[GARRAIO EGOKITUA] Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2015-2016)
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2015-2016 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 3. artikuluan ezarritako eskakizunak beteta.
-
Unibertsitate mailako ikasleak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskaera aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskaerak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.
-
Onartutako desgaitasun bat izatea
Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera, – Mugikortasun-arazoak direla-eta, garraiobide publiko kolektiboak erabiltzeko ezintasuna: %33 ko minusbaliotasuna edo handiagoa, eta garraiobide publikoak erabiltzeko mugikortasun-arazoak, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 3. eranskineko baremoaren arabera (minusbaliotasunaren maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautzen du errege-dekretu horrek). Laguntza jasotzeko, eskatzaileak egiaztatu egin beharko du A, B edo C egoeran dagoela. Egoera horietako batean ez badago, gutxienez 10 puntu lortu beharko ditu D eta H ataletako puntuazioak batzen dituenean.
-Hala badagokio, beste pertsona baten beharra izatea, ikastegira lekualdatzeko: beste pertsona baten beharra ziurtatu behar da, minusbaliotasun-maila onartzeko, aitortzeko eta kalifikatzeko prozesua arautu zuen abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren 2. eranskinean ezarritako baremoaren arabera; edo apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuaren 1. eranskinean ezarritakoaren arabera. Azken horren bidez onartu zen mendekotasuna duten pertsonen balioespen-baremoa, abenduaren 14ko 39/2006 Legeak ezarritakoa; hain zuzen, autonomia pertsonalaren sustapenari eta mendekotasuna duten pertsonentzako laguntzari buruzko legeak ezarritakoa.
-
Matrikula egitea eta 2015-2016 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:
- Graduko unibertsitate-titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
- Unibertsitate-masterreko titulu ofiziala lortzera bideratutako ikasketak.
- Honako titulu ofizial hauek lortzera bideratutakoak: unibertsitateko diplomaduna, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa, lizentziaduna, arkitektoa eta ingeniaria.
- Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioetako ikasleek egiten dituzten bigarren zikloko unibertsitate-ikasketak (edo ikasketa horietan sartzeko beharrezko egokitzapen-ikastaroak edo ikastaro osagarriak).
- 25 urte baino gehiagokoak unibertsitatean sartzeko prestakuntza-ikastaroak, unibertsitate ez-presentzialetan emandakoak.
- Goi-mailako arte-ikasketak.
- Goi-mailako ikasketa militarrak.
- Goi-mailako erlijio-ikasketak
- Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.
- Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko baldintzak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko ez gradu-ikasketak egiteko (edo graduari egokitzeko), ezta lizentzia-, ingeniaritza- edo arkitektura-ikasketak egiteko ere, bigarren zikloko ikasketak egin ezean, ikasketa horietan aurretiko titulazio horietatik sartzen baita.
- Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko diru-laguntzarekin bateragarria ez den beste beka edo diru-laguntza bat ez jasotzea.
- Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du eskatzaileak.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Jakinarazpenetarako eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),
Aurkeztu beharreko dokumentuak