Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu 2015-2016eko ikasturterako Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako diru-laguntzak deitzen dituena.
[EAE]
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
1.– Hezkuntza-premia berezietako ikasleak eskolatu eta 2015-2016ko ikasturtean Hezkuntza Laguntzako espezialistak kontratatu behar dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat diru-laguntzak emateko agindua. 11.092.000 euroko zenbatekoa erabiltzen da agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko eta honela banatuko dira: 3.455.158 euro 2015eko ekitaldian, eta 7.636.842 euro 2016ko ekitaldian.
2.– Aurrekontuan sartutako fondoak agortuz gero, exijitutako baldintzak betetzen dituzten eskaera guztien artean banatuko dira, guztiz betetzeko kalkulatutako guztizko zenbatekoari begira haietako bakoitzarentzat hasiera batean kalkulatutako zenbatekoen proportzio berean.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu eta/edo itunpekoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Agindu honen arabera diruz lagundu daitezkeen hezkuntza-premia bereziek curriculumera sartzearekin eta puntu hauei lotutako egokitzapen-trebetasunekin dute zerikusia: a) Zainketa pertsonala; b) Portaera eta komunikazioa; c) Mugitzeko trebetasunak; d) Autogidatzea; e) Erkidegoaren erabilpena; f) Osasuna eta segurtasuna.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko
1.– Diru-laguntzen zenbatekoak ez du inoiz ere soldataren guztizkoa gehi Gizarte Segurantza (eta aparteko ordainsarien eta oporren proportzioa) gaindituko kontratatutako Hezkuntza Laguntzako espezialista bakoitzeko, eta urteko 30.496,35 euroko kostu gordin bat hartuko da oinarritzat 2015erako eta 30.496,35 eurokoa 2016rako, astean 35 lan-orduko. Zifra horietatik aurrera Hezkuntza Laguntzako espezialista baten kostu gordina, lan egindako ordu bakoitzeko, kalkulatzen da, Gizarte Segurantza barne. Urteko egiazko lanaldia, 21,94 eurokoa litzatekeena, hartzen da kontuan.
2.– Diru-laguntzen zenbatekoa 2015-2016 ikasturtearen aldirako egingo da, hots, 2015eko irailaren 1etik 2016ko abuztuaren 31ra bitartean, onuradunak kontratuaren bidez egiaztatua eta asteko dedikazioaren modulu hauen arabera:
- Asteko 25 ordu: 21.783,11 euro.
- Asteko 20 ordu: 17.426,49 euro.
- Asteko 15 ordu: 13.069,86 euro.
- Asteko 10 ordu: 8.713,24 euro.
3.– Salbuespen gisa, interesatuaren eskariz eta horretarako eranskinaren atalean agertu beharko dela, aurreko puntuan ezarritakoen artean ez dagoen ordu-modulu bat eman ahal izango da, asteko dedikazioaren modulu hauen arabera:
- Asteko 35 ordu: 30.496,35 euro.
- Asteko 30 ordu: 26.139,73 euro.
Horretarako, berritzeguneetako hezkuntza-premia berezietarako aholkularitzek, behar diren txostenen bidez, eskaera abalatu beharko dute. Ondorio hauetarako, irizpide hau hartuko da kontuan: mugitzeko elbarritasunari lotutako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, elikadurari lotutako eginkizunetarako laguntza behar dutenak, eta portaeraren nahaste larriari lotutako hezkuntza-premia berezietako ikasleak, autolesioak edo zauriak ekiditeko ikuskatze handia eskatzen dutenak.
Diru-laguntza hiru epetan ordainduko da: guztizko zenbatekoaren % 31,15 lehenengoan, eta gainontzeko % 68,85a, erdibana hurrengo bietan. 2015-2016ko ikasturtean egingo dira lehen bi ordainketak, eta hirugarren atalean exijitutako dokumentazioa egiaztatu ondoren hirugarrena.
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura > Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailburua
- Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura / Hezkuntza Sailburuordetza > Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaritza
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Epea luzatzea
Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, interesdunak, aukera izango du zuzentze eskakizunean epea gehitzea eskatu.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (49 garren artikuluan).
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Eskaera zuzendu
Eskaerak ez baditu betetzen deialdiaren arauan ezarritako baldintzak, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Ez badituzu zuzentzen, eskaeran atzera egin duzula pentsatuko da.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatzen dizkizun agiriak, zuzentzeko eskaera jakinarazten baldin bazaizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpenetarako datuak aldatzea
Espedientea ireki badago, jakinarazpenetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala aldatu ditzakezu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egin
Ebazpena eman ondoren, uko egiteko aukera dago.
Uko eginez gero, babesten zaituzten eskubideak galtzen dira.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administraizoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90 eta 91garren artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Gora jotzeko errekurtsoa
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da eta, administrazio-organo bati hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko eskatzeko erabiltzen da.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo horrek hierarkian gorago daukan hurrengoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete 1, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da presuntziozko egintzaren kasuan.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da egintza espresuaren kasuan.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago, hemen: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea)
Aurkeztu beharreko dokumentuak