Ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programako bekak aplikatzeko zentroez bestelakoetan egonaldiak egiteko laguntzetarako deialdia (2015).

[EGONLABUR]

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura

Argitaratze-data 2016/01/28
Zuzentzeko espedienteak Informazio gehiago
Berriari/oharrari buruzko informazioa:
Zuzentzeko espedienteen zerrenda
LABURPENA
Xedea
  1. Laguntza-programa aplikatzen den zentroetan ez, beste batzuetan doktoretza-aurreko egonaldiak egiteko dei egitea prestatzen ari diren ikertzaileei. Egonaldi horien helburua izango da ikertzaileak zientzia- eta teknika-ikerketan hobeto prestatzea, eta horretarako laborategi edo ikerketa-zentroetan ikerketa-lanak egitea, ikerketa-proiektuari aplikatzeko teknika berriak ikastea, bibliografia- eta ikerketa-fondoetan kontsultatzea eta beste edozein ikerketa jarduera egitea esku artean duen tesi-proiektuaren testuinguruan, ikertzailearen zientzia- eta teknika-prestakuntza hobetzeko, tesiaren garapena bultzatzeko eta nazioarteko doktoretza lortzea errazteko.
  2. Egonaldiak egin ahal izango dira unibertsitateetan, ikerketa-zentroetan edo garapen teknologikoko zentroetan eta I+G+eko jarduera duten enpresetan, atzerrikoetan zein estataletan, betiere egonaldiak aplikatzeko zentroan bertan barik beste hiri batean egiten badira eta aldi baterako egoitza aldatzeak justifikatu egiten badu agindu honetan zehazten diren osagarri ekonomikoak ematea.
  3. Zientzia Politikarako Zuzendaritzaren arabera aurreko paragrafoan ezarritakoarekin bat ez badatoz, bazter uzten dira biltzarretara, batzar zientifikoetara edo beste era batzuetakora joateak eta ohiko aplikazio-zentroa atzerrian izan eta prestatzen ari diren ikertzaileek Espainian dauden zentroetan egiten dituzten egonaldiak.
Eskatzaileak (erakundeak zein pertsonak)
  • Ikerlariak Informazio xehatua
    Eskakizunak:
    • Diru-laguntza horiek eskatu ahal izango dituzte 2015-2016 ikasturtean doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko doktoretza-aurreko programaren onuradunek (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2015eko uztailaren 27ko Agindua, 2015eko abuztuaren 18ko EHAA).
    • Ezinbestekoa da ikertzaileek jardunean egotea, eta lehenengo, bigarren eta hirugarren programa beka-berritzean.
Betekizunak eta merezimenduak
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
  • Laguntza hauen gai diren egonaldiak 2016. urtean hasi beharko dira.
  • Egonaldi bakoitzaren gutxieneko iraunaldia hiru hilabetekoa izango da, eta, justifika daitezkeen salbuespenak izan ezik, egonaldi horiek joan nahi den zentroetako aldi akademikoekin edota ohiko jardunarekin bat etorriko dira.
  • Bekaz baliatzeko aldi osoan zehar egin daitezen egonaldi guztien iraupena ez da hiru hilabetetik gorakoa izango.
  • Diru-laguntzen onuradun izateko baldintzak betetzea, betiere Diru-laguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Legearen 13.2 eta 13.3 artikuluan eta Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.5 artikuluan ezarritakoa betez.
Aurrekontuko zuzkidura
240.000,00 (euro)
Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan jasotako laguntzak lehiaketa bidez ebatziko dira. Horretarako, aurkeztu eta onartu diren eskariak alderatuko dira, haien artean halako hurrenkera bat ezartzeko, 10. artikuluan ezarritako esleipen-irizpideei jarraikiz. Agindu honetako 2. artikuluan aipatutako aurrekontu-kreditua agortu arte baloraziorik handiena lortu dutenak baino ez dira esleituko.

Berdinketak eskaerak betetzeko aplikazioak txikitik handira ematen duen ausazko zenbakiaren arabera hautsiko dira. Zenbaki hori aplikazio telematikoan sortzen den eskabidean agertuko da.

Ordainketa-modua:

Laguntza hauen ordainketa behin batez egingo da, ebazpena eman eta gero betiere, eta onuradunak onartzeko epea betetakoan. Horretarako, onuradunak hirugarrenen altaren agiria eguneratua izan beharko du.

Deitzen duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
Ebazten duen erakundea
  • Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
ESKAERA ETA BESTE IZAPIDE BATZUK
Berariazko izapideak
Izapide hauek Administrazioak hala eskatzen dizunean bete behar dituzu.
  • Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan

    Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
Beste izapide batzuk
Izapide hauek aukerakoak dira. Zeure ekimenez egin ditzakezu edo Administrazioak horretarako aukera daukazula jakinarazten dizunean.
EBAZPENA ETA ERREKURTSOAK
Ebazteko epea
Zientzia Politikarako zuzendariaren ebazpenaren bidez esleituko dira agindu honetan araututako laguntzak; eskabideak aurkeztean hasitako espedienteak betetakoan emango da ebazpena, deialdia EHAAn argitaratu eta sei hileko epean.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
Ebazpena [2016/03/08]
Errekurtsoak
  • Gora jotzeko errekurtsoa

    Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.

    Zer egintzaren aurka jartzen da?

    • Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
    • Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.

    Zer organori jartzen zaio?

    • Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.

    Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?

    • Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
    • 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.

     Zer epe dauka administrazioak ebazteko?

    •  3 hilabete.

     Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:

    • Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
    • Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.

     Zer errekurtso jar dezakezu gero?

    • Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
    • Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.

    Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)

     

    Aurkeztu beharreko dokumentuak
KONTAKTUA