betekizun hori honelaxe egiaztatu beharko da:
– Betekizuna konplitu dela egiaztatzeko aurkeztutako argitalpenen zerrenda, hala nola artikuluak, liburuak, liburuen kapituluak, etab.; betiere, haiek zer urtetan eta zein aldizkari/liburu/argitaletxetan argitaratu ziren jasoz. Ikertzaile nagusiak sinatua.
– Artikulu zientifikoak. Artikuluen lehen eta azken orrialdeak jasotzen dituen dokumentua; aldizkariaren liburukiari edo zenbakiari buruzko informazioa ez bada jasotzen lehen orrialdean, hura egiaztatuko duen aurkibidea edo beste orrialde batzuk erantsiko dira.
– Liburua eta liburuetako kapituluak: Dokumentu bat, zeinetan jasotzen baitira portada eta titulua, egileak (edo argitaldariak) liburuaren kredituak (argitaletxea, ISBN), aurkibidea, argitalpenaren urtea. Liburuetako kapituluen kasuan, honako hauek ere jaso beharko dira: kapituluaren lehen eta azken orrialdeak; eta kapituluen aurkibidea, zeinetan eskatzailearen ekarpena jasotzen baita.
b) Bi doktore-tesi bukatuta eta defendatuta eduki beharko ditu, 2010. urtetik laguntza-eskaria egiten den egunera arte.
Ikerketa-taldeko Ikertzaile nagusiak, 2015eko abenduaren 31n, 41 urtetik behera izan beharko ditu. 2010. urtetik eskabidea egin den egunera arte, zuzenduak izan beharko ditu, gutxienez, bi doktore-tesia, amaituak eta defendatuak, edo, bestela, 2010az geroztik inskribatutako doktore-tesiaren proiektudun, gutxienez, bi doktore-tesia zuzentzen ariko da. Bi baldintza horiek konbinatu egin daitezke (amaitutako eta defendatutako tesi bi eta inskribatutako tesi bat).
Unibertsitate eskatzaileek emandako dokumentuaren bidez egiaztatuko da tesia. Gutxienez, honako hauek jaso beharko dira: titulua, egilea, unibertsitatea, departamentua, data, helbidea eta kalifikazioa, adieraziz tesia nazioartekoa den ala ez.
c) Ikerketa-proiektu bat izan beharko da jardunean, norgehiagokako deialdietan, 2013-2015 epealdian. Honako hau jotzen da norgehiagokako deialditzat: aurkeztutako eskabideak konparatzeko sistema batez gauzatzen dena, balorazio handiena lortu dutenak aukeratzearren, betiere bat etorriz deialdian aldez aurretik ezarritako irizpideekin.
Unibertsitate eskatzaileek emandako dokumentuaren bidez egiaztatuko da. Gutxienez jaso behar dituenak: proiektuaren titulua, ikertzaile nagusia, emandako diru-laguntza, erakunde finantzatzailea, erreferentzia eta indarraldia.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete Agindua EHAAn argitartu ondoren kontatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak