Jarduera osagarriak egiteko diru-laguntzetarako deia egiten zaie 2015-2016 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten ikastetxeei. 1.- Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea.
[FP_OSAGARRIAK-METODOLOGIAK]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
2015-2016 ikasturtean lanbide-heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxeetan eta udal-titulartasuneko ikastetxe publikoetan berrikuntzaren eta etengabeko hobekuntzaren arloko jarduera osagarriak egiten dituzten irakasleak erabat edo partez liberatzeko finantzabideak eskaintzea.
1.- Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea:
- Fabrikazio mekanikoa eta Prozesuen automatizazioa heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.
- Elektrizitatea eta elektronika, Energia eta ura, edo Instalazioa eta mantentze-lanak heziketa-zikloetan ikasketa-eredu berriak nola ezarri diseinatzea.
- Ikaskuntza-agertoki berriak garatzea eta ezartzea, aurreko urteetan 3.-1.-c)-ko heziketa-zikloetan burututako berrikuntza-proiektuen jarraipen gisa.
- Ikaskuntza-eredu berriak diseinatzea eta 3.-1.-d)-ko heziketa-zikloetan ezartzea.
- Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa diseinatzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.
- Ezagutzaren transferentzia eta kudeaketa garatzea eta ezartzea, lanbide-heziketako zentroek industria-inguruneko ETE-ei produktuak eta prozesu produktiboak hobetzen lagundu diezaieten, berrikuntza aplikatuaren esparruan.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu edo itunpekoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta eta baimendua egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak hitzartua izatea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe publikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Udal-titulartasuneko ikastetxe publikoa izatea.
- 2014-2015 ikasturtean lanbide-heziketako erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloak hitzartua izatea.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
"Metodologia aktibo berriak eta ikaskuntza-agertokiak berritzea" jardueretarako 1.008.000 euro bideratuko dira.
Jarduera osagarri hauei dagozkien diru-laguntzak bi alditan ordainduko dira, honela:
- Lehenengo aldian, onuradun bakoitzari dagokion zenbatekoaren % 33 ordainduko da, baldin eta 17.1 artikuluko epea igaro bada eta diru-laguntzari uko egin ez bazaio.
- Bigarren aldian, gainerakoa ordainduko da, hots, % 67a, diruz lagundutako jarduera amaitu ostean, izandako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko atal guztiak bete ostean.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Lanbide Heziketako Sailburuordetza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago. Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Epea luzatzea
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49. artikuluan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula suposatuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu
- beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak