Ikertzaileentzako mugikortasun-programetarako deia (2016).
[IKERMUGIKORTASUNA]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Norgehiagoka-erregimenean, honako deialdia egitea da agindu honen helburua: dedikazio esklusiboarekin, ikerketa-zentroetan egonaldiak egitea; batetik, I+G+B zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzeko, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasunak hobetzeko.
Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik dagoen; edo, bestela, goi-mailako lortura eta elkartrukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Ikertzaile hautagaiek honako baldintzak bete beharko dituzte:
- Egiaztatutako lan-loturari dagokionez zerbitzu aktiboan izatea. Hautagaiak erakunde eskatzailearekiko duen lan-loturak egonaldia amaitu arte iraun beharko du.
- Doktorea izatea.
- Erakundearen lanpostu-zerrendan kontratu mugagabea izatea, bi urteko antzinatasunaz. Irakasle atxikien lotura duten ikertzaileen eskaerak onartuko dira, betiere irakasle agregatu edo titular gisa egiaztatuta badaude eskaerak aurkezteko epea amaitzen denean.
- Aurreko deialdien babespean programa honetatik zein antzeko ezaugarriak dituen beste edozeinetatik laguntzarik jaso ez izana, 2013ko urtarriletik hara eta metatutako sei hilabetetik gorako epe batez. Egindako egonaldien epealdi metatua 6 hilabetetik beherakoa bada, laguntza eskatu ahal izango da, baina 6 hilabetera arte geratzen diren hilabeteetarako bakarrik.
Zelan eta aurreko deialdietan aurreikusten baitzen iraupen maximo handiagoa, 2016ko deialdi honetan –salbuespen gisa– hilabete 1etik 2ra bitarteko egonaldiak eskatu ahal izango dira, hain justu ere honako baldintza hauek betetzen badira: egungo laguntza zein zentrorako eskatzen den, hangoxean egindako lehengo egonaldietan hasitako ikerketa-proiektuak osotu edo amaitzeko helburua badu eskatutako egonaldiak, hori egiaztatzen bada, eta deialdi honetan aipatu 6 hilabeteko epealdi maximoa amaitu ez bazen harako egonaldietan.
Eskabideak aurkezteko epea amitu eta gero, laguntza-eskabidean jakinarazi gabeko ikerketa-egonaldi bat egiten badu ikertzaileak eta horri halako bat esleitzen bazaio, Zientzia Politikarako Zuzendaritzari jakinarazi beharko dio. Beharrezkoa bada, epealdi horren zenbaketak zera ekarriko du: esleitutako aldi hori murriztea edo hautagaia izateko aukera galtzea. - Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten unibertsitateetako ikertzaileek laguntza horiek jaso ahal izango dituzte, betiere ikerketa-talderen batean badaude eta talde horrek jaso eta indarrean badu «A» edo «B» taldea delako errekonozimendua, EAEko unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak babesteko laguntzeko deialdiaren gaineko ebazpen bidez.
- Eskabidea egiterakoan beteta izan beharko dira baldintza guztiak, eta izan beharko dira egonaldia hasten den egunean.
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
1.- Laguntzari dagokion ordainketa erakunde onuradunari egingo zaio.
2.- Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi alditan.
Haietarik lehena, emandako laguntzaren % 75ekoa, honelaxe egingo da: Zientzia Politikarako Zuzendaritzan, erakunde onuradunak zentro hartzailean hasteari buruzko egiaztagiria aurkeztu ostean.
Bigarren zatia, 2017. urtean, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak