Ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak: fikziozko film luzeak (2015)
[Ikus-entzunezkoa - Fikziozko film luzeak]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
2015eko ekitaldian zehar ikus-entzunezkoen sorrera, garapen eta produkzioaren alde diru-laguntzak emateko deialdia egin eta horretarako baldintzak ezartzea da.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Pertsona fisiko independenteak
Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.
Eskakizunak:- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.
-
Pertsona juridiko pribatuak
Informazio xehatua
Pertsona juridiko pribatuak:
- jarduera ekonomikoren bat egiten du
- gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
- legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.
Pertsona juridiko pribatu independenteak
Hauek joko dira pertsona pribatu independentetzat: ikus-entzunezkoen komunikazio/zabalkunde zerbitzuak ematen dituen entitate baten edo telebista-kanal pribatu baten titular baten eragin menderatzailearen agindupean ez dauden pertsona fisiko edo juridikoak, baldin eta, aldi berean, beraiek eragin menderatzaile hori inongo kasutan erabiltzen ez badute: ez jabetza arrazoiengatik, ez finantza-partaidetzagatik, ez eta, aldez edo moldez, kasuan kasuko administrazio- edo kudeaketa-organoen erabakimena baldintzatzeko ahala edukitzeagatik ere.
Eskakizunak:- Legez eratuta egotea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
-
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen eta, bere kasuan, zerga horren azkenengo ordainagiriaren kopia.
- Europar Batasuneko estatu kide batean ezarrita egotea eta behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- Ikus-entzunezko ekoizle independente gisa Kultura Ministerioaren Zine eta Ikusentzunezko Arteen Institutuko Zinematografia eta Ikusentzunezko Enpresen Administrazio Erregistroan (ICAA), edo aukeran Eusko Jaurlaritzan sor litekeen erregistroan.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea
1.- Laguntza-modalitate honetara zuzendutako kopurua guztira miloi bat (1.000.000,00) eurokoa da.
2.- Edonola ere, xede bererako deialdi honen babesean eman daitezkeen laguntzen kopuruak ezingo ditu hirurehun mila (300.000,00) euro gainditu, salbu eta jatorrizko hizkuntza euskara duten ekoizpenen kasuan; eta laguntza publikoen guztizkoak (deialdi honen kargura ematen direnak barne) ezingo du film luzeen produkzioari dagokion kostuaren %50 baino gehiago izan.
3.- Banakako produktoreei dagokienez, ematen den gehieneko laguntzak, gainera, aplikagarriak diren muga hauek izango ditu:
- Ez du produkziorako aurrekontuaren % 20 gaindituko.
- Ez du produktorearen inbertsioa gaindituko.
Goian aipatutako ondorioetarako, produktoreen inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak bere baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutakoa. Inoiz ez dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.
4.- Koprodukzioei dagokienez, eskatzaileak ikus-entzunezko produkzioaren %20ko titulartasuna izan beharko du gutxienez.
Nazioarteko koprodukzioetan, koprodukzio-proiektua onartzen duen ebazpenaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, Zinematografia eta Ikus-entzunezkoen Arteen Institutuaren (ICAA) zuzendari nagusiak emana, bai eta produktorekide guztiek sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua ere.
Estatuko koprodukzioetan, produktorekide guztiek fede-emaile publiko baten aurrean sinatutako koprodukzio-kontratuaren azken bertsioaren kopia konpultsatua aurkeztu beharko da, non produktorekide bakoitzaren ekarpenak zehaztuko diren, eta horien kuantifikazioa ekarpena dirutan izan ezean.
Eskatzailearen titularitate-kuotan aldaketarik egonez gero, horren berri eman beharko zaio organo kudeatzaileari, erabakiaren egunetik hamabost eguneko epean.
Ekoizpena koprodukzioa denean onuradun izan daitekeen enpresa batek baino gehiagok parte hartuz gero, 24. artikuluaren arabera, euretako bakoitzaren parte-hartzeen batuketa egingo da.
Batera produzitutako proiektuetan, gehienez eman daitekeen laguntzak honako mugak izango ditu:
- Ez du produkziorako aurrekontuaren %20 gaindituko.
- Ez du gaindituko agindu honen arabera onuradun gertatzen den produktoreak, edo koproduktore guztiek batera, egindako inbertsioaren %50.
Goian aipatutako ondorio hauetarako, inbertsiotzat joko dugu produktoreak berak baliabide propioen bidez nahiz itzul daitezkeen kanpo-baliabideen bidez ekarritako kopurua eta, frogatutako proiektuaren titulartasuneko ehunekoaren arabera, film luzea ustiatzeko eskubide-lagapen gisa lortutako kopurutik dagokion zatia. Inoiz e dira produktorearen inbertsiotzat joko jasotako diru-laguntzak, ezta edozein izaeratakoak diren eta itzul ezin daitezkeen ekarpenak ere, baldin eta telebista-zerbitzu publikoak zuzenean nahiz zeharka kudeatzen duen edozein administrazio, erakunde edo enpresa publikok egiten baditu.
5.- Kontu Auditoreen Erregistro Ofizialean inskribatuta dauden auditoreek kreditatuko dituzte film luzearen kostua, produktoreek egindako ekarpenak eta horiek produkzioan duten titulartasunaren kuotak, bai eta 32.b artikuluan ezartzen den betebeharraren betetzeari buruzkoa egiaztagiria ere, filmaren gastuak berrikusteko kontu-ikuskatze bereziaren bidez. Txosten horretan, auditoreak honakoak azaldu beharko ditu: bere iritzia enpresa onuradunak egindako inbertsioen inguruan; horien balorazioa eta kontabilizazioa, oro har aplikatzen diren kontabilitate-irizpideetan oinarrituta; eta, azkenik, inbertsioa finantzatzeko onuradunak jaso dituen gainerako laguntza edota diru-laguntzei buruzko berariazko iritzia. Kontu-ikuskatzeak zehaztu beharko du, partiden araberako banakatzearen bidez, zein gastu-maila dagokien Euskadin helbidea edo egoitza egonkorra duten pertsona fisiko edo juridikoek egindako lanei. Film luzearen kostua gutxienez honako partida hauen batura izango da:
- Egite-kostua, filma egiteko egon diren gastu guztiak barne.
- Produktore exekutiboaren soldata, gutxi gorabehera egite-kostuaren %5ari dagokiona gehienez.
- Hala badagokio, internegatibo baten segurtasun-banda lortzea.
- Gastu orokorrak.
- Interes pasiboak eta kredituen negoziazioaren gastuak (egite-kostuaren %10eraino).
- Filmaren kopiak.
- Bikoizketa egiteagatik edo azpitituluak jartzeagatiko gastuak.
- Publizitate- eta promozio-gastuak.
Zuzendaritza kudeatzaileak Ogasuna eta Finantzak Sailean tramitatuko du laguntzen ordainketa; tramitatzea honela egingo da:
a) Laguntza emateko unean lehenengo %15 ordainduko da.
b) %50, proiektuaren behin betiko agiriak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean jasotzen direnean, beti 2016ko urtarrilaren 1etik aurrera.
c) %15, filmatzen amaitu denaren komunikazioa jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera.
d) Gainerako kopurua (%20,00), justifikazio osoa jasotzean eta beti 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, baina urte horretako azaroaren 30 baino lehenago.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Proiektuaren behin betiko agiriak
Laguntza eman dela jakinarazten denetik, produkzio-etxe onuradunek gehienez ere sei hilabeteko epea izango dute proiektuaren behin betiko agiriak aurkezteko, bide presentziala zein bide elektronikoa erabiliz.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Filmatzen amaitu denaren komunikazioa.Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazio osoaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak