Hazitek 2016 . Enpresa I+G bultzatzeko programa
[Hazitek 2016 ]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Aurrekontuko zuzkidura
68.000.000,00 EuroPrestazio ekonomikoa
Baliabide ekonomikoak hirurogeita zortzi milioi (68.000.000,00) eurokoak dira: 38.000.000,00 euro izaera lehiakorra duten I+G proiektuetarako eta 30.000.000,00 euro izaera estrategikoa dutenetarako.

Nori dago zuzenduta
Onuradunak
- Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
- Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
- Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.
Betekizunak
-
Dokumentazioa | Entitate Onuradunak
Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da proiektu bakoitzeko:
- Proiektuaren liderrak, enpresak, aurkeztu beharrekoa:
- Enpresa liderrak eta parte hartzen duten gainerako erakundeek izenpetutako eskabide-inprimakia, ERANETs proiektuen kasuan izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpres(a)(e)k baino ez baitu(te) izenpetuko.
- Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa, paperean eta euskarri elektronikoan.
- Proiektu estrategikoetan, partzuergoa eratzeko akordioa, non gutxienez honako alderdi hauek jasoko baitira: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, eta emaitzak jendaurrean jartzea.
- Erakunde parte-hartzaile guztiek (enpresa liderrak barne) honako hauek aurkeztuko dituzte:
- Proiektuan parte hartzeko inprimakia.
- Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
- Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
- Eskabidea egin behar duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordearen kopia.
- Honako alderdi hauek egiazkoak direla egiaztatzen duen erantzukizuneko adierazpena:
- ETE bat izanez gero, halako kalifikazioa izateko ezaugarriak izan behar ditu, erkidegoaren arauei jarraituz, betiere. Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren I. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek joko dira ETEtzat, enpresa txiki eta ertaintzat: 250 enplegatu baino gutxiago eduki eta urteko negozio-bolumenean 50 milioi euroko kopurua edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak. Orobat, enpresa txikitzat joko dira 50 enplegatu baino gutxiagokoak, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak. Bi kasuetan, elkartutako edo lotutako enpresak badira, kopuru eta muga horien zenbaketa Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren I. eranskineko 4, 5, eta 6. artikuluetan xedatutako eran egingo da.
- Ezin dute herri administrazioekin loturarik edo mendekotasunik izan, ez eta Administrazio Instituzionaleko kide izan ere.
- Enpresa handi edo ertaina baldin bada, ezin da egon berregituratze-aldian, eta, hala badago, jasotzen duen berregituratze-laguntzaren berri izan behar du Europako Batzordeak.
- Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
- Oso enpresa handia bada, Emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan xedatutakoa bete behar du.
- Erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratiborik edo penalik ez izatea, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez egotea, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak diru-laguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
- Laguntzaren sustapen-eraginaren adierazpena.
Proiektua lehia arloko banakakoa bada, edo berezia, 7.2 d) artikuluaren arabera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:
- Enpresa eta, hala egokituz gero, proiektuaren liderra denak aurkeztu beharrekoa:
- Eskabide-inprimakia, enpresak izenpetua, eta, liderra bada, gainerako erakunde parte-hartzaileek ere izenpetua.

- 3 Hala egokituz gero, partzuergoa eratzeko akordioa, non gutxienez honako alderdi hauek jasoko baitira: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, eta emaitzak jendaurrean jartzea.
- b) Enpresa eskatzaileak eta, hala egokituz gero, proiektuan parte hartzen duten enpresa guztiek aurkeztu beharrekoa, enpresa liderrak barne:
- Gainerako proiektuetan eskatutako agiri berberak, artikulu honen 5.b) artikuluan jasotakoari jarraituz.
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetan zuzenean garatzea diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
- Erakunde onuradunek nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dute inolako debeku edo desgaikuntzarik izango diru-laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo erakunde publikoekin kontratatzeko.
- Erakunde onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, baldin eta prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada eta oraindik ere izapidetzen ari bada.
- Erakunde onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekin. Ildo horretan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beharrezkoa den adina aldiz eta automatikoki egiaztatuko du aipaturiko betebeharrak betetzen ote diren, erakunde interesdunen baimenaren beharrik izan gabe, betiere Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen azken xedapenetatik hirugarrenak ezarritakoarekin bat etorriz.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak > Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Tfno.: 94 403 70 43
e-mail: mgarcia@spri.eus
Tfno: 94 403 70 30
e-mail: mhernandez@spri.eus
GOBIERNO VASCO
Tfno: 945 01 82 08
e-mail: l-segurola@euskadi.eus
Tfno: 945 01 65 70
e-mail: ja-martinez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
10308Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak egiteko epea 2016ko martxoaren 18ko eguerdiko hamabietan bukatuko da.
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
SPRI
Edificio Plaza Bizkaia
Alameda de Urkijo 36, 4º
48011 Bilbao
GOBIERNO VASCO
DIRECCION DE TECNOLOGIA Y ESTRATEGIA
C/Donostia-San Sebastian, 1
01010. Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
-
Dokumentazioa | Entitate Onuradunak
Eskaerarekin batera, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko da proiektu bakoitzeko:
- Proiektuaren liderrak, enpresak, aurkeztu beharrekoa:
- Enpresa liderrak eta parte hartzen duten gainerako erakundeek izenpetutako eskabide-inprimakia, ERANETs proiektuen kasuan izan ezik, Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpres(a)(e)k baino ez baitu(te) izenpetuko.
- Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa, paperean eta euskarri elektronikoan.
- Proiektu estrategikoetan, partzuergoa eratzeko akordioa, non gutxienez honako alderdi hauek jasoko baitira: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, eta emaitzak jendaurrean jartzea.
- Erakunde parte-hartzaile guztiek (enpresa liderrak barne) honako hauek aurkeztuko dituzte:
- Proiektuan parte hartzeko inprimakia.
- Enpresaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
- Erakunde eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia.
- Eskabidea egin behar duen pertsonaren ordezkaritza-ahalordearen kopia.
- Honako alderdi hauek egiazkoak direla egiaztatzen duen erantzukizuneko adierazpena:
- ETE bat izanez gero, halako kalifikazioa izateko ezaugarriak izan behar ditu, erkidegoaren arauei jarraituz, betiere. Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren I. eranskinean ezarritakoarekin bat etorriz, honako hauek joko dira ETEtzat, enpresa txiki eta ertaintzat: 250 enplegatu baino gutxiago eduki eta urteko negozio-bolumenean 50 milioi euroko kopurua edo urteko balantze orokorrean 43 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak. Orobat, enpresa txikitzat joko dira 50 enplegatu baino gutxiagokoak, urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko kopurua gainditzen ez dutenak. Bi kasuetan, elkartutako edo lotutako enpresak badira, kopuru eta muga horien zenbaketa Salbuespenen 651/2014 Erregelamendu Orokorraren I. eranskineko 4, 5, eta 6. artikuluetan xedatutako eran egingo da.
- Ezin dute herri administrazioekin loturarik edo mendekotasunik izan, ez eta Administrazio Instituzionaleko kide izan ere.
- Enpresa handi edo ertaina baldin bada, ezin da egon berregituratze-aldian, eta, hala badago, jasotzen duen berregituratze-laguntzaren berri izan behar du Europako Batzordeak.
- Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
- Oso enpresa handia bada, Emakumeen eta gizonen egiazko berdintasuna bermatzeko martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2 artikuluan xedatutakoa bete behar du.
- Erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratiborik edo penalik ez izatea, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez egotea, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
- Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak diru-laguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
- Laguntzaren sustapen-eraginaren adierazpena.
Proiektua lehia arloko banakakoa bada, edo berezia, 7.2 d) artikuluaren arabera, honako agiri hauek aurkeztuko dira:
- Enpresa eta, hala egokituz gero, proiektuaren liderra denak aurkeztu beharrekoa:
- Eskabide-inprimakia, enpresak izenpetua, eta, liderra bada, gainerako erakunde parte-hartzaileek ere izenpetua.
- Proiektuaren memoria tekniko-ekonomikoa, paperean eta euskarri elektronikoan.
- 3 Hala egokituz gero, partzuergoa eratzeko akordioa, non gutxienez honako alderdi hauek jasoko baitira: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-akordioak, emaitzen jabetza, jabetza industrialaren eta intelektualaren legezko babesa (patenteak), emaitzen etorkizuneko merkataritza-ustiapena, eta emaitzak jendaurrean jartzea.
- b) Enpresa eskatzaileak eta, hala egokituz gero, proiektuan parte hartzen duten enpresa guztiek aurkeztu beharrekoa, enpresa liderrak barne:
- Gainerako proiektuetan eskatutako agiri berberak, artikulu honen 5.b) artikuluan jasotakoari jarraituz.
Erakunde onuradunek baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan izatea edo Euskal Autonomia Erkidegoan ekoizpen-instalazio bat izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko instalazioetan zuzenean garatzea diruz lagundu daitezkeen jarduerak.
- Erakunde onuradunek nortasun juridiko propioa eta jarduteko gaitasun nahikoa izan behar dute, eta ez dute inolako debeku edo desgaikuntzarik izango diru-laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin edo erakunde publikoekin kontratatzeko.
- Erakunde onuradunei diru-laguntzak eta laguntzak emateko eta, hala dagokionean, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da amaituta egotea itzulketa- edo zehapen-prozedura oro, baldin eta prozedura hori Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntza edo diru-laguntzengatik hasi bada eta oraindik ere izapidetzen ari bada.
- Erakunde onuradunek egunean egon beharko dute zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekin. Ildo horretan, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak beharrezkoa den adina aldiz eta automatikoki egiaztatuko du aipaturiko betebeharrak betetzen ote diren, erakunde interesdunen baimenaren beharrik izan gabe, betiere Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategineko 50.3 artikuluaren bigarren paragrafoan ezarritakoaren arabera, eta Euskal Autonomia Erkidegoko 2011ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 5/2010 Legearen azken xedapenetatik hirugarrenak ezarritakoarekin bat etorriz.
Laguntza hau eskuratzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- beharrezko dokumentazioa prestatu
- egongo balira, formularioak bete
- eskaera bete
- eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztu adierazitako aurkezpen-lekuetan
Oharra: Zure eskubidea da ez aurkeztea eskatzen den dokumentazioa, baldin eta Administrazioak dagoeneko bere esku badauka edota ez bada eskatzen prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
- Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
-
Inprimakia betetzeko informazioa:
Zure izenean ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Titularra.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu titularrari dagozkion datuak.
- Sina ezazu eskabidea.
Beste pertsona edo entitate baten ordezkari gisa ari bazara:
- Eskatzailea atalean, aukera ezazu Ordezkaria.
- Datu pertsonalak atalean, bete itzazu ordezkatzen duzun pertsonari dagozkion datuak Titularra atalean, eta zureak, Ordezkaria atalean.
- Sina ezazu eskabidea.
Oharra: Erakundeak ordezkari bidez aritzen dira beti.
SPRI
Edificio Plaza Bizkaia
Alameda de Urkijo 36, 4º
48011 Bilbao
GOBIERNO VASCO
DIRECCION DE TECNOLOGIA Y ESTRATEGIA
C/Donostia-San Sebastian, 1
01010. Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako aurrez aurre zerbitzua
Erregistro-gaietan laguntzeko bulegoak
Eusko Jaurlaritzako bulegoak dira, informazioa emateko, laguntza bidez izapidetzeko eta dokumentazioa erregistratzeko (101. eta 102. artikuluak, 91/2023 Dekretua, ekainaren 20koa, herritarrei arreta integral eta multikanala ematekoa eta zerbitzu publikoak bitarteko elektronikoz irispidean izatekoa).
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.
Gora jotzeko errekurtso bat jartzeko, bete ezazu inprimakia, eta aurkeztu adierazitako lekuetako batean.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea),